Kontzertuak

La Traviata-2012-2013

Giuseppe Verdi


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

La traviata

Melodramma hiru ekitalditan
Francesco Maria Piaveren libretoa, Alexandre Dumas filsen La dame aux camélias eleberri eta antzezlanean oinarrituta
Musika: Giuseppe Verdi
Veneziako La Fenice Antzokian 1853ko martxoaren 6an estreinatua

 

Violetta Valery (sopranoa)
Flora Bervoix (mezzo-sopranoa)
Annina (sopranoa)
Alfredo Germont (tenorra)
Giorgio Germont, Alfredoren aita (baritonoa)
Gastone, Letoriereseko bizkondea (tenorra)
Barone Douphol (baritonoa)
Marchese d’Obigny (baxua)
Dottore Grenvil (baxua)
Giuseppe, Violettaren morroia (tenorra)
Domestico di Flora (baxua)
Commissario (baxua)

Kokapena: Paris eta inguruak, 1700 aldera, abuztuan eta hurrengo urtarrila eta otsailean.

 

DATAK

  • 29 iraila 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 02 urria 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 05 urria 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 06 urria 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 08 urria 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

   www.abao.org

La traviata

Melodramma hiru ekitalditan
Francesco Maria Piaveren libretoa, Alexandre Dumas filsen La dame aux camélias eleberri eta antzezlanean oinarrituta
Musika: Giuseppe Verdi
Veneziako La Fenice Antzokian 1853ko martxoaren 6an estreinatua

 

Violetta Valery (sopranoa)
Flora Bervoix (mezzo-sopranoa)
Annina (sopranoa)
Alfredo Germont (tenorra)
Giorgio Germont, Alfredoren aita (baritonoa)
Gastone, Letoriereseko bizkondea (tenorra)
Barone Douphol (baritonoa)
Marchese d’Obigny (baxua)
Dottore Grenvil (baxua)
Giuseppe, Violettaren morroia (tenorra)
Domestico di Flora (baxua)
Commissario (baxua)

Kokapena: Paris eta inguruak, 1700 aldera, abuztuan eta hurrengo urtarrila eta otsailean.

 

I. ekitaldia

Violetta Valery gortesau ederraren etxean gaude eta bertan festa bat ospatzen ari dira. Bertan, bere babesle eta maitale ofiziala, Douphol baroia, bere lagun mina, Flora, Bervoix, eta Pariseko goi-klaseko beste kide batzuk ere egongo dira. Festan zehar, Violettaren lagun batek, Letoriereseko Gastonek, gazte lerden eta familia oneko bat aurkeztuko dio, zurrumurruen arabera, denboraldi bat daramana Violettaz isilpean maiteminduta: Alfredo Germont. Topa egiteko unean, Alfredok maitasunezko aitortza sutsua egingo dio, baina Violettak azalkeriaz erantzungo dio.
Dantzaldia iristean, Violettak areto lasaiagoetara joan beharko du, daukan gaixotasunak eragindako eztulaldi bat dela eta; Alfredok abagunea profitatuko du gazteari bere maitasuna aitortzeko. Violettak, gaztearen liluren mende erortzeko beldurrez, beste hitzordu bat onartuko dio: eman dion lorea zimurtzen denean, berriz ikusi ahal izango dute elkar, alegia, biharamunean.
Festa bukatuta, eta behin bakarrik, Violettak ezagutu berri duen gaztearengan pentsatuko du, bere bizitzaren inguruan ere hausnarketa eginez. Hau da bere barne gatazka: batetik, Alfredok, bere maitasunarekin, bizitza berri bat eskaintzen dio, eta, bestetik, egun daraman gortesau bizimoduak, askatasun eta dibertsioz beteriko mundu batean, atzetik jarraika duen itzaletik ihes egitea ahalbidetzen dio: gaixotasuna eta heriotza goiztiarra. Urrunean, Alfredoren ahotsa entzungo da, eta badirudi erabakia hartuta dagoela.

 

II. ekitaldia

Alfredok eta Violettak badaramatzate hainbat hilabete zoriontsu elkarrekin. Baina dena perfektua zela zirudienean, Alfredok Annina neskamearen bidez jakingo du Violetta bere ondasun guztiak saldu beharrean dabilela, bere landa-etxe berria mantentzeko gastuei aurre egin ahal izateko. Orduan, Alfredo Parisera abiatuko da laguntza ekonomikoa bilatzera, horrela, Violetta jasaten ari den zama arintzeko.
Etxean bakarrik, Violettak Giorgio Germont Alfredoren aitaren ustekabeko bisita jasoko du. Honek bere semearekin daukan harremana aurpegiratuko dio, bere familiari dakarkion desohorea adierazita. Giorgiok bere alabari buruz hitz egingo dio Violettari, alegia, Alfredoren arrebari buruz, eta esango dio gizon batekin ezkontzeko hitz emanda dagoela, baina gizon horren familiak uko egiten diola ezkontza baimentzeari Alfredo Violettarekin egon bitartean, eta euren harremanaren iragankortasuna aurpegiratuko dio, izan ere, Violettak inoiz ezingo du Alfredorekin ezkondu, bere iragana dela eta. Arrazoi hauek guztiak direla eta, Giorgio Germontek irmoki eskatuko dio Violettari Alfredorekin duen harremanari uko egiteko, nahiz eta neskatilaren edukazioak eta dotoretasunak hunkituta utziko duten, eta bere sentimenduak benetakoak direla usteko du. Violettak, azkenean, onartu egingo du. Giorgio joandakoan, Violettak harremana hausteko gutun bat idatziko dio bere maiteari, hartutako erabakiaren benetako arrazoiak kontatu barik. Justu une horretan Alfredo agertuko da, eta Violetta triste eta urduri aurkitzeak harritu egingo du. Violettak maitasun aitortza sutsua egingo dio, eta Parisera ihes egingo du. Gutuna irakurritakoan, oinazeak Alfredo erotuko du eta bere aitaren besoetan aurkituko du kontsolamendua; aitak ere ez dizkio Violettak utzi izanaren benetako arrazoiak azalduko, eta semeari bere familiarekin itzultzea Provenzara gomendatuko dio. Alfredok, hala ere, mendeku hartzea baino ez du edukiko buruan.
Behin Parisen, Florak ongietorri bat ospatuko du eta bertara Violetta bere aurreko maitalearen besotik, Douphol baroiarenetik, helduko da. Tentsioa areagotu egingo da Alfredo ere festara agertzean, ankerkeria eta axolagabetasun jarrerarekin. Violettak, hura ikustean, aparteko gela batera deitu eta joateko eskatuko dio, bere egungo maitaleak hiltzeko gogoa sentituko ote duen beldur delako, baina Alfredok iseka egingo dio. Joko-mahaian irabazi berri duen dirua soinean, Alfredok gonbidatuak bildu eta adieraziko die itzuli egin nahi diola Violettari, lekukoen aurrean, beragan gastatu duen guztia. Hori esanda, neskatila desesperatuaren oinetara gau osoan irabazitako dirua botako du. Festako bertaratu guztiak eskandaluak jota geratuko dira dama baten aurreko Alfredoren jarrerarekin, bere aita barne, gelara sartu berritan bere edukazio ezagatik errieta egingo diona jendearen aurrean. Halako lotsagabekeria ikusita, Douphol baroiak duelurako erronka egingo dio Alfredori, Violettarengan konortea galtzea eraginda.

 

III. ekitaldia

Ia hilabete pasa da eta denbora horretan Violettaren egoerak nabarmen egin du okerrera: oso gaixo dago eta tisia heriotzara eramaten ari zaio. Bere Pariseko apartamentuan, Anninak zaindu egiten du, eta Giorgio Germonten gutun bat irakurtzen dio etengabe, hobeto sentituko delako itxaropenarekin. Gutun horretan, Alfredoren aitak kontatzen dio bere semearen eta Douphol baroiaren arteko dueluan Alfredok baroia zauritu zuela, eta, ondorioz, atzerrira ihes egin behar izan zuela, baina gertatutakoaren berri izan ondoren, Alfredo bera ikustera eta barkamena eskatzera joango dela iragartzen dio. Violetta beldur da Alfredo ez ote den agur esateko garaiz iritsiko.
Une horretan Alfredo helduko da, eta maitale biek hunkituta besarkatuko dute elkar, joandako garaiak oroituz. Une batez, badirudi itxaropenak errukitu egin dituela, etorkizunerako plan berriak eskainita, baina Violetta hiltzen ari da. Bere gorputzeko azken indarrekin, Violettak argazki bat emango dio Alfredori, eta bere bizitza merezi duen emakume batekin egiteko eskatuko dio. Une batez, Violetta hobeto dagoela emango du, eta estutzen duen mina sentitzeari utzi diola, baina justu une horretan Alfredoren besoetan hilko da.

 

Marc Heilbron OLBE-ABAO 2012-2013-ko Denboraldiaren Libururako

 

 

Representaciones del 29 Sept, 2, 5 y 8 Octubre        
 
Violetta Valery                Ermonela Jaho*
Alfredo Germont             José Bros
Giorgio Germont             Artur Rucinski*
Flora Bervoix                   Itxaro Mentxaka
Annina                             Ainhoa Zubillaga
Gastone                             Eduardo Ituarte
Barone Douphol              César San Martín*
Marchese D’Obigny        Damián del Castillo*
Dottor Grenvil                 Miguel Ángel Zapater
            
 
Representación del  6 de Octubre
 
Violetta Valery            Davinia Rodríguez*
Alfredo Germont         Merunas Vitulskis*
Giorgio Germont         Luis Cansino
Flora Bervoix               Itxaro Mentxaka
Annina                         Ainhoa Zubillaga
Gastone                         Eduardo Ituarte
Barone Douphol          César San Martín*
Marchese D’Obigny    Damián del Castillo*
Dottor Grenvil             Miguel Ángel Zapater
 
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro de Ópera de Bilbao
                             
Director musical                            Keri Lynn Wilson
Director de escena                            Pier Luigi Pizzi
Director del coro                                 Boris Dujin

                                                                                            
Escenografía                          
Vestuario                                    
Iluminación                             
 
                             
 Producción ABAO-OLBE, TEATRO REAL                                       

*Debuta en ABAO-OLBE

 

 

 

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2019-2020
23
Ira
2019

BM SUPERMERCADOS pro ALBOAN

Lekua: Euskalduna Jauregia

Beethovenen 9. Sinfonia

Ana Otxoa, sopranoa
Maite Maruri, mezzosoprano
Javier Tomé, tenor
José Manuel Díaz, barítonos

Bilboko Koral Elkartea
Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Carlos Garcés, zuzendaria

 

Entradas

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
27
Ira
2019

X Musikagileak

Lekua:

S. Martínez     Utopía, Homenaje a Ligeti

I. Urrutia          Gerok

M. Urquiza      Ikusia ikusirik

A. Barrio          Aquilea

H. Parra           InFALL

 Jordi Francés, director

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
03 - 04
Urr
2019

BOS 01

Lekua: Euskalduna Jauregia

E. Grieg: Concierto para piano y orquesta en La menor, op. 16
A. Bruckner: Sinfonía nº 7 en Mi mayor

Joaquín Achúcarro, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
10 - 11
Urr
2019

BOS 02

Lekua: Euskalduna Jauregia

Anthony Gabriele, zuzendaria

Gehiago ikusi