Kontzertuak

Kontzertu Solidarioa

Caritas Bizkaiaren gizarte proiektuen alde


Santos Juanes eliza.   20:00 h.

J.M. Usandizaga, Hassan eta Melihah, Fantasia dantza 

P.I. Tchaikovsky, Sinfonia sol minorrean Op. 13 “Neguko ametsak” 

  1. Ametsak neguko bidaia batean zehar (Allegro tranquillo)
  2. Eskualde iluna, eskualde lanbrotsua (Adagio cantabile ma non tanto)
  3. Allegro scherzando giocoso
  4. Finale: Andante lugubre – Allegro moderato

 

Zuzendaria, Rafael Sánchez-Araña

DATAK

  • 05 iraila 2019       Santos Juanes eliza      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Sánchez-Araña Las Palmasko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da, Karel Mark Chicon maisuaren (Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoaren titularra) zuzendari laguntzailea, eta Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoaren eskola-kontzertuen eta familia-kontzertuen programazioaren arduraduna.

Sánchez-Araña espainiar zuzendarien belaunaldi berrikoa da, eskubide osoz Europa osoko areto nagusietan bidea irekitzen ari direnetakoa. Besteak beste, Tenerifeko Sinfonikoa, Kanaria Handiko Filarmonikoa, Las Palmasko Sinfonikoa, Gaetano Donizetti, Academia Sinfonica di Udine Orkestra, Detmolder Kammerorchester, North Czech Philharmonic, Nuribom Young Chamberorchestra, Neue Lausitzer Philarmonie, Görlitz Elbland Philharmonic, Dresner Kammerphilarmonie eta Erzgebirgische philharmonie Aue zuzendu ditu.

Duela gutxi, Parisko Operan parte hartu zuen, Verdiren La Traviata ekoizten, Karel Mark Chichon maisuaren zuzendari laguntzaile lanak egiten.

Agüimesen (Kanaria Handia) jaioa, Sánchez-Araña goi-mailako biolin-irakaslea da Salamancako Goi Mailako Kontserbatorioan, eta Koru Zuzendaritzan lizentziatua, Kanarietako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

2013an, Alemaniara bizitzera joan zen, eta orkestra-zuzendaritzako ikasketak egin zituen Dresdengo Hochschule für Musik eskolan. 2015ean espezializazio-masterra amaitu zuen Georg Christoph Sandmannekin.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren bultzadari esker sortu zen, eta, geroztik, harreman estua dauka Bizkaiarekin: gaur egun, esate baterako, 2.200 abonatu ditu Denboraldi Sinfonikoan.

Sortu zenetik, zuzendari titular garrantzitsuak izan ditu: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold, eta 2015etik aurrera Erik Nielsen.

BOSek hainbat etapa bizi izan ditu: sarritan egiten zituen birak direla-eta, de facto penintsulako iparraldeko orkestratzat hartzen zuten garaitik hasi, eta hurbilagoko nazioarteko zabalkundera; horri esker, San Petersburgon, Tokion, Japoniako biran, eta, erregulartasunez, Frantziako zenbait jaialditan aritu izan da. 2019ko urtarrilean, Omango Royal Opera Housen egin ziren Madama Butterflyren emanaldietan parte hartu zuen.

2012an, Schönbergen Gurrelieder lanak joz ospatu zuen bere 90. urteurrena, Günter Neuholden zuzendaritzapean. Kontzertu horiek zuzenean grabatu ziren, eta Thorofon etxeak editatu zituen CDan.

Euskalduna Jauregian egiten den kontzertu-denboraldi erregularraz gain (hori da orkestraren egoitza, hain zuzen ere), BOSek ganbera-denboraldiak eskaintzen ditu Bilbon eta Bizkaian, eta lan pedagogiko garrantzitsua egiten du, Kontzertu Didaktikoak eta Kontzertuak Familian ekimenen bitartez; gainera, musikaren bidezko gizarteratze-jarduerak ere egiten ditu. Modu erregularrean hartzen du parte orkestra gisa OLBEren operetan, eta lankidetza-ildoak ditu Guggenheim Bilbao Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Bilboko Arriaga Antzokiarekin batera egiten dituen zenbait programatan.

Bere katalogo diskografikoaren barruan, BOSek euskal musikari buruzko bilduma interesgarria grabatu du Naxos etxearentzat, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escuderori eskainita. Era berean, J. Rodrigo eta T. Takemitsu konpositoreen obrak grabatu ditu EMI JAPAN etxearentzat, Kiyoshi Shomura gitarra-jotzaile japoniarrarekin eta Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean.

BOSen jarduera bere zale ugarien babesari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker garatzen da.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
19
Mai
2025
>Ganbera 10 – 24/25 denboraldia

Ganbera 10 – 24/25 denboraldia

Lekua: Euskalduna Bilbao


I

BOSen hari-laukotea

ERICH WOLFGANG KORNGOLD (1897 – 1957)

2. laukotea Mi bemol Maiorrean Op. 26

I. Allegro
II. Intermezzo. Allegretto
III. Larghetto. Lento
IV. Finale. Tempo di Valse

Pablo Val, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Asier Arabolaza, biola
Diego Val, biolontxeloa

II

BOSen hari-zortzikotea

DARIUS MILHAUD (1892 – 1974)

Zortzikotea (14. eta 15. laukoteak) Op. 291

I. Animé
II. Modéré
III. Vif

DMITRI SHOSTAKOVICH (1906 – 1975)

Preludio eta Scherzo zortzikoterako Op. 11

Laura Delgado, biolina
Nora Bolinaga, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Alfonso Aldeanueva, biolina
Lander Echevarría, biola
Ane Aguirre, biola
Diego Val, biolontxeloa
Carolina Bartumeu, biolontxeloa

Iraup. 80’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
05 - 06
Eka
2025
>Heroikoa eta Zimmermann

Heroikoa eta Zimmermann

Lekua: Euskalduna Bilbao

Denboraldiko programa handienetako batekin itxiko dugu zikloa. Orkestra, zuzendari eta bakarlarien onena eskatzen duten bi monumentu: Brahmsen Biolinerako kontzertua eta Beethovenen Sinfonia Heroikoa. Erantzukizuna bi musikari entzutetsuren esku geratuko da: Frank Peter Zimmermann biolin-jotzailea, orkestraren lagun ona, gailurrean bi hamarkadako ibilbidea duena, eta Markus Stenz zuzendari alemaniarra, gurekin lehen aldiz egongo dena.

J. Brahms: Biolin eta orkestrarako kontzertua Re Maiorrean Op. 77
L. van Beethoven: 3. Sinfonía Mi bemol Maiorrean Op. 55 “Heroica”

Frank Peter Zimmermann, biolina
Marcus Stenz, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak