Kontzertuak

Gau bat John Williamsekin


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

13.egitaraua

Erik Nielsen,  zuzendaria


I

JOHN WILLIAMS (1932)

Olympic Fanfarre*

Hirugarren motako hurbileko topaketak

Harry Potter eta Sorgin Harria, Suitea*

     I. Hedwig’s Theme
     II. Harry’s Wondrous World

Schindlerren Zerrenda, tema

Mundu Galdua: Parke Jurasikoa, tema*

Parke Jurasikoa, tema*

II

Star Wars, Aukeraketa

     I. Main Title
     II. Princess Leia’s Theme
     III. Scherzo for X-Wings
     IV. The Imperial March (Darth Vader’s Theme)
     V. Here They Come
     VI. Luke And Leia
     VII. The Forest Battle
     VIII. Yoda’s Theme
     IX. Throne Room & End Title

DATAK

  • 07 apirila 2022       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 08 apirila 2022       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

MUSIKA GALAXIA URRUNENERA ERAMAN ZUEN GIZONA

Filmen soinu banden konpositore baten izenaz galdetzen badizute, ziurrenik JOHN WILLIAMS erantzungo duzu. Baliteke baita ere ENNIO MORRICONE esatea, baina, demagun JOHN WILLIAMS ongi dagoela. Merezi du. Hirurogei urte baino gehiago daramatza arlo horretan lan egiten, eta berak sortu zituen film oso ospetsuetako soinu bandak, besteak beste STAR WARS, SUPERMAN, MARRAZOA, INDIANA JONES, SCHINDLER-EN ZERRENDA, JURASSIC PARK edo HARRY POTTERREN filmak. Eta, ziurrenik, musika hori da gehien gogoratzen dugunetako bat, sekula ere ez garelako nekatzen filmak ikusteaz, pertsonaia horien gorabeherak atsegin ditugulako, JOHN WILLIAMS maite dugulako. Orain beste aukera bat dugu bere musikaz gozatzeko. Aprobetxatu egingo dugu.

HONDAMENDIEN FILMETARAKO MUSIKA KONPOSATZEN ZUEN GIZONA

Gure protagonistaren izena JOHN TOWNER WILLIAMS da eta NEW YORKEN jaio zen 1932ko OTSAILAREN 8an (orain dela aste gutxi laurogeita hamar urte bete zituen). Bere aita orkestretako perkusio jotzailea eta jazz taldeetako bateria jotzailea zen, eta filmen musika erregistratzen zuten grabaketa estudioetan egoten zen. Kondairaren arabera, JOHNEK sei urte zituenean lehen aldiz sartu zen horrelako estudio batean, izan ere, bere aita REBECCA OF SUNNYBROOK FARM filmaren soinu banda grabatuko zuten musikarietako bat zen. Filma ALLAN DWAN-EK zuzendu zuen eta SHIRLEY TEMPLE neskato miragarria zen protagonista. Eta asko gustatu zitzaion. Garai horretan bi urte zeramatzan pianoa jotzen. Bere aitaren lanbidea kontuan hartuta, bera ere musikaria izan behar zen halabeharrez, eta horrela, piano jolea bihurtu zen eta tronboia, tronpeta eta klarinetea ere ondo jotzen zituen. Hogei urterekin Ameriketako Estatu Batuetako itsas armadan zegoen musika bandak jotzeko martxa militarrak moldatzen. Denak balio du esperientzia metatzeko. Gudu zelaia zapaldu gabe lizentziatu zen eta garai hartan KOREAKO gudan borrokatzen ari ziren. Orduan, bere aitak lan egin zuen lekuetara itzuli zen: New Yorkeko klubak eta grabaketa estudioak. Bertan musikari asko ezagutu zituen eta aldi berean, FRANKIE LAINE-KIN edo VIC DAMONE-REKIN grabatzen zuten estudioko musikarietako bat zen. Garai hartan musika konposatzen zuen bere maisuei jarraikiz: WAGNER, noski (ondoren egin zuen musikan argi dago hori), MAX STEINER edo ERIC WOLFGANG KORNGOLD. JERRY GOLDSMITH, BERNARD HERRMAN, MIKLOS ROZSA, FRANZ WAXMAN eta ELMER BERNSTEIN musikarientzat ere lan egin zuen. Aurten azken musikari horren mendeurrena ospatzen da eta jazz musika (URREZKO BESOA ZUEN GIZONA), musika kolosala (HAMAR AGINDUAK), gerrako musika (IHESALDI HANDIA) eta western musika (ZAZPI ZORAGARRIAK) konposatzen zituen. WILLIAMS soinu banda hori grabatu zuten estudioko musikarien artean zegoen, eta zilegi da pentsatzea hortik sortu zirela ondoren MARTXA INPERIALA edo STAR WARSEKO DARTH VADERREN ABESTIA. ZAZPI ZORAGARRIETAN onek” abesti bat dute eta gaiztoek” beste bat. Gertatu zena izan zen ELI WALLACH aktoreak CALVERA pertsonaia, gaiztoa, nolabait modu parodikoan interpretatu zuela, eta JOHN STURGES filmaren zuzendariak BERNSTEINI eskatu zion musika mehatxatzailea sortzeko. BERNSTEINEK kantu oso markatu bat sortu zuen, eta ikus-entzuleek kantua entzutean sentitzen zuten mehatxu bat hurbil zutela. Abesti hori entzun ondoren MARTXA INPERIALA entzuten baduzue, nolabaiteko antzekotasunak dituztela konturatuko zarete. Eta une horretan beharbada, WILLIAMS leiv motiv-en” erabiltzaile abila bihurtu zen. Leiv motivak bere film askotan agertzen diren kantuak dira, eta ikus-entzuleen sentsazioak gidatzen dituzte. Noski, esan genezake baita ere MARTXA INPERIALA eta PROKOFIEV-EN HIRU LARANJEN AMODIOZKO MARTXA antzekoak direla, baina, gehiago gustatzen zait nire teoria. Gainera, WILLIAMSEK CARRUSEL edo PAZIFIKOAREN HEGOALDEAN musikaletarako musika egokitu zuen, HATARI EDO NAVARONE-REN KANOIAK abentura filmetarako musika konposatu zuen eta APARTAMENTUA filmeko piano soloak jo zituen. 1958an bere lehen soinu banda sortu zuen. Denboran ahaztuta geratu den DADDY O, TIPO BIKAINA filmarentzat izan zen. Baina, esperientzia lortzeko hainbat komedietan lanean jarraitu zuen, nahiz eta berari ikusgarritasuna gustatzen zitzaion, eta lehen hurbilketa HAWAIKO GIZONAREKIN izan zuen, non CHARLTON HESTON-EK ipuinik gabeko abenturak bizi izan zituen. Ondoren HAMPA-KO KODEA izan zen, politikan sartu aurretik RONALD REAGAN-EK egin zuen azken filma, eta GUZTIAK AUSARTAK ZIREN, FRANK SINATRAK zuzendu zuen film bakarra baita ere. Eta zientzia fikzioko zenbait filmen musika ere sortu zuen, besteak beste ESPAZIOAN GALDUTA eta DENBORAREN TUNELA. Eta hori guztia egiten zegoela, bat-batean lehen aldiz OSCAR sarietarako izendatu zuten. PANPINEN BAILARA filmaren musikagatik jaso zuen izendapena. Melodrama bikaina izan zen, eta saririk lortu ez arren, nahiko ospe erdietsi zuen. Lehen OSCAR saria urte batzuk geroago jaso zuen, 1971n, TEILATUKO BIOLIN JOLEA filmeko musika eta abestiak moldatzeagatik, zehazki, IF I WERE A RICH MAN, abestu dezagun batera, dubi, dubi, dubi, dubi dubi, dubi, dubi, du… Musikari ospetsua zen, hainbat kontratu zituen eta ekoizpen etxe handiek berarekin lan egin nahi zuten. Besteak beste POSEIDONEN ABENTURA, KOLOSOA SUTAN eta LURRIKARA eskaini zizkioten, eta horregatik hondamendien filmen musika konpositorea” atalean sailkatu zuten. Eta orduan, bere lehen filma zuzendu nahi zuen gazte batek beregana jo zuen, STEVEN SPIELBERG zelakoak, eta esan zion asko gustatuko litzaiokeela bere filmaren musika berak sortzea. Filma IHESALDI ZOROA zen (beharbada uste zenuten SPIELBERGEN lehen filma DEABRUA GURPILEN GAINEAN izan zela, EUROPAKO zinema aretoetan estreinatu zena, baina egiaz, telebistarako zen). Film hori ez da garrantzitsua izan musikarengatik (nahiz eta beharbada merezi izan), baizik eta zinemagileak pantaila handirako egin zuen lehen lana izateagatik, izan ere, 70eko hamarkadatik aurrea zinemagintza berria definitu zuen.

ZENBAIT FILMEN MUSIKA SORTZEKO NAHIKOA ONA EZ ZELA USTE ZUEN GIZONA

SPIELBERGEK berriz ere deitu zion WILLIAMSI eta MARRAZOA filmerako musika sortzeko eskatu zion. WILLIAMSEK nota batzuk jo zituen pianoan. SPIELBERGEK ez zuen ezer esan. WILLIAMSEK berriz ere jo zuen. SPIELBERGEK begirada hotza zuen, izeberg bat bailitzan. Eta orduan, musikariak esan zion, Utz iezadazu niri”. Hala da, SPIELBERG harritu ez zuen musika hori historiako mehatxagarrienetakoa bihurtu zen, funtsean filma oso arrakastatsua izan zelako, eta film horrengatik 1975ean ez ginen hainbestetan hondartza joan eta WILLIAMS une horretatik aurrera maisutzat jo zuten eta SPIELBERGEN filmen konpositore nagusia ere bihurtu zen. Bakarrik film gutxi batzuetan ez zuen berarekin lan egin eta arrazoiak oso justifikatuak zeuden, adibidez, konpositore beltz batekin lan egitea, QUINCY JONES-EKIN, filmeko aktore guztiak ere beltzak zirelako, PURPURA KOLOREA filmean, hain zuzen ere. MARRAZOA filmeko musikarekin bigarren OSCAR saria lortu zuen WILLIAMSEK. Denbora eman zion ALFRED HITCHCOCK-EN azken filmari, TRAMA, musika jartzeko, eta ondoren, SPIELBERGEK berriz ere bere lagun baten inguruan hitz egin zion. GEORGE LUCAS zuen izena eta beharbada bere musikarekin hobetuko litzatekeen film bat prestatzen ari zen. Eta horrela, STAR WARSEN filmarekin bere hirugarren OSCAR saria irabazi zuen eta RICHARD DONNER eta CHRISTOPHER REEVE-N SUPERMAN filmarentzat musika sortu zuen, baita ere GALDUTAKO KUTXAREN BILA filmarentzat, eta INDIANA JONES-EN abenturen ondoren, OLIVER STONE-N UZTAILAREN LAUAN JAIOA eta ETXEAN BAKARRIK filmetarako musika ere sortu zuen eta SPIELBERGEN ET ESTRALURTARRA eta JURASSIC PARK filmena baita ere. ET filmak, gainera, beste anekdota bat eskaintzen digu zinemagilearen eta konpositorearen arteko harremanaren inguruan. WILLIAMSEK ez zekien nola antolatu azken sekuentziaren musika eta atzerapenak sortu ziren. Eta SPIELBERGEK esan zion,hara, JOHN, nahi duzun bezala edita ezazu. Nik, ondoren, sekuentzia muntatuko dut zure musikari jarraituz”. Eta horrelaxe egin zuen eta horrela geratu zen historian finkatuta eta WILLIAMSEK laugarren OSCARRA irabazi zuen. Baina, beste gatazka batzuk ere izan zituzten bi lagunek. SCHINDLERREN ZERRENDAREN irudiak ikusi zituenean hauxe esan zion SPIELBERGI:STEVEN, nik ezin dut hemen musikarik jarri, ni baino hobea den konpositore bat behar duzu”. Eta STEVENEK erantzun zion: Badakit, JOHN, baina denak hilda daude”. Eta horrela lortu zuen JOHN WILLIAMSEK bere bosgarren, eta momentuz, azken OSCARRA. Gainera, sari horietarako berrogeita hamar izendapen baino gehiago jaso dituen bigarren pertsona da (52 ditu), eta lehenengoa WALT DISNEY da, 59rekin. Hori gutxi balitz, 23 GRAMMY, 7 BAFTA eta lau URREZKO GLOBO jaso ditu, eta AMERICAN FILM INSTITUTE-K esan zuen STAR WARSEN soinu banda historian egin den onena dela. Noski, hori ez da guztia, izan ere, preludioak, fugak, kontzertuak, txelorako piezak eta ZORIONAK ZURI abestiaren aldaketak ere egin ditu. Eta BARACK OBAMA AMERIKETAKO ESTATU BATUETAKO presidente izendatu zutenean entzun zen musika ere sortu zuen. Gizon hau nekaezina da. Eta lau olinpiar jokoetan musika jarri du baita ere. Kontzertu hau hortxe hasten da, gauari hasiera emango diogu gihar musikala egiten eta ondoren bere lanaren mamia ezagutuko dugu. TOPAKETAK HIRUGARREN FASEAN filmean estralurtarrekin harremanetan jartzen gintuzten musika nota aztoragarriak, ETn ezin antolatuta ibili zen erritmoa, HARRY POTTERREN magia eta SUPERMANEN hegaldiak (norbaitek esan moduan, bere buruari kopiatu zion). Gero lurralde jurasikoetan ibiliko gara eta zinemaren historian hobekien kontatutako emozioak biziko ditugu, badakizue, SCHINDLERREN ZERRENDA. Eta bukatzeko STAR WARS, horrela izan behar zuen halabeharrez.

AMETSEI MUSIKA JARTZEN DIEN GIZONA

Esfortzu eta dedikazio askorekin lortu duen leku pribilegiatu horretatik, JOHN WILLIAMSEK lanean jarraitu zuen STEVEN SPIELBERGI laguntzen bere nerabezaroko ametsa betetzen, hau da, WEST SIDE STORY bere film fetitxea berregiten, zinemagileak bere familiari buruz FABELMANDARRAK filmean egin zuen berrikuspenari musika jartzen eta INDIANA JONESEN mitologiako bosgarren filmean zein kantu berri jarriko dituen pentsatzen, bere lan propioa moldatzen JURASSIC WORLDEN, eta plataformetan bidaiatzen duten STAR WARSEN serietan gauzak gehitzen, lanean, beti egin izan duen bezala. Filmetan bere konposizioak agertu zirenean umeak ziren eta orain orkestraren aurrean eserita dauden horien ametsetan lagunduz, orduan sentitutakoa gogoratzeko eta baieztatzeko JOHN WILLIAMS bikaina dela. 

Félix Linares


Erik Nielsen.

Zuzendaria

Erik Nielsen zuzendariak trebetasunez lan egiten du operaren eta sinfoniaren alorretan. 2015az geroztik Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da; halaber, 2016tik 2018ra bitartean Theater Baseleko musika zuzendaria izan zen, eta oraindik ere sarri gonbidatzen dute Sinfonieorchester Basel zuzentzeko. 2002an 10 urteko lankidetza hasi zuen Frankfurteko Operarekin, Korrepetitor (pianista) gisa lehenik eta Kapellmeister gisa gero, 2008tik 2012ra. Bertan, oso errepertorio zabaleko tituluak zuzendu ditu, Monteverdirekin hasi eta Lachenmanneraino. Frankfurten bizitzen hasi aurretik, Erik Nielsen harpa-jotzailea izan zen Berlineko Filarmonikoaren Orchester-Akademien.

20/21 denboraldirako dituen proiektuen artean honakoak nabarmentzen dira: debuta Dutch National Operan, Rotterdam Philharmonic Orchestra zuzenduz, Stravinskyren Oedipus Rexen produkzio berri batean; horrekin batera, Sammi Moussaren Antigonea operaren munduko estreinaldia egingo du, bai eta debutak ere Galiziako Sinfonikoarekin eta Orchestre der Tiroler Festspiele orkestrarekin, eta, era berean, Municheko Bayerische Staatsoperrera itzuliko da Richard Straussen Ariadne auf Naxosekin.

Azken konpromisoen artean, aipatzekoak dira: Kreneken Karl V, Municheko Bayerische Staatsoperrekin; Oedipus Rex, Il Prigioniero eta Pelléas et Mélisande Semper Oper Dresdenen; Trojahnen Peter Grimes eta Oreste Züricheko Opernhausen; Lachenmannen Billy Budd eta Das Mädchen mit den Schweflhörzern, Frankfurten; Usandizagaren Mendi Mendiyan, Pasioa San Joanen arabera eta Salome Bilbon, eta The Rake’s Progress, Budapesten. Horrez gainera, kontzertuak eman ditu Oslon, Manchesterren, Stockholmen, Madrilen, Estrasburgon, Lisboan, Basilean, Aspen Music Festivalen eta Interlochen Arts Campen.

Oso gazterik hasi zen pianoa jotzen. Erik Nielsenek orkestra zuzendaritza ikasi zuen Curtis Institute of Musicen, eta oboean eta harpan graduatu zen The Juilliard Schoolen. 2009an, Sir Georg Solti saria eman zion Solti U.S. Fundazioak.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
07 - 08
Aza
2024
>Omenaldia Paco de Lucíaren gitarrari

Omenaldia Paco de Lucíaren gitarrari

Lekua: Euskalduna Jauregia

Jaume Santonja, zuzendaria
Juan Manuel Cañizares, gitarra


I

JOSÉ LUIS TURINA (1952)

Alonso Mudarraren fantasia baten gaineko fantasia

JUAN MANUEL CAÑIZARES (1966) / Joan Albert Amargós-en Ork.

Al-Andalus kontzertua, gitarra eta orkestrarako flamenko kontzertua
Paco de Lucíaren oroimenez*

I. Tiempo de Bulerías
II. Liberamente rubato expresivo Cadencia
III. Allegro festivo por Tanguillos

Juan Manuel Cañizares, gitarra

II

NIKOLAI RIMSKY-KORSAKOV (1844 – 1908)

Scheherezade Op. 35

I. Itsasoa eta Sinbaden itsasontzia
II. Kalender printzearen ipuina
III. Printze gaztea eta printzesa
IV. Festa Bagdaden; Itsasoa; Itsasontzi baten hondoratzea haitzen kontra

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
11
Aza
2024
>Ganbera 2

Ganbera 2

Lekua: Euskalduna Jauregia


BAKARLARI HANDIAK ERREZITALDIAN

CAÑIZARES FLAMENCO TRIO

Juan Manuel Cañizares, gitarra
Ángel Muñoz, flamenko dantzaria
Charo Espino, txalo-jolea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16
Aza
2024
>Kontzertua Zallan

Kontzertua Zallan

Lekua: Zine-Antzokia

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
09
Abe
2024
>Ganbera 3

Ganbera 3

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea

J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea

A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea

Informazioa eta sarrerak