Kontzertuak

MENDI-MENDIYAN (Opera)


Arriaga Antzokia.   19:30 h.

Aurreko denboraldian Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberriarekin egin zuen bezalaxe, Calixto Bieitok beste erronka bati ekin dio oraingoan ere, lehen mailako euskal egile baten obra handi bat antzezlan bihurtzea erabakitzean berriz ere. José María Usandizagaren konposizio handietako bati buruz ari gara, Mendi-Mendiyan bitxi lirikoaz, eta Arriaga Antzokiaren denboraldiko produkzio handietako bat izango da. Mendi-Mendiyan Usandizagaren lehen lan lirikoa izan zen, Bilboko Koral Elkarteak 1909an enkargatu eta 1910eko maiatzaren 21ean Campos Eliseos Antzokian arrakasta handiarekin estreinatu zen opera. Dagoen informazioaren arabera, badirudi 1911ko maiatzaren amaieran egin zela obra horren Arriaga Antzokiko lehen emanaldia. Azken antzezpena, berriz, 1987an egin zen. Eta 2001ean, berriz, beste bertsio bat egin zen, baina kontzertu formatuan. Orain, 2018-2019 denboraldiari amaiera emateko, Calixto Bieitoren begiradatik gozatu ahalko dute ikusleek obra handi hau.   Produkzio berriaren estreinaldia Arriaga Antzokian Ikuskizuna BBK-rekin elkarlanean BBK     TALDEA Pastoral lirikoa hiru ekitalditan eta epilogoarekin 1910eko maiatzaren 21ean Campos Eliseos Antzokian estreinatu zen Musika: José María Usandizaga Hitzak: José Power Zuzendaritza eszenikoa: Calixto Bieito Musika zuzendaritza: Erik Nielsen Abesbatza: Bilboko Koral Elkartea Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) Andrea: Ausrine Stundyte Txiki: Olatz Saitua Joshe Mari: Mikeldi Atxalandabaso Juan Cruz: Christopher Robertson Kaiku: José Manuel Díaz Gaizto: Gexan Etxabe   Informazio gehiago

DATAK

  • 20 ekaina 2019       Arriaga Antzokia      19:30 h.
  • 22 ekaina 2019       Arriaga Antzokia      19:30 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
20
Aza
2026
>Ganbera kontzertua

Ganbera kontzertua

Lekua: Sestao Musika Eskola

W.A. Mozart: Cuarteto para piano No. 1 en Sol menor K.478
G. Fauré: Cuarteto para piano No. 1 en Do menor Op. 15

BOS Laukotea eta pianoa

Julen Ramos, pianoa
Samuel García, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa

Gehiago ikusi
21 - 24 - 27 - 30
Aza
2026
>Il barbiere di Siviglia

Il barbiere di Siviglia

Lekua: Euskalduna Bilbao

Rossiniren operarik famatuenetakoa, Il barbiere di Siviglia, erritmoz eta asmamenez jositako komedia da, non Fígaro zuhurrak mila endredo antolatzen dituen Almaviva kondeari Rosina konkistatzen laguntzeko. Opera freskoa, umore- eta maltzurkeria-erakustaldi bikaina da.

Información y entradas

Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
03 - 04
Abe
2026
>Konpositoreak eta organo-joleak

Konpositoreak eta organo-joleak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Wolfgang Amadeus Mozart
sonata organo eta orkestrarako Do Maiorrean K. 336


18. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol Maiorrean K. 456


César Franck
Pièce héroïque

Sinfonia re minorrean

Curtis Phill Hsu, pianoa
Mikel Ansola, organoa
Chloé van Soeterstède, zuzendaria
Mozartek eta Franckek jenio sortzaileak izatea partekatzeaz gain, biak ere organo-jole bikainak izan ziren.

Euskaldunako organo handia preludio gisa entzungo dugu kontzertuaren bi ataletan, hau da, Mozarten 18. kontzertua pianorako zoragarriaren aurretik (Curtis Phill Hsu-ren esku), eta César Francken sinfonia monumentala eta organistikoa re minorrean (bere idazkeran) baino lehen.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
14
Abe
2026
>Bakarlari handiak errezitaldian: Claire Huangci

Bakarlari handiak errezitaldian: Claire Huangci

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Frederic Chopin, Fanny Mendelssohn, Florence Price & George Gershwin
Informazioa eta sarrerak