Kontzertuak

Lekeitioko Itxas Soinua Musikaldia 2018
Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea Parrokia. 22:00 h.
WOLFGANG AMADEUS MOZART, Figaroren ezteiak, Obertura K. 492
WOLFGANG AMADEUS MOZART, Kontzertua klarinete eta orkestrarako La Maiorrean K. 662
I. Allegro
II. Adagio
III. Rondó: Allegro
Sandra Ibarreche, klarinetea
LUDWIG VAN BEETHOVEN, S. sinfonia La Maiorrean Op.92
I. Poco sostenuto – Vivace
II. Allegretto
III. Presto – Assai meno presto
IV. Allegro con brio
Sandra Ibarreche, klarinetea
Lara Diloy, zuzendaria
DATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
LARA DILOY, zuzendaria
Orkestrako zuzendaria, Tolosan (Gipuzkoa) jaioa, Lara Diloy Barbieri Orkestra Sinfonikoaren zuzendari gonbidatu nagusia da, eta Óliver Díaz maisuaren (Zarzuelako Antzokiaren musika-zuzendaria) laguntzailea
Madrilgo Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria izan da, bai eta beste orkestra-talde batzuena ere (horien artean, nabarmentzekoak dira Espainiako Gazte Orkestra Nazionala edo Varnako Orkestra Filarmonikoa). Madrilgo Errege Antzokian eta Zarzuelako Antzokian, Valladolideko Calderón Antzokian edo Musikako Auditorium Nazionalaren moduko lekuetan debutatu izan du.
Azken aldiotan zuzendutako lanen artean honakoak aipatu daitezke: Glucken Orfeo eta Euridize, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, edota Verdiren La Traviata, Italiak Espainian daukan Enbaxadan. Musika-laguntzaile gisa ekoizpen liriko askotan aritu izan da, eta honakoak dira bereziki aipagarriak, beste beste: El Gato Montés, Valentziako Palau de les Arts jauregian (gainera, bertoko bandaren zuzendaria da); Las Golondrinas eta Mexikoko Kantaria, Zarzuelako Antzokian; Luisa Fernanda, Los Veranos de la Villa jaialdian; Rigoletto, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; edota Nabucco, Palma Mallorcako Antzoki Nagusian.
SANDRA IBARRECHE, klarinetea
Zazpi urterekin hasi zituen musika ikasketak Leioako Udal Kontserbatorioan, Juan Casanova irakaslearen eskutik. Ikasketak kontserbatorio berean amaitu zituen, Carlos García zuela irakasle.
Goi-mailako ikasketak Musikenen (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) burutu zituen, José Luis Estellés, Antony Pay, Carlos Gil, Sergio Barranco eta Henri Bok irakasleekin. Halaber, Asko Heiskanen irakaslearekin ikasi zuen Helsinkiko Sibelius akademian (Erasmus programa); Isaac Rodriguezekin, Bartzelonako Conservatori Liceu kontserbatorioan; Michel Lethiecekin, Nizako CNRRan; eta master ikasketak bukatu zituen Andreas Sundénekin, Stockholmeko Royal College of Music musika-ikastegian.
Zenbait master class jaso ditu honako klarinete-jotzaileen eskutik, besteak beste: Martin Fröst, Yehuda Gilad, Hermann Stefansson, Joan Enric Lluna, Harri Mäki, Olli Leppäniemi eta Kari Kriikku. Euskadiko Gazte Orkestraren (EGO), Esloveniako Maribor Nazioarteko Orkestraren eta Frantziako Gazte Orkestraren (OFJ) kide izan da.
Ondokoekin ere lankidetzan aritu da: Canneseko Orkestra, Stockholmeko Orkestra Filarmonikoa, Suediar Irratiaren Orkestra Sinfonikoa, Stockholmeko Errege Opera, Dalasinfoniettan Ganbera-orkestra, Swedish Wind Ensemble, Västerås Sinfonietta eta Osloko Opera, besteak beste.
2015eko abenduan Genesia proiektuaren estreinaldian parte hartu zuen, Martin Fröst klarinete-jotzaileak Stockholmeko Orkestra Filarmonikoarekin batera garatutakoa. 2018ko urtarrilean proiektu berean parte hartu zuen berriro, baina, aldi horretan, Göteborgeko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan.
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren bultzadari esker sortu zen, eta, geroztik, harreman estua dauka Bizkaiarekin: gaur egun, esate baterako, 2.200 abonatu ditu Denboraldi Sinfonikoan.
Sortu zenetik, zuzendari titular garrantzitsuak izan ditu: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold, eta 2015etik aurrera Erik Nielsen
BOSek hainbat etapa bizi izan ditu: sarritan egiten zituen birak direla-eta, de facto penintsulako iparraldeko orkestratzat hartzen zuten garaitik hasi, eta hurbilagoko nazioarteko zabalkundera; horri esker, San Petersburgon, Tokion, Japoniako biran, eta, erregulartasunez, Frantziako zenbait jaialditan aritu izan da.
2012an, Schönbergen Gurrelieder lanak joz ospatu zuen bere 90. urteurrena, Günter Neuholden zuzendaritzapean. Kontzertu horiek zuzenean grabatu ziren, eta Thorofon etxeak editatu zituen CDan.
Euskalduna Jauregian egiten den kontzertu-denboraldi erregularraz gain (hori da orkestraren egoitza, hain zuzen ere), BOSek ganbera-denboraldiak eskaintzen ditu Bilbon eta Bizkaian, eta lan pedagogiko garrantzitsua egiten du, Kontzertu Didaktikoak eta Kontzertuak Familian ekimenen bitartez; gainera, musikaren bidezko gizarteratze-jarduerak ere egiten ditu. Modu erregularrean hartzen du parte orkestra gisa OLBEren operetan, eta lankidetza-ildoak ditu Guggenheim Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Bilboko Arriaga Antzokiarekin batera egiten dituen zenbait programatan.
Bere katalogo diskografikoaren barruan, BOSek euskal musikari buruzko bilduma interesgarria grabatu du Naxos etxearentzat, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escuderori eskainita. Era berean, J. Rodrigo eta T. Takemitsu konpositoreen obrak grabatu ditu EMI JAPAN etxearentzat, Kiyoshi Shomura gitarra-jotzaile japoniarrarekin eta Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean.
BOSen jarduera bere zale ugarien babesari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker garatzen da.
Erlazionatutako ekitaldiak

Ganbara 5
Lekua: Euskalduna Jauregia
I
BOSen hIRUKOTEA
Néstor Sutil, flauta
Santiago López, fagota
Julien Marcou, harpa
ANDRE JOLIVET (1905 – 1974)
Pastorales de Noël
I. L’Étoile
II. Les Mages
III. La Vierge et l’enfant
IV. Entrée et danse des bergers
BOSen BOSKOTEA
Carlos García, klarinetea
Santiago López, fagota
Norberto López, tronpa
Diego Val, biolontxeloa
Gabriel León, kontranaxua
CARL NIELSEN (1865 – 1931)
Serenata in vano
II
BOSen HAIZE-SEIKOTEA PIANOrekin
Freyr Sigurjonsson, flauta
Kyoko Watanabe, oboea
Carlos García, Klarinetea
Pedro Pardo, fagota
Luis Fernando Núñez, tronpa
Anastasia Chernyavskaya, pianoa
PAUL HINDEMITH (1895 – 1963)
Kammermusik nº 2 Op. 24
I. Lustig. Mäßig schnell Viertel
II. Walzer. Durchweg sehr leise
Ill. Ruhig und einfach
IV. Schnelle Viertel
V. Sehr lebhaft
JEANNE-LOUISE FARRENC (1804 – 1875)
Seikotea do minorrean Op. 40
I. Allegro
II. Andante sostenuto
III. Allegro vivace

Tosca
Lekua: Euskalduna Jauregia
Floria Tosca | Oksana Dyka |
Mario Cavaradossi | Roberto Aronica |
Barón Scarpia | Gabriele Viviani |
Cessare Angelotti | Alejandro López |
Sacristán | Fernando Latorre |
Spoletta | Moisés Marín |
Sciarrone | Jose Manuel Díaz |
Un carcelero | Gexan Etxabe |
Un pastor | Helena Orcoyen |
Bilbao Orkestra Sinfonikoa | |
Coro de Ópera de Bilbao | Director Boris Dujin |
Musika-zuzendaria | Pedro Halffter |
Eszena-zuzendaria | Mario Pontiggia |
Produkzioa | Teatro Massimo di Palermo |
*ABAO Bilbao Operan debutatuko du |

Ganbara 6
Lekua: Euskalduna Jauregia
E. W. Korngold: Sexteto de cuerda en Re Mayor Op.10
BOSen hari-seikotea
G. Sollima: Viaggio in Italia
BOSen hari-laukotea perkusioarekin

Amaitugabearen edertasuna
Lekua: Euskalduna Jauregia
Abonu tematikoa:
Musika eta kontsalamendua
G. Erkoreka: Concierto para piano y orquesta “Piscis” (Erabateko estreinaldia. SGAE Fundazioaren eta AEOS-en enkargua)
A. Bruckner: Sinfonía nº 9 en Re menor
Alfonso Gómez, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria
Mendeurrena hasi zenetik urtebete beteko den une zehatzean, ospakizunei amaiera emango diegu, gure nortasuna eta unibertsaltasuna irudikatzen dituen programa batekin. Bilboko konpositorea eta Musika Sari Nazionala den Gabriel Erkorekaren beste kontzertu baten estreinaldiaz gozatuko dugu, Brucknerren azken sinfoniarekin batera. Azken hori obra aparta eta bukatugabea da, ezezagunaren misterioaren aurrean kokatzen gaituena eta “nire Jainko maiteari” eskainitakoa.