Kontzertuak

LES PÊCHEURS DE PERLES


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

FICHA

Nadir Javier Camarena
Leila Maria José Moreno
Zurga Mariusz Kwiecien
Nourabad Simon Lim

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro de Ópera de Bilbao

Musika zuzendaria Francesco Ivan Ciampa
Eszena-zuzendaria, eszenografia, argiztapena eta jantziak Pier Luigi Pizzi
Birjarpenaren eszena-zuzendaria Massimo Gasparon
Koruaren zuzendaria Boris Dujin
Produkzioa Teatro La Fenice di Venezia

*ABAO-OLBEn debutatuko du

DATAK

  • 18 maiatza 2019       Euskalduna Jauregia      19:30 h.
  • 21 maiatza 2019       Euskalduna Jauregia      19:30 h.
  • 24 maiatza 2019       Euskalduna Jauregia      19:30 h.
  • 27 maiatza 2019       Euskalduna Jauregia      19:30 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

LES PÊCHEURS DE PERLES

Lekua: Zeilan uhartea (egun, Sri Lanka), garai ezezagun batean

 

 

I. EKITALDIA

Hondartza basati batera, non banbuzko hainbat etxola eta tenplu hindu zahar bat dauden, perla-arrantzaleak iritsi dira, arrantza-garaia datorren bakoitzean bezala. Bertan, haien dendak ezarri, musika jo, abestu eta edan egiten dute. Espiritu txarrak uxatzen dituzte, eta olatuen azpian ezkutaturiko altxor argitsuak eskuratzen saiatzen dira. Haietako bat, Zurga izenekoa, buruzagi bat izendatu behar dutela esaten ari zaie besteei, aginduak eman diezazkien eta babes ditzan. Berehala hautatuko dute, eta men egingo diotela zin egingo diote.

 

Orduan, Nadir agertuko da, ehiztaria eta Zurgaren aspaldiko laguna. Tigreak, jaguarrak eta panterak nola ehizatzen dituen kontatuko die arrantzaleei. Denek agurtuko dute, eta Zurgak beraiekin gelditzera gonbidatuko du. Bakarrik daudenean, lagun biek elkar ikusteaz zein pozik dauden adieraziko dute, bai eta lagunak izaten jarraitu nahi dutela ere, adiskidetasuna izorra lezakeen iraganeko konturen bat ahaztuta. Halere, tenpluko sarreran zeudenekoa ekarriko dute gogora; brahmanak otoitzerako deia egiten ari zirela, ilunabarrean, emakume bat agertu zen tenplu barruan. Jendea, jainkosa bat zelakoan, belaunikatu egin zen. Andreak aurpegian zeraman beloa altxatu, eta lagun biak seko maitemindu ziren berarekin; hala, elkarren etsai bihurtu ziren. Alabaina, orain hil arteko adiskidetasuna zin egiten ari zaizkio elkarri.

 

Piragua bat dator, Zurgak espero zuena. Bertan, emakume bat dago, aurpegia belo batez estalita; otoitz egin behar du, arrantzaleek beren lan arriskutsua egin bitartean, espiritu txarrak aldentzeko eta gizonak babesteko. Inork ezingo du emakumea ikusi, ezta berarengana gerturatu ere. Leila emakume apaiza da, lagunek gogoan duten emakume bera, eta Nourabad apaiz nagusiarekin batera lurreratu da. Arrantzaleek loreak emango dizkiote andreari, eta babes ditzan eskatuko diote. Leilak, Zurga eta Nadir oraindik nor den konturatu gabe daudela, gau eta egunez itsasertzeko haitzen gainean otoitz egingo duela zin egingo du, eta ez duela izango ez lagunik ez senarrik ez maitalerik. Zurgak diotso eskuratzen dituen perlen arteko ederrena emango diola, zinari eusten badio, baina, bestela, madarikatu eta hil egingo duela. Orduan, Nadirrek eta Leilak elkar ezagutuko dute, eta emakumea ikaratu egingo da. Zurgak, nola jarri den ikusirik, alde egiteko esango dio, hala nahi badu, baina emakumea, Nadirri begira, geratu egingo da, hiltzeko arriskuan egon arren, eta zina berretsiko du. Leila eta Nourabad tenpluan sartuko dira, eta Zurgak eta arrantzaleek bakarrik utziko dute Nadir.

 

Iluntzen ari da. Ehiztaria, Leila gogoan, zer-nolako zirrara eta ezinegona sentitzen dituen adierazten ari da, zeharo damututa. Zurgari belodun emakumea nor den esan behar diolakoan dago, baina hondarretan etzan eta loak hartuko du. Nourabad eta Leila agertuko dira, haitzetan; gizona non gelditu behar duen esaten ari zaio emakumeari. Haiekin dauden fakirrek sua piztuko dute, eta apaizak eskatuko dio neskatilari ozenki otoitz egiteko. Brahmari eta Sivari erregutuko die, bai eta aireko, uretako, arroketako, zelaietako eta basoetako espirituei ere. Halako batean, Nadir esnatu, eta emakumearen ahotsa entzungo du. Haitzetara joanda, Leilari deitu eta babesa eskainiko dio, bizitza eman behar badu ere. Orduan, Leilak bere maitasuna erakusteko kanta bat abestuko dio.

 

 

II. EKITALDIA

Tenplu hinduaren hondakinetan, gauez, Nourabadek diotso Leilari txalupak itzuli direla hondartzara, eta, beraz, lo egin dezakeela, babestuta dagoela. Emakumea txikitan bizi izandako pasadizo bat kontatzen hasiko da. Gau batez, iheslari bat etorri zitzaion etxolara, babes bila. Berak babestu egingo zuela esan zion, baina haren jazarleak agertu, eta, mehatxu artean, gizona non zegoen aitortzeko galdegin zioten. Halere, isilik geratu zen, eta gizonak ihes egitea lortu zuen. Aurrena, baina, lepoko bat eman zion Leilari, betiko gordetzeko eskatuz. Nourabadek eta fakirrek alde egingo dute. Leila, bakar-bakarrik, ikaratuta dago, Nadirren babesa sumatzen badu ere. Bat-batean, haren ahotsa entzungo du, gero eta gertuago, eta azkenean, hondakinen artean, ondora etorriko zaio. Leilak alde egiteko eskatuko dio, arriskuan dagoelako eta berak gizona ez ikusteko zina egin duelako.Alabaina, Nadirrek diotso maitasunaren botereak babestuko dituela, eta emakumeak aitortuko dio berak ere maite duela, indar handiz gogoratzen duela, eta biharamunean elkartzea onartuko du. Tiro batek Nourabad datorrela iragarriko du; denak deitu ostean, Nadirren atzetik joango da. Ekaitz bortitza hasi da. Nourabad eta fakirrak Nadir preso hartuta itzuliko dira; maitaleak puñalez mehatxatuko dituzte, eta haien heriotza eskatuko dute. Zurgak geldiarazi egingo ditu, eta alde egiteko aginduko die, baina apaizak, Leilari beloa kenduta, nor den agerian utziko du. Zurgak, zeharo suminduta, hil ditzaten eskatuko du. Ekaitza hasiko da berriro.

 

 

III. EKITALDIA

1. eszena

Baretu da ekaitza. Zurgak, bere dendan, ezin du begirik bildu, Nadir heriotzara kondenatzeagatik harrak jota baitago. Gaztetatik duten laguntasuna du gogoan, bai eta Leila ere, zein ederra den, eta lotsatuta ageri da hain anker jokatzeagatik. Arrantzaleek Leila dakarte, zeinak Zurgari eskatu nahi dion Nadir aske uzteko eta bera bakarrik hiltzeko. Nadir zenbat maite duen ikusirik, Zurga sutan jarriko da berriro, eta bien kondena berretsiko du. Leilak Zurga madarikatuko du, baina, alde egin aurretik, arrantzale bati soinean daraman lepokoa emango dio, hiltzen dutenean amari helaraz diezaion. Zurgak lepokoa ikusi, ezagutu, eta bere eginkizuna betetzea erabakiko du.

 

2. eszena

Gauez, suaren inguruan, bi arrantzale Nadir zaintzen ari dira. Leila agertuko da, Nourabaden atzetik. Zurga ere etorriko da; zelaietan sute handi bat dagoela jakinaraziko du, eta denei esango die beren seme-alabak salbatzera joan behar dutela. Zurgak aitortuko du berak eragin duela sutea, eta, aizkora batez, Nadirren kateak moztuko ditu. Era berean, Leilari aditzera emango dio, lepokoa erakutsiz, bera dela txikitan salbatu zuen gizona. Maitaleek elkar besarkatuko dute, eta Nourabad eta hainbat indiar haiek harrapatzera doazenean, Zurgak, tartean sartuta, ihes egiten utziko die. Bere burua babesteko aizkora hartzera doanean, bizkarrean sastakada jaso eta bertan hilko da.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16 - 17
Urt
2025
>ONE eta Mahlerren “Titán”

ONE eta Mahlerren “Titán”

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”

Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
20
Urt
2025
>Ganbera 4

Ganbera 4

Lekua: Euskalduna Jauregia

B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin

M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
30 - 31
Urt
2025
>Mundu Berriko sinfonia

Mundu Berriko sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Piccoloa eta orkestrarako kontzertua Op. 50
A. Dvorák: 9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 “mundu berrikoa”

Néstor Sutil, piccoloa
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak