Kontzertuak

Orkestra-gida gazteentzat-2011-2012
Musika-dibulgazioaren klasiko bat da, eta Brittenek orkestraren instrumentuen soinuak ezagutzen eta desberdintzen irakasten digu.
Euskalduna Jauregia A1. 12:30 h.
KONTZERTUAK FAMILIAN
Benjamin Brittenen musika
DATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
1946an, Britainiar gobernuko batzorde batek Benjamin Britteni eskatu zion obra musikal bat idatz zezan hezkuntza-helburuak zituen film baterako. Filmaren xede nagusia zen ikasleek orkestraren instrumentuen soinuak ezagutzen eta ezberdintzen ikastea. Brittenek “gai bat bariazioekin” konposatzea erabaki zuen, non bariazio bakoitzak instrumentu familia bat erakutsiko baitzuen. Partiturarekin batera, narrazio bat ere bazegoen, bariazio ezberdinen arteko trantsizioetan irakurriko zena. Narrazio horrek instrumentu familia ezberdinak eta familia bakoitza osatzen duten kideetako bakoitzaren ezaugarriak deskribatzen ditu. Lan hau narrazioarekin edo narraziorik gabe interpreta daiteke, hau da, kontzertu gisara.
Horretarako, Brittenek “gai” baten beharra zuen. Begirada atzera bota zuen, iragana inspirazio iturri izateko, eta Henry Purcell XVII. mendeko konpositore ingeles handiaren gai bat hartu zuen maileguan. Re minorrean dagoen gaiaren izaera bizia eta energia rondotik dator, eta musika inzidental gisa dago idatzita Aphra Behn (1640-1689) idazle eta espioi britainiar bikainaren antzerki piezarako, “Abdelazar edota mairuaren mendekua” izenekorako, hain zuzen ere.
Lan honek sobera bete zuen konpositoreak jaso zuen eskariaren helburua, izan ere, “Orkestra-gida gazteentzat” gisa ezagutzen da; azpitutulu moduan, “Bariazioak eta fuga Herny Purcellen gai baten gainean” du.Lan honek denboraren joana jasan du, harik eta hezkuntza esparrura zabaldu eta munduko edozein orkestra sinfonikoren errepertorioan funtsezko lan bihurtu arte.
Erlazionatutako ekitaldiak

Kontzertuak familia giroan: Cosas de 4
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gaur egungo perkusio munduko instrumentuak, sortu berri diren elementuak, begiraden komikotasuna eta inprobisazio eta harridura efektu handia dira ikuskizun honen oinarria. Lau elementu horiek definitzen dute asmamena berrelikatu eta eboluzionatzea eta sorkuntzaren bideak esnatzen jarraitzea bilatzen duen ikuskizuna.
Testurik gabe.
6 urtetik aurrera.
PREZIOAK:
Orokorra 9 €
BOSaren abonatuak* 8 €
* Txarteldegian bakarrik eros daiteke abonatuentzako deskontuarekin.

CAIN, OVERO IL PRIMO OMICIDIO
Lekua: Teatro Arriaga Antzokia
Cain, overo Il primo omicidio (Venezia, 1707) – A. Scarlatti.
Konpositorea: Alessandro Scarlatti.
Libretoa: Pietro Ottoboni.
Musika-zuzendaritza: Carlos Mena.
Eszena-zuzendaritza: Tatjana Gürbaça.
Ahotsak
Adán: Josu Cabrero.
Eva: Sonia de Munck.
Jainkoa: Carlos Mena.
Kain: Christian Gil-Borrelli.
Abel: Lucía Caihuela.
Luzifer: Ferran Albrich.
Antzezleak
Jainkoa: Ane Guisasola.
Luzifer: Gaizka Chamizo.
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
Argiztapena: Stefan Bolliger.
Jantzi-diseinatzailea: Silke Willrett.
Produkzioa: Teatro Arriaga.

BOSLARIS IX – Programaren amaierako kontzertua
Lekua: JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA KONTS.
Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz.

Helmchen eta Brahmsen lehenengoa
Lekua: Euskalduna Jauregia
R. Schumann: Ouverture, Scherzo und Finale
S. Moussa: Elysium
J. Brahms: Concierto para piano nº 1 en Re menor, op. 15
Martin Helmchen, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria
Aurreko denboraldian, Martin Helmchenek zur eta lur utzi gintuen Brahmsen bigarrenaren bertsioarekin (jo ezazue BOSen Youtubeko kanalera, hori egiaztatzeko), hortaz, ikusmin handia dugu Hanburgoko konpositorearen bi kontzertu monumentaletan bigarrena entzuteko. Samy Moussaren musikak ere oroitzapen onak utzi zizkigun, eta beragana itzuliko gara Vienako Filarmonikak Bartzelonako Familia Santuan estreinatu zuen Elysium lanarekin.