Kontzertuak

BOSen DENBORALDIA 2-2014-2015

Hastapeneko abonua

Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

M. Mussorgsky / N. Rimsky-Korsakov: Gau bat mendi soilean
S. Rachamaninov: Rapsodia Paganiniren gai baten gainean
J. Brahms: 1. sinfonia do minorrean, op. 68

Luis Fernando Pérez, pianoa
Günter Neuhold, zuzendaria

DATAK

  • 23 urria 2014       Euskalduna Jauregia      19:30 h.
  • 24 urria 2014       Euskalduna Jauregia      19:30 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Grazen jaio zen 1947an. Orkestra-zuzendaritza ikasi zuen bere hiriko Hochschulen, eta hobekuntza-ikastaroak jaso zituen Franco Ferrararekin Erroman eta Hans Swarowskyrekin Vienan. Horren ostean, Kapellmeister izendatu zuten Hannoverren eta Dortmunden. Gero, Florentzia eta San Remoko (1976) orkestrazuzendaritzako lehiaketak irabazi zituen, eta, gero, Viena, Salzburg eta Milangoak (1977).

Günter Neuholdek honako lanak egin izan ditu: Arturo Toscanini Orkestra Sinfonikoaren eta Parmako Regio Antzokiko zuzendari musikala; Flandesko Errege Filarmonikoaren zuzendari titular eta artistikoa; Karlsruheko Badisches Staatstheater antzokiko musika zuzendari nagusia, Bremengo Antzokiko musika zuzendari nagusia eta zuzendari artistikoa, eta, azkenik, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia eta zuzendari artistikoa.

Orkestra garrantzitsu ugari zuzendu ditu: Vienako Filarmonikoa eta Sinfonikoa, Dresdeko Staatskapelle, Philarmonia, National de France, Leipzig, Stuttgart, Erromako RAI, Maggio Musicale Fiorentino, Gulbenkian, Tokyo Philharmonic eta Metropolitan, Melbourne, Vancouver, Mexiko, Sâo Paulo eta Buenos Aires, bai eta opera-antzokirik garrantzitsuenak ere. Milan, Erroma, Napoli, Venezia, Viena, Berlin, Dresde, Munich, Madril, Buenos Aires.

Bere diskografia zabalean, grabazio hauek nabarmendu behar dira: Bizar-urdinen gaztelua, La Damnation de Faust, Gurre-Lieder (Schönberg), Der Vampyr, Madama Butterfly (Orphée d’Or, 2003), Tetralogia (Wagner), Pasioa San Mateoren arabera, Requiem Verdiren, eta Bartók, Stravinski, Mahler, Brahms, Bruckner, J. Strauss, Kodály, Schnittke, Schulhoff, Tchaikovsky, Liebermann eta Rihmen obra sinfonikoak.

tua eta absolutua
Horiek dira musikak XIX. mendearen hasieraz geroztik mendean hartu eta XX. mendea aski aurreratua izan zen arte ezin askatu izan zuen –maisulan gutxi batzuen salbuespen bikainak izan ezik– espiritu erromantikoa azaltzeko hiru modu.
Gaurko emanaldiari hasiera eta amaiera emango dioten lanak garai bertsuan osatu ziren, baina kontraesanez eta ideia musikalez beteriko mende batean musikagile zein kritikariak aurrez aurre jarri zituen estetikaren bi muturren erakusgarri dira. Istorioak, sentimenduak edo literatura uztartzeko musikak duen erraztasunera makurtzen ziren batzuk; beste batzuek, berriz, nahiago zuten aurreko garaietan horrenbeste emaitza eman zituen hots absolutuaren ildotik jarraitu. XIX. mendeko poema sinfoniko ospetsuenetako batek zabalduko dizkigu belarriak, modu bortitz samarraz, eta orkestrak material musikal trinkoan oinarritutako eraikin sinfoniko ederraz egingo digu agur. Bien bitartean, miraria birsortuko da, Paganini berdingabearen rapsodia-erretratu baten bitartez.
Musikagileen jatorriak badu eragina entzuten dugun horretan. Haren irudimena elikatu zuten iturriak ez dira huskeria: Brahmsek tradizio alemanaren zama sentitu izan zuen beti, eta bere izaera soinudunetik abiatuta ideia musikalen garapena gurtu zuen. Mussorgsky eta Rachmaninovek ezin hobeto irudikatu zuten errusiarraren funts muturrekoa: sentibera eta basatia; lirikoa eta epikoa; erreala eta amestua.
Lurralde zabal batean, errusiar inperioan –zeinetan herri doinuak eta liturgia kantuak musikarako dohainak zituen herriari bere eguneroko bizitzan laguntzen zioten– eta aristokraziak konposizioa mirespenezko denbora-pasatzat zuen garai batean, musikagile talde bat sortu zen, autodidakta talde bat neurri handi batean, errusiar nazionalismoari doinu erromantikoa eman ziona. Modest Mussorgsky (Karevo, 1839-San Petersburgo, 1881) izan zen "bosten taldea" izenekoaren sortzaile berritzaile eta bereziena. Errealismoa bilatzen zuen eta "errusiar herriari adierazteko" gogo bizia zuen, horrek ondorioz dakarrelarik alderdi poetikoa eta barbaroa azaltzea –gizarte hark 1861. urtera arte eutsi zion morrontza sistemari–; hori guztia kontuan hartuta, idazkera zakarregia izan zen garai hartako entzuleentzat, eta, hori dela eta, Rimsky-Korsakov leialaren borondatea kausa zintzo baten zerbitzura gelditu zen: bere lagunaren lanak gehiago programatu zitezen laguntzea. Gerora zentzugabekeria gisa hartu zen horri esker –nahiz eta asmo onez egin zen–, eta Rimskyk beste hainbat alditan ere egindako horri esker, ez ziren Mussorgskyren partiturak Historiaren bihurguneetan barrena galdu. Horixe da Gau bat mendi soilean lanaren kasua. 1867an idatzi zen, San Juan Gaua izenburuarekin, eta solstizio-une horretan sorgin talde baten eta Satanasen artean gertatzen dena kontatu nahi du, eta saiatzen da "Sabbaten izaera –oihuz eta dei barreiatuez betea– deskribatzen, deabruzko jendaila hori guztia erabateko nahasmenduan murgiltzen den arte". Geroago, Mussorgskyk Sorochinskyko feria opera amaitu gabearen intermezzo gisa erabili zuen material hori, eta mutiko nekazari baten ametsa deskribatu zuen. Orduan erantsi zion, hain zuzen ere, epilogo atsegina. Lan hori, gaur ezagutzen dugun moduan, ez zen 1887. urtera arte estreinatu, hau da, Rimsky-Korsakoven ukituen ondoren.
Alabaina, Mussorgskyren benetakotasunak bigarren lekuan uzten ditu dantza barregarriei kolorea ematen dion idazketaren akastzat hartu zirenak eta eszenatokian eragin nahi duen izua. Arrazoi beragatik, kodan amesgaiztotik esnatzen denean, hunkitu egiten gaitu klarineteak lehenbizi eta txirulak gero kantatzen duten doinu soilean adierazten den sentimenduaren egiazkotasunak. Hizkuntza zuzena du, eta entzulearekin komunikatzea bilatzen du. Mussorgskyk gauza guztien gainetik maitatzen zuen musika, eta bere funtzionario lanari uko egin zion bere bizitza hari eskaintzeko –diletante bat eskatzen zitzaiona baino askoz ere gehiago–, musika "gizakien arteko komunikaziorako biderik onena" zela pentsatzen baitzuen.
Entzuleekin lotura izugarria lortu zuen beste musikagile bat Sergei Rachmaninov izan zen (Semionovo, 1873-Beverly Hillas, 1943), kritikariek aitortu baino nabarmen handiagoa. Rachmaninovek, anakronistatzat salatu bazuten ere, ez aldatzeko ausardia eduki zuen: "ez dakit beste era batera idazten", adierazi zuen pianista eta musikagileak, zeinarentzat musika babesleku sentimental moduko bat izan zen esesten zion nostalgiatik ihesean: sobietar iraultzak erbesteratuaren eta errusiarra izatearen nostalgiatik ihesean, hain zuzen ere.
Paganiniren pieza baten gaineko Rapsodia lanean, irudi ahostunen kaleidoskopio baten bitartez, garai guztietako dohain instrumentista handieneko eta gehiegizkoenetako baten erretratu berezia egiten da: Nicolo Paganini genoarrarena hain zuzen ere, zeinak haurtzarotik beretik liluratu eta asaldatu zituen entzuleak; haiek nekez ahanzten zituzten biolinean –batez ere– eta biolan egiten zituen interpretazioak.
Entzuleengan eragiten zuen harridura eta musika-tresna ororen interpretatzaileek aitortzen zioten mirespena oso ondo islatuta daude bere transzendentzia musikalaren irudikapen poliedriko honetan. Rachmaninovek pieza bariazioekin forma musikala hautatu zuen horretarako, izan ere, aukera amaiezinak dituen birtuosoaren erretratua egiteko bidea ematen dio: distiratsua, irudimentsua, inprobisatzailea, hunkigarria, deabruzkoa…
Rapsodia 1934an osatu zuen eta urte horretan bertan estreinatu zen, musikagilea bera pianoan zela, idazketarako zein interpretaziorako zuen gaitasun bikaina erakutsiz. Kolore orkestralaren aberastasuna, pieza txikietan muntatutako lan baten artikulazio ezin hobea eta abian jartzeko beharrezko talentua, ezaugarri horiek guztiak, gozamena dira entzuleentzat.
Lan programatiko bat izan gabe ere, Paganinik bere arima parerik gabeko trebetasunaren truke deabruari saldu ziola zioen elezahar erromantikoa hartzen du kontuan. Biolin-jotzailea 24. kapritxoa biolin bakarlariarentzat –Liszt, Schumann, Brahms eta, berrikiago, Lloyd Webberren inspirazio iturri izan zena– pasartean irudikatuta dago, eta deabrua, berriz, Dies Irae Erdi Aroko ereserkian. Hogeita lau bariazioen artean, Rachmaninovek beretzat gordetzen du bat: hemezortzigarren zenbaki zoragarria, zeinetan musikagileak doinu liriko eta sutsua oparitzen digun –ez dago zalantzarik nor den egilea–, lanaren unerik gorenean.
Gau bat mendi soilean lanaren garai berekoa da Johannes Brahmsen (Hanburgo, 1833-Viena, 1897) 1. sinfonia do minorrean, Op. 68; 1876an estreinatu zen, eta, nahiz eta ordurako heldua eta aintzat hartua zen, musikagileak hamalau urte behar izan zituen lana idatzi eta bere buruari baimena eman zionerako genero horretako lan bat jendaurrera ateratzeko, Beethovenen talentuak denen onerako eta zenbaiten zuhurtasunerako utzi zuen arrastoaren ondoren.
Brahmsen maisutasunak handitu egiten du iraganarekiko debozio erromantikoa –Bachenganako lehentasun aitortuaren eta Beethovenen lanaren ezagutza sakonaren bitartez–, eta, sinfoniaren ozeanoan barrena egiten duenean, bere musikak hartzen duen dimentsioak bikaintasuna, orekaren zentzua, trinkotasuna eta lirismoa erakusten ditu, maila berean denak. Bere hizkuntza ideien garapenean oinarritzen da, genero sinfonikoaren beraren funtsa baita, eta ihes egiten die azalekotasunari eta ikuskizunari. Horixe da bere lanaren erakargarritasun nagusia eta bere denboragabetasunaren arrazoia.
Lau mugimendutan osatua da. Lehenak, Un poco sostenuto-Allegro, taupada errukigabe batez ematen dio hasiera goranzko diseinu kromatiko batean darion diskurtsoari… Eta beste motibo musikalekin batera, Brahmsek lorarazi egingo du. Andante sostenuto batek jarraitzen dio, zeinetan samurtasunak eta meditaziorako giroak tresnen arteko elkarrizketa margotzen duten. Hirugarren mugimenduan, Un poco allegretto e grazioso, maila berean daude musikagilearen trebetasuna eta doinuaren sentiberatasuna eta erritmo gurutzatuen erakargarritasuna. Amaierako Adagio-Allegro non troppo, ma con brio atalean, ideia musikalen etengabeko progresioak bat egiten du koralaren nobleziarekin, eta Beethovenen gailur-omenaldira bideratzen du guztia. Edertasun paregabeko doinuan irudikatua den gailur horrek Brahmsen ideietara hedatzeko balio dio, eta entzunaldia eguneroko plazer bihurtzen dugunon espiritua zabaltzen du.
Ongi pasa.
Mercedes Albaina

Luis Fernando Pérez, pianoa

"Luis Fernando Pérez piano-jotzaile gaztea da, ez diona batere beldurrik bere bidea egiteari. Teknika bikainekoa eta ideia oparotasun aberatsekoa; hona hemen kolorea, inflexioa eta bizitasuna erruz. Luis Fernando Pérez da, inolako zalantzarik gabe, gaur egungo belaunaldiko piano-jotzaile pertsonal eta burutsuena…". Hitz horiekin deskribatzen du Bryce Morrisonek Luis Fernando Pérez, Gramophone aldizkarian.
Madrildar piano-jotzaile hau artista eta pedagogo handien ikasle izan da; besteak beste, Dimitri Bashkirov, Galina Egyazarova, Alicia de Larrocha eta Pierre-Laurent Aimard izan ditu irakasle. Verso etxearekin Isaac Albénizen "Iberia" goratua argitaratu ondoren ekin zion nazioarteko ibilbideari. Espainiar errepertorioaren aditu handientzat eta gaur egungo belaunaldiko piano-jotzaile pertsonal eta burutsuenetakotzat hartua, sari ugari jaso ditu nazioarteko lehiaketetan, eta goraipamenezko kritika ugari egin dizkiote bere kontzertuengatik eta Mirare diskoetxean Chopin, Soler eta Granadosen lanei eskainitako grabazioengatik. Azken lan horrek aldizkari klasikoaren Diapason D´or eta urteko Choc sariak jaso zituen.
Etengabe ari da birak egiten, eta, oraingoan, gure Orkestraren denboraldian egingo du debuta, Neuhold maisuarekin batera; bata zein bestea Musika-Música Jaialdiarekin izandako lankidetzaren ondorioz ezagutzen ditu Luis Fernandok.

Günter Neuhold, Zuzendaria

Grazen jaio zen 1947an. Orkestra-zuzendaritza ikasi zuen bere hiriko Hochschulen, eta hobekuntza-ikastaroak jaso zituen Franco Ferrararekin Erroman eta Hans Swarowskyrekin Vienan. Horren ostean, Kapellmeister izendatu zuten Hannoverren eta Dortmunden. Gero, Florentzia eta San Remoko (1976) orkestrazuzendaritzako lehiaketak irabazi zituen, eta, gero, Viena, Salzburg eta Milangoak (1977).

Günter Neuholdek honako lanak egin izan ditu: Arturo Toscanini Orkestra Sinfonikoaren eta Parmako Regio Antzokiko zuzendari musikala; Flandesko Errege Filarmonikoaren zuzendari titular eta artistikoa; Karlsruheko Badisches Staatstheater antzokiko musika zuzendari nagusia, Bremengo Antzokiko musika zuzendari nagusia eta zuzendari artistikoa, eta, azkenik, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia eta zuzendari artistikoa.

Orkestra garrantzitsu ugari zuzendu ditu: Vienako Filarmonikoa eta Sinfonikoa, Dresdeko Staatskapelle, Philarmonia, National de France, Leipzig, Stuttgart, Erromako RAI, Maggio Musicale Fiorentino, Gulbenkian, Tokyo Philharmonic eta Metropolitan, Melbourne, Vancouver, Mexiko, Sâo Paulo eta Buenos Aires, bai eta opera-antzokirik garrantzitsuenak ere. Milan, Erroma, Napoli, Venezia, Viena, Berlin, Dresde, Munich, Madril, Buenos Aires.

Bere diskografia zabalean, grabazio hauek nabarmendu behar dira: Bizar-urdinen gaztelua, La Damnation de Faust, Gurre-Lieder (Schönberg), Der Vampyr, Madama Butterfly (Orphée d’Or, 2003), Tetralogia (Wagner), Pasioa San Mateoren arabera, Requiem Verdiren, eta Bartók, Stravinski, Mahler, Brahms, Bruckner, J. Strauss, Kodály, Schnittke, Schulhoff, Tchaikovsky, Liebermann eta Rihmen obra sinfonikoak.

RACHMANINOV ETA BRAHMS, SENTIMENDUA ETA OREKA
Duela gutxi izan genuen zuzendari titularra egitarau erromantiko erakargarri batekin bueltatuko da. Lehenengo zatia Errusiari dago eskainita, Mussorgskyren akelarre sinfonikoaren indarrarekin eta Rachmaninov bezalako birtuoso batek Paganini bezalako beste birtuoso bat omentzeko erabili zuen lirismo handiarekin, bere 24. Kapritxoaren inguruan 24 bariazio osatuz. Bigarren zatian, formaren eta eduki sutsuen arteko orekaren mirariaz gozatu ahal izango dugu, oreka hori baita Brahmsen sinfonismoaren nortasun-ikurra.
 
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
20
Mai
2024
>Cámara 09

Cámara 09

Lekua: Euskalduna Jauregia

G.F. Handel: Sonata en sol menor Op. 2 nº 8 HWV 393
J. D. Zelenka: 6. trio sonata, bi oboe, fagota eta baxu jarraiturako do minorrean

BOSen ensemble barrokoa

J.S. Bach: Brandenburgoko 3. kontzertua sol maiorrean
J.S. Bach: Brandenburgoko 6. kontzertua si bemol maiorrean
BOSen ensemble barrokoa

Informazioa eta sarrerak