Kontzertuak

Musika – Musica 2013-2012-2013

“ELKAR BEGIRA”


Euskalduna Jauregia. Brigitte Engerer Auditoriuma:.   00:00 h.

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Ravel: Pavana para una infanta difunta, versión para orquesta                                                                                                         
Ravel: Concierto para la mano izquierda y orquesta en re mayor  
Ravel: Bolero    

Bertrand Chamayou pianoa

Günther Neuhold Zuzendari

DATAK

  • 02 martxoa 2013       Euskalduna Jauregia. Brigitte Engerer Auditoriuma:      00:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Fundazioak Bilboko Udaleko babesarekin antolatutako jaialdia martxoaren 1, 2 eta 3an Euskalduna Jauregira itzuliko da berriz ere "Elkar begira – Cruce de miradas” izenarekin. Hamabigarren edizio honetan konpositore frantses eta espainolen obrak aurkeztuko dira. Hauek XIX. mendearen bigarren erditik XX. mende erdialdera arte elkarri begira egon ziren eta aparteko musika sortu, nazionalismo eta inpresionismoa nahastu eta aldi berean musikaren modernitatearen oinarriak finkatu zituzten. Hiru egunetan honako hauek elkarri begiratuko diote berriz ere: Albeniz, Granados, Falla, Turina, Guridi, Rodrigo Saint Säens, Fauré, Debussy, Ravel eta Bizet. Hala ere, hain ezagunak ez diren baina musika aberasten lagundu zuten beste batzuk ere egongo dira, esaterako Lalo, Chausson, Chabrier eta Poulenc Frantsesak eta Sarasate, Toldrá, Almandoz eta Guelbenzu.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
30 - 01
Mai
2025
>Mari-Eli

Mari-Eli

Lekua: Teatro Arriaga

Jesús Guridiren Mari-Eli zarzuela 1936ko apirilean estreinatu zen Madrilen, eta, Gerra Zibilaren ondoren, 1941ean, taularatu zen Bilbon, Bilboko Koral Elkartearen denboraldi lirikoaren barruan. Lanak Guridi desberdin bat erakusten digu, lanaren izaerari dagokionez, baina oso ezaguna haren idazkera musikalaren kalitateagatik. Jesús Mª Arozamenak honela deskribatzen du Mari-Eli: «Itsas kutsuko euskarazko zarzuela, melodia gogoraerrazak eta pasarte komikoak dituena, garaiko gustuen araberakoa».

Arriaga Antzokiak ekoitzitako eta BBK Fundazioaren laguntzaz sustatutako Mari-Eli ikuskizunean, lan garrantzitsua egin da zarzuela horren musika berreskuratzeko, eta generoaren erreferentzia ugari dituen zarzuela horri gaur egungo begirada emateko. Calixto Bieitoren eszena-zuzendaritzarekin dimentsio erabat ezberdina hartuko du lanak. Guridiri hain lotua dagoen Bilboko Koral Elkartearen parte-hartzeak garbi erakusten digu koru-kantuaren transmisioak gaur egun duen indar handia eta Arriaga Antzokiak hori aldarrikatzearen eta bultzatzearen alde egindako apustua. Guridiren jatorrizko partituraren berreskurapena Bilboko Koral Elkarteak bultzatu du, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza izan du.

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
05
Mai
2025
>Ganbera 9

Ganbera 9

Lekua: Euskalduna Bilbao

N. Rimsky-Kórsakov: Boskotea Si bemol Maiorrean
BOSen haize-boskotea pianoarekin

R. Mollá: Gudari
M. de Jorge Artells: Aintzinako Jakituria
BOSen ensemblea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
17
Mai
2025
>OTELLO

OTELLO

Lekua: Euskalduna Bilbao

Maiatzean, denboraldiari amaiera emateko, Verdiren Otello izango da oholtzan, musika- eta antzerki-tentsioaren eztanda hutsa. Ezinbesteko obra da, konpositorearen azken-aurreko opera, hasierako lehen konpasetik bertatik bukaeraraino musika-indar liluragarri eta etengabeak zeharkatuta dagoena.

Istorio tragiko eta betiereko honetan, maitasuna, jeloskortasuna, arrazakeria, handinahia, manipulazioa eta engainua errepertorio verdiarraren azken-aurreko obran uztartzen dira, William Shakespeareren izen bereko draman oinarrituan, idazle ingeles unibertsalenari omenaldi aparta eginda.

Musika Francesco Ivan Ciampa zuzendari italiarraren esku egongo da, zeinak, Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz, ahalik eta etekin handiena aterako dion partiturari, Bussetoko jenioaren bilakaeraren gailurra den horri.

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
19
Mai
2025
>Ganbera 10 – 24/25 denboraldia

Ganbera 10 – 24/25 denboraldia

Lekua: Euskalduna Bilbao

E. Korngold: 2. hari-kuartetoa Mi bemol Maiorrean
BOSen hari-laukotea

D. Milhaud: Hari-oktetoa (14 eta 15 kuartetoak) Op. 291
D. Shostakovich: Prelude eta Scherzoa, hari-zortzikoterako
BOSen hari-zortzikotea

Informazioa eta sarrerak