Kontzertuak

L’equivoco stravagante-2014-2015
Gioacchino Rossini
15: 20:00h.
17: 20:00h.
19: 19:00h.
“L’equivoco stravagante” (Gaizkiulertu bitxia) opera bufoaren estiloko obra bat da, Gioacchino Rossini-ren musika eta Gaetano Gasbarri-ren libretoa dituena. Bolognako Teatro del Corso antzokian estreinatu zen 1811ko urriaren 26an eta eszenatoki gainean interpretatutako Rossini-ren bigarren konposaketa izan zen. Estreinaldiak arrakasta izan bazuen ere, hiru antzezpen baino ez ziren egin. Pertsonaia guztiek emakume protagonistari buruz partekatzen duten okerreko usteak -zikiratu bat dela sortzen dituen nahaste dibertigarri eta korapilatsuek zentsoreen pazientzia beti urria ahitu zuten, eta lana debekatua izan zen. Ahanzturatik salbatu nahian, Rossinik opera honetako zatiak ondoren konposatu zituen zenbait lanetan txertatu zituen.
Berrehun urtetik gora igaro ondoren datorkigu beraz lan hau aktore bikainek interpretatua eta Speranza Scappuccik zuzendutako BOS-Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Rossini Abesbatzarekin. Orkestra zuzendari erromatar gazte honek ibilbide arrakastatsua izan du pianojole gisa eta orain operaren esparruko zuzendari berri aldakor eta dinamikoenetako bat bihurtzen ari da.
Produkzioa Arriaga Antzokiarena da, jatorriz Pesaroko Rossini Opera Festival jaialdikoa, Emilio Sagi delarik eszena zuzendaria. Sagiri buruz kritikak azpimarratu du “izugarrizko gaitasuna duela obraren espiritu teatral eta musikalarekin bat datozen ideia bikainak izateko eta horien bitartez obraren zentzua indartzeko eta egungo publikoarengana areago hurbiltzeko”.
IRAUPENA: 2 ordu
Atsedenak: 20 minutu
DATAK
- 15 urria 2014 Arriaga Antzokia 00:00 h.
- 17 urria 2014 Arriaga Antzokia 00:00 h.
- 19 urria 2014 Arriaga Antzokia 00:00 h.
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Musika: Gioacchino Rossini
Libretoa: Gaetano Gasbarri
————————
Musika zuzendaria eta klabezina: Speranza Scappucci
Prompter: Husan Park
Eszena zuzendaria: Emilio Sagi
Zuzendaritzako laguntzailea: Javier Ulacia
Eszenografia: Francesco Calcagnini
Jantziak: Pepa Ojanguren
Argitzaile: Eduardo Bravo
:
Aktoreak: Bruno de Simone, Manuela Custer, José Luis Sola, David Menéndez, Aurora Gómez, Alberto Núñez
Figuranteak: Eneritz Artetxe, Silvia Casero, Olatz Ganboa, Leire Orbe, Aritz Bengoa, Aitor Borobia, Gorka Martín, Natxo Montero, Mitxel Santamarina, Álex Ygartua
:
Koroa: Coro Rossini
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS
Produkzioa: Teatro Arriaga, original del Rossini Opera Festival de Pesaro
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

Ganbera 10 – 24/25 denboraldia
Lekua: Euskalduna Bilbao
I
BOSen hari-laukotea
ERICH WOLFGANG KORNGOLD (1897 – 1957)
2. laukotea Mi bemol Maiorrean Op. 26
I. Allegro
II. Intermezzo. Allegretto
III. Larghetto. Lento
IV. Finale. Tempo di Valse
Pablo Val, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Asier Arabolaza, biola
Diego Val, biolontxeloa
II
BOSen hari-zortzikotea
DARIUS MILHAUD (1892 – 1974)
Zortzikotea (14. eta 15. laukoteak) Op. 291
I. Animé
II. Modéré
III. Vif
DMITRI SHOSTAKOVICH (1906 – 1975)
Preludio eta Scherzo zortzikoterako Op. 11
Laura Delgado, biolina
Nora Bolinaga, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Alfonso Aldeanueva, biolina
Lander Echevarría, biola
Ane Aguirre, biola
Diego Val, biolontxeloa
Carolina Bartumeu, biolontxeloa
Iraup. 80’ (g.g.b.)

Heroikoa eta Zimmermann
Lekua: Euskalduna Bilbao
Denboraldiko programa handienetako batekin itxiko dugu zikloa. Orkestra, zuzendari eta bakarlarien onena eskatzen duten bi monumentu: Brahmsen Biolinerako kontzertua eta Beethovenen Sinfonia Heroikoa. Erantzukizuna bi musikari entzutetsuren esku geratuko da: Frank Peter Zimmermann biolin-jotzailea, orkestraren lagun ona, gailurrean bi hamarkadako ibilbidea duena, eta Markus Stenz zuzendari alemaniarra, gurekin lehen aldiz egongo dena.
J. Brahms: Biolin eta orkestrarako kontzertua Re Maiorrean Op. 77
L. van Beethoven: 3. Sinfonía Mi bemol Maiorrean Op. 55 “Heroica”
Frank Peter Zimmermann, biolina
Marcus Stenz, zuzendaria