Kontzertuak

Nosferatu & BOS
Arriaga Antzokia. 20:00 h.
Izu-zinemako klasiko bat… inoiz baino ederrago eta beldurgarriago.
‘Nosferatu: una sinfonía de horror‘ (1922) izu-zinema klasikoaren proiekzioan zuzeneko musika. W.F. Murnau-ren filma da, inoiz baino ilunagoa eta beldurgarriagoa BOS- Bilbao Orkestra Sinfonikoak egindako Jose Maria Sanchez Verdu jaunak 2003an konposatutako musikaren interpretazioari esker.
Zinemako maisulan hori okultismoaren zaleek azaldutako borondatearen emaitza izan zen; okultismoaren sinboloak obraren kasik sekuentzia guztietan agertzen dira. Obrak suntsitze-prozesu bat jasan zuen zeuden negatibo eta kopia guzti-guztiak erretzeko agintzen zuen agindu judizial baten ondorioz. Zorionez, agindu judizial horrek ez zuen bere helburua lortu.
Jose Maria Sanchez Verdu jaunak filma orkestrarako eta emakumezkoen ahotsetarako obra musikal bikain bihurtu zuen, errepikak, egoera psikologikoak, erritmoa eta filmaren sekuentzia-aldaketak indartzen eta anplifikatzen dituen partiturarekin. Obraren interpretazioak emozioa eta bizitasuna segurtatzen ditu.
Filma: Wilhelm Firedrich Murnau (1922)
Musika: Jose M. Sanchez-Verdu (2003)
Musika-zuzendaritza: Nacho de Paz
BOS– Bilboko Orkestra Sinfonikoa
Arriaga Antzokiarekin eta BOS-arekin lankidetzan eskainitako kontzertua
BOSen denboraldi osoko abonatuek %25eko deskontua izango dute sarreren prezioan, txartel-leihatilan abonatu txartela aurkeztuz gero (sarrera bat txartel bakoitzeko).
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

BOS XVI. Musikagileak zirkuitua
Lekua: Campos Antzokia
El Teatro Campos Elíseos acoge el concierto inaugural del XVI Circuito de Música Contemporánea MUSIKAGILEAK a cargo de BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA. Bajo la batuta del prestigioso director de orquesta, Josep Planells, el concierto mostrará la riqueza de la música vasca de nueva creación.
PROGRAMA:
Iñaki Carcavilla
Ixargin
Sofía Martinez
Azul Oscuro*
Javier Jacinto
Ipar Haizea*
Leonel Aldino
Reversos, Tres lienzos de San Telmo
Gabriel Erkoreka
Famara
*Estreno absoluto
Director: Alphonse Cemin

Bere Maiestate pianoa
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Azken 200 urteetako musikari buruzko hit edo pieza arrakastatsuenen zerrendarik balego, ezbairik gabe, Txaikovskiren piano-kontzertua, erromantizismo ikaragarria eta melodia indartsuak darabiltzala, lehen postuetan legoke. Martín Garcíaren birtuosismoaren neurrira egindako lana da. Irekiera-programa honen jite arranditsua beste bi lanekin osatzen da: Saint Saëns musikagilearen 3. sinfonia (‘Sinfonia organoarekin’) eta itsasoen handitasunean etorria daukan Sigfúsdóttir islandiarraren Oceans sinfonia bikaina.
Elena Schwarz, zuzendaria
Martín García García, pianoa
I
MARIA HULD MARKAN SIGFÚSDÓTTIR (1980)
Ozeanoak*
PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)
1. kontzertua piano eta orkestrarako si bemol minorrean Op. 23
I. Allegro non troppo e molto maestoso
II. Andantino semplice – Prestissimo – Andantino semplice
III. Allegro con fuoco
Martín García García, pianoa
II
CAMILLE SAINT-SAËNS (1841 – 1904)
3. sinfonia do minorrean Op. 78 “Organoa”
1. Atala / Parte I: Adagio – Allegro moderato
1. Atala: Poco Adagio
2. Atala: Allegro moderato – Presto
2. Atala: Maestoso – Allegro
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Itsasoa, ekarriaren iturri
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ez dugu itsasoaren oroipena alde batera utziko, programa honetan, hari nagusitzat hartuta: ildo hori agerikoa da La mer lanean, Debussyren poema sinfonikorik ospetsuenean, eta iradokitzen da Javier Quislant bilbotarraren Unda maris lanean, Virgilio poetaren Eneida epopeiarekin batera. Lan horri esker, Reina Sofía Sari ospetsua irabazi zuen Quislantek 2023an. Neurrigabetasunaren sentsazio hori, etengabeko mugimenduan dagoen estatikoaren handitasuna, Sibeliusen musikan ere antzematen da joan den denboraldian txalotuenetakoa izan zen Sergei Dogadin biolin jotzailearen eskutik, denboraldi honetan ere artista gonbidatua baita.
J. Sibelius
Concierto para violín y orquesta en re menor Op. 47
J. Quislant
Unda maris
C. Debussy
La mer, Tres bocetos sinfónicos para orquesta
Sergei Dogadin, biolina
Swann Van Rechem, zuzendaria

Alderrai dabilen kamaradaren amodioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Txit harrigarria da hogei urteko Mahlerrek lehen lied aldian erdietsi zuen emozioen sakontasuna: Alderrai dabilen kamarada baten kantuak, Sasha Cookeren ahots bikainak abestuta entzuteari erabateko luxu deritzogu. Bidea eta maitasun galdua agerian, Rachmaninoffen bigarren sinfonia zirraragarria oso-osorik ere blaitzen duen erromantizismo berantiarrez jositako programa batean.
G. Mahler
Lieder eines fahrenden Gesellen
S. Rachmaninov
Sinfonía nº 2 en mi menor Op. 27
Sasha Cooke, mezzosopranoa
Ramón Tebar, zuzendaria