Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 8-2013-2014

Hastapeneko abonua


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

Aita Donostia: Rapsodia baskongatua (11’)
C. Saint-Saëns: Kontzertua piano eta orkestrarako La minorrean, op. 33 (20’)
G. Fauré: Élégie (8’)
G. Pierné: Ramuntcho, obertura (8’)
G. Bizet: Sinfonia Do maiorrean (30’)

Asier Polo: biolontxeloa
Rubén Gimeno

DATAK

  • 30 urtarrila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 31 urtarrila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

 

Orkestra erromantikoa
 
Arratsalde honetan, orkestra lengoaia erabat erromantikoarekin mintzatuko da.Hau da gaur entzungo ditugun bost konposizioen arteko lotura.Musikaren adierazpen artistikoan sartu zuten beranduen musek sentimenduaren eta ametsen birusa, baina, agian horregatik, bere eragina oso azkarra izan zen eta soinu-artea diziplina guztietan erromantikoena bihurtu zen.
 
Kontzertua barrokotik hartutako musika-generoa zen, eta sinfonia, aro klasikotik hartua; baina eszena-musika (Ramuntcho oberturarena, abidibez), rapsodia (konnotazio libertarioduna), konposizio bati toki geografiko baten abizena ematea edo orkestra-lan bati elegia deitzeko atrebentzia sortzailearen lanbidea eta bere sentimenduak lotzen dituzten bulkaden erantzuna dira.Hori izan zen lengoaia erromantikoaren esentzia eta helburua, eta gaur bi usainekin agertzen zaigu: euskalduna eta frantziarra.
 
José Gonzalo Zulaikak (Donostia-San Sebastián, 1886-Lekaroz, 1956) jaioterriaren izena hartu zuen, 1902an Kaputxinoen Ordenan abitua jantzi zuenean; ordena horrek abadegai bakoitzari izen berria emateko ohitura zuen.Era horretan, gure konpositorea fray José Antonio (aitaren omenez) de San Sebastián edo Aita Donostia bihurtu zen.
 
Lekarozen prestatu zen eta, geroago, Madrilen eta Parisen; ikerketa folklorikoaren esparruan egindako lan emankorrak bere konposizio lanaren zati bat estali zuen denbora batez.Bere estiloa hasierako erromantizismo ostekotik euskal jatorriko nazionalismora pasatu zen, eta, geroago, inpresionisten eragina izan zuen.Hainbat musika-genero landu zituen, eta lan handia egin zuen idazketan.
 
Bere Rapsodia Bascongada 1906an aurkeztu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak antolatutako lehiaketa batean.Antza denez, egilea ez zegoen oso pozik obrarekin, eta, agian horregatik, Iruñeko Kaputxinoen Kuriaren eskuizkribuen funtsean gorde zen, 2000. urtean BOSek Musikaste (Errenteriako Euskal Musikaren Astea) egitasmoaren barruan estreinatu zuen arte.Bi mugimendutan bereizten da.Hasierako Larghettoa Itxasoan doinuan oinarrituta dago; doinu herrikoi horrek lirismoz eta nostalgiaz bustitzen du partitura.Basatxoritxu abesti folklorikoaren inguruan sortutako Scherzo artikulatu batek jarraitzen dio, eta adarren artean hegaka dabilen txori baten estilo ausart eta alaia gehitzen dio.Musika-tresnen tratamenduak musikaren izaera deskriptiboa indartzen du, itsasoaren sakontasunetik basoen freskotasunera.
 
Gau-emanaldiak Camille Saint-Saënsen (Paris, 1835-Argel, 1921) Kontzertua biolontxelo eta orkestrarako la minorrean Op. 33 obrarekin jarraitzen du; obra horrek ordura arte izan ez zuen izaera sutsu eta sakona eman zion biolontxeloari.Haur prodijioa (11 urterekin kontzertuak ematen zituen dagoeneko Parisko Pleyel aretoan), konpositore eta organista bikaina, bidaiari nekaezina eta argitasun bizi eta geldiezineko gizona, Saint-Saënsek interesa agertu zuen beti giza ezagutzaren hainbat alorrengatik (astronomia, filosofia, poesia, antzerkia…), eta konpositore frantziarren (besteak beste, Fauré, Ravel edo Poulenc) belaunaldi oso baten lider eztabaidaezin eta maisu izan zen.
 
1872. urtean, biolontxelorako lehen kontzertua konposatu zuen, eta osotasun organiko gisa sortu zen, non lehenengo mugimenduan aurkezten diren ideia nagusiak obraren itxieran berragertzen diren.Era zikliko horretan, koherentziak soinuaren mikromundu paregabe hau egituratzen du.Lehen mugimendua, Allegro non troppo, bakarlariaren sarrera oldartsuarekin hasten da, eta abesti larri eta aztoratzailea agertzen du; izaera liriko eta sentimenduzkoagoaren bigarren ideiarekin tartekatzen da. Bi horiek jariotasun saihestezinaren inpresioa gehitzen diote mugimenduari, eta entzulea lengoaia erromantikoaren dialektoetatik gidatzen dute. Allegretto con moto du jarraian, eta musika frantziarraren gotorlekuetako bat ekartzen digu: dantzagarriaren aldeko gustua.Musika-tresnek ia oin-puntetan hasten dute dantza atsegin antzeko bat, bakarlariak kantatzen duen abesti bero eta erromantiko batekin dotore nahasten dena.Hemendik aurrera, txandaketa errepikatu egiten da, oboeak kontzertua irekitzeko abesti nagusia jotzen duen arte, eta, horrela, Allegro non troppo amaiera hasten da.Hirugarren mugimenduan material melodiko berria entzuten dugu; biolontxeloak minez kantatzen du, erregistro altuan.Gero, eremu baxuan, abesti cantabileagoa darabil.Kontzertua tonalitate nagusiko koda garaile batekin amaitzen da.
 
Bilontxeloa protagonista da jarraian datorren obran ere, Gabriel Fauréren (Pamiers, 1845-Paris, 1924) Elegia Op 24 lanean. Saint-Saënsen piano-dizipulu izan zen, eta bizitza profesional askotariko eta garrantzitsua izan zuen. Zeregin garrantzitsuak bete zituen, besteak beste, musika-kritikaria Le Figaron edo Parisko Kontserbatorioko zuzendaria. Elegiaren lehenengo bertsioa konposatu zuen biolontxelo eta pianorako. Piezak izandako arrakasta handiaren aurrean, orkestrarako bertsioa eskatu zitzaion, eta orain entzungai izango duguna konposatu zuen. 1901ean estreinatu zen, Pau Casals bakarlari eta Fauré zuzendari zirela.Hiru ataletan idatzita dago, eta Fauréren estiloa ezaugarritzen duen usain liriko, sentibera eta dotorea dario, erromantikoa baina etorri goratuari iragazgaitza.  Fraseatze luzeko ideia batekin hasten da, poetikoa eta apur bat tristea, desesperazioan jausi gabe.Biolontxeloak abesti nagusia gidatzen du, eta orkestrak tapiz harmoniko, sentibera eta ondo trazatua eskaintzen du. Osagai melodikoa diskurtso erabat cantabilean gailentzen da, eta hori ezaugarri esanguratsua da abestiak sortzeko originaltasun eta talentuagatik nabarmendu zen konpositore batengan.Erdiko zatiak, tonalitate nagusian, erraztu egiten du bakarlariaren eta orkestraren arteko protagonismoaren txandaketa.Lehenengo atalera bueltatu ostean, musika itzali egiten da lasaitasun sakoneko giro batean.
 
Eta euskal folklorearen koloreak berragertu egiten dira Gabriel Piernéren (Metz, 1863-Ploujean-Finisterre, 1937) eskutik.Konpositore, organista eta orkestra-zuzendari frantziar horrek onespen handia eskuratu zuen landutako alderdi profesionaletan, eta horietan indarrean zeuden korronte estetiko guztiekiko independente agertu zen.
 
Konpositore gisa, ahozko, ganberako eta antzerkirako musika idatzi zuen.Hori da Ramuntchoren kasua, eszena-musikaren generokoa baita, eta Pierre Lotik 1908an izen horrekin estreinatu zuen dramarako idatzi zen.Gaur Obertura entzungo dugu; Gatchutcha eta Ramuntchoren (arrantzale kontrabandista eta ausartegia) arteko ezinezko maitasunaren istorioa kontatzen duen obra dramatikoa.Musikak Pirinio Atlantikoko mendietako eta kostaldeko euskal paisaien giroa ekartzen du gogora, nolabaiteko melankoliaz.
 
Pieza euskal abesti herrikoietan oinarrituta dago, partituraren beste atal batzuk bezala, eta zortziko itxurako doinuaz hasten da.Obra osoak Lotik (Hendaian hil zen) eta Piernék balioetsi zuten zapore kostunbrista islatzen du.Ildo melodikoa garbi gordetzen da musika atsegin eta ondo idatzian, eta erritmoak, besteak beste, aurresku eta azeri dantza elementu folklorikoen aberastasuna dauka.Piernék keinu euskaldunak zituen musika idatzi zuen berriro.Euskal fantasia biolin eta orkestrako lanak Aita Donostiak bere Euskal Kantutegitik eskainitako abestiak ditu.Antza denez, egile donostiar horrek esan bezala, “Pierné maitasunez hurbildu zaio euskal herritarren arimari, bere taupadak entzuteko”.
 
Eta arratsaldea Georges Bizet (Paris, 1838-Bougival, 1875) liluragarri eta talentudunaren gaztetako obrarekin amaituko da; izan ere, 17 urterekin idatzi zuen bere Sinfonia Do maiorrean.Obrari freskotasuna, bat-batekotasuna eta “berezko jenioa” dario; paradoxikoki, Bizetek (Mozart, Rossini eta Rafaelengan pertsonifikatzen zuen) albo batera uzten zuen “jenio arrazionalaren” aldean (Beethoven, Meyerbeer edo Miguel Ángelengan ikusten zuen), sorkuntzan sakontzeko oztopo bat zela uste zuelako.Zorioneko oztopoa!Obra lau mugimenduen eredu klasikoaren arabera dago eraikia.Lehenengoa, Allegro vivo, motibo labur batekin irekitzen da, eta abesti nagusia sortzen doa. Poztasun eta bultzada sentsazioa transmititzen du, oboeak zabalki kantatzen duen bigarren ideia agertzen den arte, beti motibo erritmikoa mugimenduaren gainetik. Jarraian datorren Adagioan, hasiera luze batek oboearen doinu iradokitzailearen sarrera prestatzen du, pizzicato hari-tapiz arinaren gainean. Amets eta samurtasun giroak mugimendua inguratzen du, erdigunean parentesi kontrapuntistiko laburra eginez. Dantzarekiko maitasuna, musika frantziarrean oso esanguratsua, pozez gainezka agertzen da hirugarren mugimenduan, Allegro vivacen, eta askotariko ideiak biltzen ditu: irmoa, atsegina, landakoa eta dotorea. Indarra amaierako Allegro Vivacen agertzen da berriro, eta obra gaztaroaren premiaz eta distiraz ixten du.
 
Sinfonia zoragarri hau ez zen 1935. urtea arte argitaratu eta estreinatu, Bizet hil eta hirurogei urte geroago eta konposatu zenetik laurogei urte igaro ostean.Zorionez, baikortasun osoarekin iritsi zaigu.
 
Goza ezazue zapore erromantikoa duen gau-emanaldi honetaz.“Bi gustutakoa”.
 
 
Mercedes Albaina
 
 
 

 

 
 
Asier Polo, biolontxeloa
 
Bere belaunaldiko biolontxelo-jotzaile espainiar nabarmenentzat dute.E. Pascu, M. Kliegel eta I. Moniguetti maisuekin ikasi zuen. Hainbat sari jaso ditu, adibidez, Radio Nacionalen “Ojo Crítico” saria (2002), Musika Interpretazioaren CEOE Fundazioa saria (2004) eta Bilboko Pertsona Ospetsu izendapena (2009).Espainiako eta nazioarteko orkestra nagusienekin aritu da elkarlanean; horien artean, nabarmentzekoak dira: Philharmonia Orchestra, Orchestra Sinfonica Nazionale della RAI, Dresdner Philharmonie, Orchestre de Paris, Bergen Filharmoniske Orkester, Israel Philharmonic Orchestra, Deutsche Symphonie-Orchester Berlin, Mexikoko Orkestra Sinfoniko Nazionala, Sinfônica de Sao Paulo edo Basel Symphony Orchestra.Asier Polok hainbat zuzendari garrantzitsuren gidaritzapean jo du: Frühbeck de Burgos, Claus Peter Flor, Juanjo Mena, Pinchas Steinberg, Günther Herbig, Antoni Wit, Anne Manson eta Carlos Miguel Prieto, besteak beste.
 
Oraingo eta etorkizuneko konpromisoek hainbat tokitan jotzera eramango dute: BBC Philharmonic Orchestra, Orchestre National des Pays de la Loire, Orquestra Filarmônica de Minas Gerais, Louisiana Philharmonic Orchestra (AEB), Manitoba Chamber Orchestra (Kanada), Mexikoko Orkestra Sinfoniko Nazionala, Puerto Ricoko Orkestra Sinfonikoa, Biennale di Venezia, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya, RTVE Orkestra Sinfonikoa, Bilbaoko Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Komunitateko Orkestra eta Valentziako Orkestran.
 
Maila handiko konpositoreek eskaini dizkiote beren lanak, L. de Pablok, A. García Abrilek, J. Villarojok eta Erkorekak, esaterako.
 
Francesco Rugieri (Cremona, 1689) biolontxeloa jotzen du, BANESTOren kolaborazioarekin eskuratutakoa.
 
 

 

 
Rubén Gimeno, zuzendaria
 
 
Rubén Gimeno Vallèsko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 09/10 denboralditik. Galiziako Orkestra Sinfoniko Gaztearen zuzendari artistikoa ere izan da sei urtez.
 
Zuzendari gonbidatu gisa, Espainiako orkestra askorekin aritu da, eta beste hainbat orkestra ere zuzendu ditu: Norrkoping Symphony, Gavle Symphony, Genevako Ganbera, MMCKren Orkestra (Japonia), SAMI Orchestra (Suedia) eta Kolonbiako Orkestra Nazionala.Hainbat bakarlarirekin aritu izan da, besteak beste, Midori, Steven Isserlis, Dimitri Sitkovetsky, Fazil Say, Kirill Gerstein, Gabriela Montero, Behzod Abduraimov, Maria Bayo eta Michel Camilorekin.
 
Lirikaren esparruan, Oviedoko Campoamor Antzokiko ekoizpenetan aritu izan da, Marina, La Gran Vía eta Agua, Azucarillos y Aguardiente lanetan.Chuecaren Cádiz zuzendu du, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin batera, eta La del Soto del Parral Zarzuelako Antzokian.“Opera Katalunian” zikloaren barruan, Hoffmanen ipuinak, L’Elisir d’ Amore eta Nabucco lanak zuzendu ditu, eta La Bohemeren ekoizpen berria zuzenduko du.
 
Hurrengo konpromisoetako bat Gran Teatre del Liceuko Orkestra Sinfonikoarekin debuta egitea da, Verdiren bigarren mendeurrenaren kontzertuen barruan.
 
Zuzendaritzako hastapenak James Ross irakaslearen eskutik etorri ziren, eta Masterra eskuratu zuen Orkestra Zuzendaritzan Marylandeko Unibertsitatean.Ondoren, Stockholmeko Kontserbatorioan ikasi zuen Jorma Panularekin.Alan Gilbert, Esa-Pekka Salonen, Jukka Pekka Saraste eta Leonard Slatkinen eskolak jaso ditu, eta Orkestra Zuzendaritzako Goi Mailako Diploma eskuratu du.
 
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16 - 17
Urt
2025
>ONE eta Mahlerren “Titán”

ONE eta Mahlerren “Titán”

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”

Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
20
Urt
2025
>Ganbera 4

Ganbera 4

Lekua: Euskalduna Jauregia

B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin

M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
30 - 31
Urt
2025
>Mundu Berriko sinfonia

Mundu Berriko sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Piccoloa eta orkestrarako kontzertua Op. 50
A. Dvorák: 9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 “mundu berrikoa”

Néstor Sutil, piccoloa
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak