Kontzertuak
Madama Butterfly
2019ko urtarrilean, Omanera joango gara Castell de Peralada jaialdiaren ekoizpeneko Madama Butterfly operaren bi emanalditan parte hartzera. Bidaia honek aukera emango du gure denboraldi honetan bi orkestra sinfoniko gonbidaturen presentzia izateko.
Madama Butterfly, Giacomo Pucciniren maisulanetako bat, munduko hamar operarik onenetako bat dela esaten da. Castell de Peralada jaialdiaren eta Deutsche Oper Rheinen arteko koprodukzio honen eszena zuzendaritza Joan Antón Rechirena da. Antzezle nagusien zerrendan daude: María José Siri, paper nagusian; Roberto Aronica, Pinkerton tenientearen rolean; George Gagnidze, Sharplessenean, eta Veronica Simeoni, Suzukirenean. Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Intermezzo Korua / Intermezzo Koruak eraikitzeko aukera erakundea Marco Armiliato zuzendari karismatikoaren zuzendaritzapean arituko dira, hain justu, gaur egungo zuzendari handienetako bat da italiarra.
DATAK
- 17 urtarrila 2019 Royal Opera House Muscat (Omán) 19:00 h.
- 19 urtarrila 2019 Royal Opera House Muscat (Omán) 19:00 h.
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera 4
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
200 Arriaga
J. C. Arriaga
Obertura Op. 1
Noneto de viento y cuerda BOS
J. C. Arriaga
Cuarteto nº 2 en La Mayor
Cuarteto de cuerda BOS
L. van Beethoven
Septeto en Mi bemol Mayor Op. 20
Septeto de viento y cuerda BOS
Maisuetan maisuena
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Joaquín Achúcarrok, nazioarteko karrera bikaina izateaz gain, jarduera pedagogiko bizia garatu du, batez ere, Dallaseko bere katedran, handik piano-jotzaile bikainak irten direla. Maisuaren alderdi horren omenezko programa gertatu dugu Achúcarroren ikasle eta kontzertista bikaina den Alessio Baxen eskutik, errepertorioan ezinbestekoa den Brahmsen lehen kontzertua interpretatuta. Erik Nielsenen espezialitateetako batek, Stravinskyren musikak, eta gure Arriagaren gomutak, hil eta berrehun urtemugan, osatuko dute egitaraua.
J. C. Arriaga
Obertura Op. 20
J. Brahms
Concierto nº 1 para piano y orquesta en re menor Op. 15
I. Stravinsky
El pájaro de fuego, Suite
Alessio Bax, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria
Ganbera 5
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
200 Arriaga
C. Frühling
Trío para clarinete, violoncello y piano en la menor Op. 40
Trío de clarinete, violonchelo y piano BOS
J. C. Arriaga
Cuarteto nº 3 en Mi bemol Mayor
Cuarteto de cuerda BOS
Txaikovskiren Bosgarrena
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Txaikovskik bere bosgarren sinfonia aurkeztu zuenean, Errusiako konpositore behinenentzat hartzen zuten, eta herrialde horretan gogo-gogotik aintzat hartzen zuten musika. Eta musika lantzen, musikagile handienen helburua bete zuen: mundu-mailako musika egitea, jaioterriko sustraiei uko egin barik. Beste alde batetik, Xostakovitxek atsedenaldia hartu zuen bere seme Maksimi kontzertu ederra, arina, elegiazkoa eta ametsezkoa oparitzeko. Programari hasiera emateko, Errumaniako Ligeti gaztearen musika jaioterriko folklorearen gorazarrean.
G. Ligeti
Concert Românesc
D. Shostakovich
Concierto nº 2 para piano y orquesta en Fa Mayor Op. 102
P. I. Tchaikovsky
Sinfonía nº 5 en mi menor Op. 64
Simon Trpčeski, pianoa
Pablo González, zuzendaria
