Kontzertuak

Kontzertuak Familian – ZINEMA MUSIKATUZ!
Euskalduna Jauregia. 12:30 h.
Egun on. BOSeko MusikaHazi-ren bulegotik deitzen dut. Zine-jaialdi berrirako egin diguzuen enkargua onartzen dugula konfirmatzen dizuet, eta aurreratu diezazueket Fernando Velázquez ere gurekin izango dela, hau da, “Zipi Zape eta kanikaren kluba” filmaren soinu-bandaren konpositorea. (…) Ez duzula ikusi? Zer diozu! Baina bai ikusiko zenituen “Lo imposible” edo “Munstro bat dator ni ikustera”, ezta? (…) A, tira ba! (…) Bai!, ondo esan duzu: zinez gauza ederra da hau!
[Euskara]
Musika eta zuzendaritza: Fernando Velázquez
Gidoia eta aurkezpena: Javier Irigoien
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Euskalduna Jauregia
Auditorio
12:30
Prezioa:
6 € (orokorra).
5 € (BOSeko abonatuak eta Arte Ederren Museoaren lagunak)
Sarrerak eskuragarri
DATAK
- 25 otsaila 2017 Euskalduna Jauregia 12:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Erlazionatutako ekitaldiak

BOS Aste Nagusian, Mikel Urdangarinekin
Lekua: Abandoibarra
00/25 BOS – Mikel Urdangarin proiektuaren lehen kontzertua eskainiko dugu Bilboko Aste Nagusiko lehenengo egunean, abuztuaren 20an, Abandoibarran.
Proiektu honekin Mikel Urdangarinek 25. urteurrena ospatuko du musikagintzan eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak 100. urteurrena.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak Mikelen abesti esanguratsu batzuk interpretatuko ditu eta disko bat grabatuko dugu elkarrekin.
Abestien orkestazio lana Bingen Mendizabalek burutu du. Koldo Uriarte izango da produktorea eta orkestraren zuzendaritza Iker Sánchez Silvaren ardura izango da.

Kontzertuak Bizkaian 2022 – Getxo
Lekua: Muxikebarri Zentroa
José María Usandizaga Soraluce, Suite, Op. 14, Prelude & Finale
Carl Philipp Emanuel Bach, txirula eta hari kontzertua re minorrean H. 425
Ludwig Van Beethoven, 8. sinfonia Fa maiorrean Op. 93
Isabel Rubio, zuzendaria
Josu Ferreras, txirula

Ukrainiako soinuak
Lekua: Euskalduna Jauregia
Abonu tematikoa:
Musika eta kontsolamendua
A. Isasi: Die Sünde, op. 19
R. Glière: Concierto para arpa
R. Glière: Sinfonía nº 2 en Do menor, op. 25
Marie-Pierre Langlamet, harpa
Erik Nielsen, zuzendaria
Musikaren kontsolamendua gerraren zentzugabekeriaren aurrean. Kiev hiriak eman duen musikagilerik garrantzitsuena dugu Reinhold Glière. Ukraniarra, jatorri alemaniar-poloniarrekoa eta Moskun lurperatua, bere bizitzak agerian uzten du musikak ez daukala mugarik. Harpa-joleen kontzerturik gogokoenetako bat idatzi zuen, eta Berlingo filarmonikako solistaren eskutik entzungo dugu guk. Gainera, asko miresten dugun Andrés Isasiren poema sinfoniko bat izango dugu entzungai: Bekatua.

Amerika zazpi haritan
Lekua: Euskalduna Jauregia
Abonu:
Haztapeneko abonua
R. Sierra: Fandangos
Y. Costa/Elodie Boundy: Concerto de fronteira
I. Albeniz / R.Fruhbeck: Suite española, selección
E. Castellanos: Santa Cruz de Pacairigua
Yamandú Costa, gitarra
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria
Ozeano Atlantikoaren gainetik igarotzen den zubi musikalarenak egingo dituen programa bat izango da; bertan, zazpi hariko violao brasildarra entzuteko aukera izango dugu, besteak beste. Instrumentu hori gitarra espainolaren oinordekoa da eta Yamandú Costak, Brasilgo gitarra-jole miretsienak, erabateko birtuosismoarekin jotzen du. Antzinako dantzak gogora dakarzkiguten melodiak eta erritmoak (fandangoa, Roberto Sierra puertorricarraren bertsioan), paisaia anitzak
(“gure” Frühbeck-ek egindako Albénizen suitearen orkestrazioa) eta Caracasko aromak, Evencio Castellanos venezuelarraren eskutik.