Kontzertuak

Maria João Pires
Euskalduna Jauregia. 19:30 h.
Kontzertu berezia: MARIA JOÃO PIRES
Maria Joâo Pires bizirik dagoen mitoa da pianoaren munduan, eta BOSek aurkezpena egingo dio datorren otsailaren 7an egingo duen kontzertu berezian. Pianista ospetsuak beste norabide bat eman dio bere karrerari, eta nabarmen murriztu du bere kontzertuen kopurua; hala, haren agerraldi bakoitza oihartzun handiko gertakizun bihurtu da. Elokuentzia, leuntasuna, dotorezia, errebeldia…, halako hitzak erabili izan dira haren estiloa deskribatzeko; haren karrera oparo arrakastatsuak erakusten duenez, ez da zalantzarik XX. eta XXI. mendeetako pianistarik gailen eta miretsienen taldean dagoela dagoeneko. Egitarauan, haren bi pasio nagusiak: Mozart eta Chopinen Nokturnoak. Errepertorio honetako haren bertsioak guztiz erreferentziazkoak bihurtu dira.
Maria João Pires
ABONUZ KANPOKO APARTEKO ERREZITALDIA
2019ko otsailaren 7a
Auditoriuma 19:30
Sarrerak 32€tik aurrera
%10eko deskontua BOSeko abonatuentzat txartel-leihatilan (sarrera bakarra abonatu bakoitzeko)
rekin batera ekoiztutako kontzertua
Egitaraua
W.A. Mozart, Sonatak
F. Chopin, Nocturnoak
DATAK
- 07 otsaila 2019 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

Nobu eta Sinfonia fantastikoa
Lekua: Euskalduna Bilbao
Berliozen Sinfonia fantastikoak obsesiboki garatzen duen ideia artista erromantikoaren arketipoa da. Bernsteinek lan hau historiako musika psikodelikoaren lehen adibidetzat definitu zuen eta guk horrekin itxiko dugu Mitoen gure zikloa. Programaren beste erakargarritasun nagusia Nobu piano-jotzaile japoniarraren itzulera izango da, bere lehen bisita ahaztezinaren ondoren. Oraingoan Ravelen Kontzertua Solen obra dakarkigu, konpositorearen 150. urteurrenean.
Tatsuya Shimono, zuzendaria
Nobuyuki Tsujii, pianoa
I
MAURICE RAVEL (1875 – 1937)
Pavane pour une infante défunte
Kontzertua piano eta orkestrarako Sol Maiorrean
I. Allegramente
II. Adagio assai
III. Presto
Nobuyuki Tsujii, pianoa
II
HECTOR BERLIOZ (1803 – 1869)
Sinfonia fantastikoa Op. 14
I. Ametsak eta pasioak (Largo.Allegro agitato e appassionato assai)
II. Dantza (Allegro non troppo)
III. Landa giroko eszena (Adagio)
IV. Oinazerantz (Allegretto non troppo)
Iraup. 105’ (g.g.b.)

Mari-Eli
Lekua: Teatro Arriaga
Jesús Guridiren Mari-Eli zarzuela 1936ko apirilean estreinatu zen Madrilen, eta, Gerra Zibilaren ondoren, 1941ean, taularatu zen Bilbon, Bilboko Koral Elkartearen denboraldi lirikoaren barruan. Lanak Guridi desberdin bat erakusten digu, lanaren izaerari dagokionez, baina oso ezaguna haren idazkera musikalaren kalitateagatik. Jesús Mª Arozamenak honela deskribatzen du Mari-Eli: «Itsas kutsuko euskarazko zarzuela, melodia gogoraerrazak eta pasarte komikoak dituena, garaiko gustuen araberakoa».
Arriaga Antzokiak ekoitzitako eta BBK Fundazioaren laguntzaz sustatutako Mari-Eli ikuskizunean, lan garrantzitsua egin da zarzuela horren musika berreskuratzeko, eta generoaren erreferentzia ugari dituen zarzuela horri gaur egungo begirada emateko. Calixto Bieitoren eszena-zuzendaritzarekin dimentsio erabat ezberdina hartuko du lanak. Guridiri hain lotua dagoen Bilboko Koral Elkartearen parte-hartzeak garbi erakusten digu koru-kantuaren transmisioak gaur egun duen indar handia eta Arriaga Antzokiak hori aldarrikatzearen eta bultzatzearen alde egindako apustua. Guridiren jatorrizko partituraren berreskurapena Bilboko Koral Elkarteak bultzatu du, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza izan du.

Ganbera 9
Lekua: Euskalduna Bilbao
N. Rimsky-Kórsakov: Boskotea Si bemol Maiorrean
BOSen haize-boskotea pianoarekin
R. Mollá: Gudari
M. de Jorge Artells: Aintzinako Jakituria
BOSen ensemblea

OTELLO
Lekua: Euskalduna Bilbao
Maiatzean, denboraldiari amaiera emateko, Verdiren Otello izango da oholtzan, musika- eta antzerki-tentsioaren eztanda hutsa. Ezinbesteko obra da, konpositorearen azken-aurreko opera, hasierako lehen konpasetik bertatik bukaeraraino musika-indar liluragarri eta etengabeak zeharkatuta dagoena.
Istorio tragiko eta betiereko honetan, maitasuna, jeloskortasuna, arrazakeria, handinahia, manipulazioa eta engainua errepertorio verdiarraren azken-aurreko obran uztartzen dira, William Shakespeareren izen bereko draman oinarrituan, idazle ingeles unibertsalenari omenaldi aparta eginda.
Musika Francesco Ivan Ciampa zuzendari italiarraren esku egongo da, zeinak, Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz, ahalik eta etekin handiena aterako dion partiturari, Bussetoko jenioaren bilakaeraren gailurra den horri.