Kontzertuak

Kontzertuak Bizkaian
Serantes Kultur Aretoa. 20:30 h.
Carlos Ocaña, zuzendaria
Josu Izco, klarinetea
Wolfgang Amadeus Mozart (25’)
Kontzertua klarinete eta orkestrarako La maiorrean K. 622
Josu Izco, klarinetea
Piotr Ilyich Tchaikovsky (44’)
5.sinfonia mi minorrean Op. 64
I. Andante – Allegro con anima
II. Andante cantabile, con alcuna licenza
III. Valse. Allegro moderato
IV. Finale: Andante maestoso – Allegro vivace
Argibide gehiago:
DATAK
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Josu Izco
Klarinetea
Euskal Herrian jaio zen 1987an, eta bere jaioterrian (Leioa) hasi zituen musika- eta klarinete-ikasketak. Bertan bizi izan zuen lehenengo esperientzia orkestra batekin, hain zuzen ere, Leioako Orkestra Gaztearen (JOL) bitartez.
Goi mailako eta lanbide-ikasketak bi zentrotan egin zituen: Conservatori Superior de les Illes Balears-en (Mallorca) eta Musikenen (Euskal Herria). Horrek aukera eman zion irakasle askorekin ikasteko, besteak beste, hauekin: Emilio Ferrando, Jose Luis Estellés, Anthony Pay, Henri Bok, Ona Cardona eta Sergio Barrancorekin.
Gero, prestakuntza osatzeko, Master instrumental bat egin zuen Sibelius Academy-n (Finlandia), Tuulia Ylonen gidari zuela, eta gradu hori kalifikazio altuenekin burutu zuen.
Master ikasketak egiten zegoela, jarduerak eta interesak musika-eremu askotara zabaldu zituen: musika garaikidea, musika elektroakustiko eta digitala, folk musika eta inprobisazio librea.
Bien bitartean, eta masterreko bere tesi gisa, “klarinetearen de/rekonstrukziorako teknikei” buruzko gida bat garatu eta idatzi zuen, eta konpositoreen artean onarpen handia du.
2015ean erabaki zuen musika garaikidearen gaineko jakintza osatzea eta hura arretaz aztertzea, eta “Performance Practice in Contemporary Music” izeneko graduondoa hasi zuen Grazeko Unibertsitatean (Austria). Ikasketa horiek 2016an amaitu zituen, Ohorezko matrikularekin, “Klangforum Wien” ensembleren gidaritzapean.
Sorkuntza berriko musikaren alorreko prestakuntza eta interes horrek aukera ematen dio ensembleekin kolaboratzeko, esate baterako, hauekin: “NIKY” (Helsinki), “DRAMA” (Espainia), “Schallfeld Ensemble” (Graz), “Klangforum Wien” (Viena) edota “Ensemble Modern”-ekin (Frankfurt). Gainera, “Colmena” ensemblearen (Espainia) kide eta sortzailea da.
Nazioarteko jaialdi ospetsuetan parte hartu du, besteak beste, hauetan: MuTeFest (Finlandia), Tulkinnanvaraista (Finlandia), IMPULS (Austria), Darmstadt Ferienkurse (Alemania), Mixtur (España) edo Daeguu’s contemporary music festival-en (Korea).
Carlos Ocaña
Zuzendaria
CARLOS OCAÑAk 2016ko ekainean amaitu zituen Orkestra zuzendaritzako ikasketak Musikenen, eta Opus 23n zabaldu eta osatu zituen Andrés Salado eta Miguel Romearekin batera. Zuzendari gisa urte horretako irailean bertan debutatu zuen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 25. Matinéen denboraldiari hasiera emanez, Tantris Ensemblerekin batera (EOSko kideek osatua), eta gaur egun bertako zuzendari titularra da.
Ordutik gaur arte VERUM Orkestrako zuzendari laguntzailea da musika amerikarreko egitarau batean; Auditorium Nazionalean ematen dute kontzertua. Gainera, Madrilgo Erkidegoko Gazteen Orkestra zuzendu izan du Teatros del Canal direlakoetan, eta MDC Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da; era berean, Alcalá de Henaresko Arkeologia Museoan aritu izan da. Bi alditan Coro Intermezzo zuzendu du Donostian, azken aldiz, duela gutxi, 2017ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren inaugurazioan.
Era berean, bi aldiz aritu da Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzentzen. Lehen aldiz, karrerako azken azterketan, “Tristan eta Isolda” operako “Preludioa eta Maitasunez hiltzea” lanean, eta, gero, Berioren ‘Folk Songs’ abestiak zuzentzen, Fernando Latorre baritonoarekin batera, biak ere Euskalduna Jauregian.
Carlos Ocañak biolinista gisa hasi zuen ibilbide musikala, RCSMMn eta Conservatorium van Amsterdam-en ikasketak egin ondoren. Concertinoa izan zen Espainiako Nazio Orkestra Gaztean (JONDE), eta Espainiako erreferentziazko hainbat orkestrarekin kolaboratu du (OCNE, OCG, Cadaquésko Orkestra, ORTVE…). Halaber, 2011tik 2016ra, era jarraituan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lan egin zuen.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren bultzadari esker sortu zen, eta, geroztik, harreman estua dauka Bizkaiarekin: gaur egun, esate baterako, 2.200 abonatu ditu Denboraldi Sinfonikoan.
Sortu zenetik, zuzendari titular garrantzitsuak izan ditu: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold, eta 2015etik aurrera Erik Nielsen
BOSek hainbat etapa bizi izan ditu: sarritan egiten zituen birak direla-eta, de facto penintsulako iparraldeko orkestratzat hartzen zuten garaitik hasi, eta hurbilagoko nazioarteko zabalkundera; horri esker, San Petersburgon, Tokion, Japoniako biran, eta, erregulartasunez, Frantziako zenbait jaialditan aritu izan da.
2012an, Schönbergen Gurrelieder lanak joz ospatu zuen bere 90. urteurrena, Günter Neuholden zuzendaritzapean. Kontzertu horiek zuzenean grabatu ziren, eta Thorofon etxeak editatu zituen CDan.
Euskalduna Jauregian egiten den kontzertu-denboraldi erregularraz gain (hori da orkestraren egoitza, hain zuzen ere), BOSek ganbera-denboraldiak eskaintzen ditu Bilbon eta Bizkaian, eta lan pedagogiko garrantzitsua egiten du, Kontzertu Didaktikoak eta Kontzertuak Familian ekimenen bitartez; gainera, musikaren bidezko gizarteratze-jarduerak ere egiten ditu. Modu erregularrean hartzen du parte orkestra gisa OLBEren operetan, eta lankidetza-ildoak ditu Guggenheim Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Bilboko Arriaga Antzokiarekin batera egiten dituen zenbait programatan.
Bere katalogo diskografikoaren barruan, BOSek euskal musikari buruzko bilduma interesgarria grabatu du Naxos etxearentzat, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escuderori eskainita. Era berean, J. Rodrigo eta T. Takemitsu konpositoreen obrak grabatu ditu EMI JAPAN etxearentzat, Kiyoshi Shomura gitarra-jotzaile japoniarrarekin batera eta Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean.
BOSen jarduera bere zale ugarien babesari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker garatzen da.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

Musika-Música | 1. Kontzertua
Lekua: Arriaga Antzokia
SOCIEDAD CORAL DE BILBAO
ENRIQUE AZURZA zuzendaria
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)
ERIK NIELSEN zuzendaria
R. Wagner: El holandés errante, obertura
P. I. Chaikovski: El lago de los cisnes, suite
A. Borodin: Danzas polovtsianas de «El príncipe Igor»

Musika-Música | 18. Kontzertua
Lekua: Euskalduna Jauregia · Auditorioa
ELLINOR D’MELON biolina
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)
ERIK NIELSEN zuzendaria
P. I. Chaikovski: Romeo y Julieta, obertura–fantasía TH 42c
M. Bruch: Concierto para violín y orquesta nº1 en sol menor opus 26

Beethoven eta Atomic Doktorea
Lekua: Euskalduna Jauregia
John Adamsek opera biziberritu zuen, eta eszenara itzularazi zituen egunkarietako azaletan agertutako arestiko historiaren albisteak. Atomic Doktoreak bonba atomikoaren lehen saiakuntzak inguratu zituen tentsio-giroa birsortzen du, eta aurrea hartu zuen Oppenheimer heroi tragikoaren mailara igotzeko orduan. Bere musikak hain izan zuen indar handia, non Adamsek sinfonia bat sortu zuen bere gainean; programan, horren atzetik, Beethovenen biolin-kontzertu argitsua dator, Khachatryan bikainaren eskuetatik iritsiko zaigun musika sendagarria.
Joana Carneiro, directora
Sergey Khachatryan, violín
I
SAMUEL BARBER (1910 – 1981)
Adagio harirako
JOHN ADAMS (1947)
Doctor Atomic Symphony*
The Laboratory – Panic – Trinity
II
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 61
I. Allegro ma non troppo
II. Larghetto. Attacca:
III. Rondo. Allegro
Sergey Khachatryan, biolina
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Ganbera 7
Lekua: Euskalduna Jauregia
Bakarlari Handiak BOSekin batera
Komitas: Armeniar abesti herrikoiei buruzko 14 pieza
A. Schönberg: Gau itxuraldatua Op. 4, hari-seikoterako
Sergey Khachatryan, biolina
BOSen hari-seikotea