Kontzertuak

Disney in Concert: Magical Music from the Movies
Lehenengo aldiz Euskadin, Disney in Concert: Magical Music from the Movies. Disneyren klasiko musikalak, sekula entzun ez dituzun bezala.
Ekoizpen paregabe honi esker, ikusle guztiek gozatuko dute Disneyren filmik enblematikoenetako kantu eta irudiez; besteak beste, tartean izango dira Pocahontas, Aladdin, Lehoi erregea, Oihaneko liburua, Mary Poppins, Karibeko piratak, Sirenatxoa, Frozen… Eta beste sorpresa asko! Izan ere, Disney in Concert: Magical Music from the Movies ikuskizunak nazioarteko ikusleak ere hunkitu ditu, mundu osoko hainbat hiritatik igaro ostean, Bajo el Mar, Suéltalo edota Bella y Bestia bezalako abesti ezagunekin.
Bi emanaldi eskainiko dira Bilbon, urtarrilaren 4an, Euskalduna Jauregian. Ezin dituzu galdu. Paco Arrojo, Diego Rodríguez, Judith Tobella eta Julia Möllerren zuzeneko ahotsak entzun ahal izango dira, eta, beraiekin batera, Bilbao Orkestra Sinfonikoa arituko da, Arturo Díez Boscovichen gidaritzapean eta Gurutze Beitia aurkezle dela.
Aktoreak:
Aurkezlea: Gurutze Beitia
Bakarlariak: Paco Arrojo, Julia Möller, Judith Tobella eta Diego Rodríguez.
Musika-zuzendaritza: Arturo Díez Boscovich
Iraupena:
Ordu 1 eta 30 minutu (atsedenik gabe).
Ikuskizun hau ez da gomendagarria 8 urtetik beherakoentzat.
%10eko deskontua BOSeko abonatuentzat
—————
Prezio bereziak kontzertuetarako
PACK FAMILIARRAK
Pack familiarrak (4 sarrera) jarri dira salgai, Disneyren 2017ko urtarrilaren 4ko kontzertuetako A eta B guneetarako
Hauek dira 4 sarrerako packen prezioak:
– A Gunearen prezioa 195,00 €-koa izango da (4 sarreren deskonturik gabeko prezioa 65×4= 260 eurokoa izango litzateke)
– B Gunearen prezioa 144,00 €-koa izango da (4 sarreren
deskonturik gabeko prezioa 48×4= 192 eurokoa izango litzateke)
Pack horiek txartel-leihatilan baino ezin izango dira eskuratu
TALDEENTZAKO DESKONTUAK
– 7 eta 14 sarrera bitartean: %20ko deskontua
– 15 sarreratik aurrera: %25eko deskontua
Deskontu horiek txartel-leihatilan baino ezin izango dira aplikatu
GARRANTZITSUA
Deskontuak EZIN dira metatu
DATAK
- 04 urtarrila 2017 Euskalduna Jauregia 18:00 h. Sarrerak Erosi
- 04 urtarrila 2017 Euskalduna Jauregia 21:00 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

Musika-Música | 1. Kontzertua
Lekua: Arriaga Antzokia
SOCIEDAD CORAL DE BILBAO
ENRIQUE AZURZA zuzendaria
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)
ERIK NIELSEN zuzendaria
R. Wagner: El holandés errante, obertura
P. I. Chaikovski: El lago de los cisnes, suite
A. Borodin: Danzas polovtsianas de «El príncipe Igor»

Musika-Música | 18. Kontzertua
Lekua: Euskalduna Jauregia · Auditorioa
ELLINOR D’MELON biolina
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)
ERIK NIELSEN zuzendaria
P. I. Chaikovski: Romeo y Julieta, obertura–fantasía TH 42c
M. Bruch: Concierto para violín y orquesta nº1 en sol menor opus 26

Beethoven eta Atomic Doktorea
Lekua: Euskalduna Jauregia
John Adamsek opera biziberritu zuen, eta eszenara itzularazi zituen egunkarietako azaletan agertutako arestiko historiaren albisteak. Atomic Doktoreak bonba atomikoaren lehen saiakuntzak inguratu zituen tentsio-giroa birsortzen du, eta aurrea hartu zuen Oppenheimer heroi tragikoaren mailara igotzeko orduan. Bere musikak hain izan zuen indar handia, non Adamsek sinfonia bat sortu zuen bere gainean; programan, horren atzetik, Beethovenen biolin-kontzertu argitsua dator, Khachatryan bikainaren eskuetatik iritsiko zaigun musika sendagarria.
Joana Carneiro, directora
Sergey Khachatryan, violín
I
SAMUEL BARBER (1910 – 1981)
Adagio harirako
JOHN ADAMS (1947)
Doctor Atomic Symphony*
The Laboratory – Panic – Trinity
II
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 61
I. Allegro ma non troppo
II. Larghetto. Attacca:
III. Rondo. Allegro
Sergey Khachatryan, biolina
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Ganbera 7
Lekua: Euskalduna Jauregia
Bakarlari Handiak BOSekin batera
Komitas: Armeniar abesti herrikoiei buruzko 14 pieza
A. Schönberg: Gau itxuraldatua Op. 4, hari-seikoterako
Sergey Khachatryan, biolina
BOSen hari-seikotea