Kontzertuak

Pulcinella-2011-2012
Commedia dell´arte delakoko pertsonaia dibertigarrienaren istorioa
DIDAKTIKOA (EZ da salmentan jarriko)
DATAK
- 26 urtarrila 2012 -Juan Crisóstomo de Arriaga- Bilboko Musika Kontserbatorioa 00:00 h.
- 27 urtarrila 2012 -Juan Crisóstomo de Arriaga- Bilboko Musika Kontserbatorioa 00:00 h.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Orain dela urte asko, Napolin, merkatariek, antzerkiko aktoreek eta malabaristek euren aurpegiak estaltzen zituzten maskarekin eta jantzi koloretsuekin, kalean aritzen zirenean.Bakoitzak pertsonaia ospetsu batena egiten zuen.Antzerki mota honi Commedia dell’arte deitu zitzaion, eta hain handia izan zen haren arrakasta, ezen mundu guztitik hedatu baitzen.
Istorio honen pertsonaia funtsezkoena sudur luzeko gizabanako arrotza da, nahiko itsusia dena.Bai aurretik bai atzetik konkorduna den pertsonaia barregarria da.Asko gustatzen zaio bakarrik dantza egitea, edonorekin eztabaidatzea eta lagunekin jatea:dantza egiten, eztabaidatzen eta jaten ez dauka mugarik.Pulcinella da (Espainian, Polichinela gisa itzultzen da). Istorioa hasten da Pulcinella bere biolin zaharra atera eta berak baino ez dakien moduan berau jotzen eta dantza egiten hasten denean.
Erlazionatutako ekitaldiak

Kontzertuak familia giroan: Cosas de 4
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gaur egungo perkusio munduko instrumentuak, sortu berri diren elementuak, begiraden komikotasuna eta inprobisazio eta harridura efektu handia dira ikuskizun honen oinarria. Lau elementu horiek definitzen dute asmamena berrelikatu eta eboluzionatzea eta sorkuntzaren bideak esnatzen jarraitzea bilatzen duen ikuskizuna.
Testurik gabe.
6 urtetik aurrera.
PREZIOAK:
Orokorra 9 €
BOSaren abonatuak* 8 €
* Txarteldegian bakarrik eros daiteke abonatuentzako deskontuarekin.

CAIN, OVERO IL PRIMO OMICIDIO
Lekua: Teatro Arriaga Antzokia
Cain, overo Il primo omicidio (Venezia, 1707) – A. Scarlatti.
Konpositorea: Alessandro Scarlatti.
Libretoa: Pietro Ottoboni.
Musika-zuzendaritza: Carlos Mena.
Eszena-zuzendaritza: Tatjana Gürbaça.
Ahotsak
Adán: Josu Cabrero.
Eva: Sonia de Munck.
Jainkoa: Carlos Mena.
Kain: Christian Gil-Borrelli.
Abel: Lucía Caihuela.
Luzifer: Ferran Albrich.
Antzezleak
Jainkoa: Ane Guisasola.
Luzifer: Gaizka Chamizo.
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
Argiztapena: Stefan Bolliger.
Jantzi-diseinatzailea: Silke Willrett.
Produkzioa: Teatro Arriaga.

BOSLARIS IX – Programaren amaierako kontzertua
Lekua: JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA KONTS.
Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz.

Helmchen eta Brahmsen lehenengoa
Lekua: Euskalduna Jauregia
R. Schumann: Ouverture, Scherzo und Finale
S. Moussa: Elysium
J. Brahms: Concierto para piano nº 1 en Re menor, op. 15
Martin Helmchen, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria
Aurreko denboraldian, Martin Helmchenek zur eta lur utzi gintuen Brahmsen bigarrenaren bertsioarekin (jo ezazue BOSen Youtubeko kanalera, hori egiaztatzeko), hortaz, ikusmin handia dugu Hanburgoko konpositorearen bi kontzertu monumentaletan bigarrena entzuteko. Samy Moussaren musikak ere oroitzapen onak utzi zizkigun, eta beragana itzuliko gara Vienako Filarmonikak Bartzelonako Familia Santuan estreinatu zuen Elysium lanarekin.