Kontzertuak

Rigoletto-2013-2014

Giuseppe Verdi


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

Rigoletto                 Leo Nucci

Gilda                       Elena Mosuc*
Duca                       Ismael Jordi
Sparafucile             Felipe Bou
Maddalena              Maria José Montiel*
Giovanna                Ainhoa Zubillaga
Monterone               Kurt Gysen*
Marullo                    Javier Galan
Conde Ceprano      Cesar San Martín
Condesa Ceprano   Eider Torrijos
Borsa                      Eduardo Ituarte
Paje                        Susana Cerro
     
       
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro de Ópera de Bilbao
       
Director musical           Miguel Angel Gómez Martínez
Director de escena      Emilio Sagi
Director del coro          Boris Dujin
       

Producción Abao-Olbe y Teatro Nacional São Carlos Lisboa

*Debuta en ABAO-OLBE

DATAK

  • 19 urria 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 22 urria 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 25 urria 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 28 urria 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

(Informazio gehiago)

 

Mantuako Dukea (tenorra)

Rigoletto, Dukearen bufoia (baritonoa)

Gilda, Rigolettoren alaba (sopranoa)

Sparafucile, sikarioa (baxua)

Maddalena, Sparafucileren arreba (mezzosopranoa)

Giovanna, Gildaren zaintzailea (mezzosopranoa)

Monteroneko Kondea, Mantuako noblea (baritonoa)

Marullo, zalduna (baritonoa)

Matteo Borsa, gortesaua (tenorra)

Cepranoko Kondea (baxua)

Cepranoko Kondesa (mezzosopranoa)

Atezaina (baxua)

Morroia (mezzosopranoa)

 

Istorioa Mantuan eta ingurunean gertatzen da, XVI. mendean.

 

I. ekitaldia

I. koadroa. Dukearen jauregiko areto bat. Mantuako Duke lizunak Borsari aitortuko dio hiriko kale urrun bateko etxe batean bizi den gazte misteriotsua ezagutu duela, baina dagoeneko nekatu dela berarekin. Bere bizitza abenturaz abentura bizitzean datza eta orain Cepranoko Kondesa begiz jota dauka. Bitartean, Marullok berri emango du Rigolettok maitale bat duela ezkutatuta hiriko etxe batean. Jauregia jai betean dago eta Rigoletto bera iritsiko da bere bufoikeriekin jaia girotzeko. Monteroneko Dukearen iritsierak etengo du jaia zakarki. Konde zaharra irainduta sentituko da Dukeak bere alaba liluratu duelako eta Rigoletto hartaz trufatuko da. Monteronek Dukea iraindu eta Rigoletto madarikatuko du, aita baten minari barre egiteagatik. Guztien harriduraren erdian, Dukeak Monterone atxilotzeko aginduko du, eta Rigoletto hunkituta geratuko da jaso duen madarikazioagatik.

 

II. koadroa. Gau horretan bertan, kale ilun batean. Bufoia madarikazioaz gogoratu eta zoritxarreko bihozkada bat sentituko du. Ezezagun bat hurbildu eta Sparafucile gisa aurkeztuko du bere burua. Rigolettok baztertu egingo du, baina, behar izanez gero, non aurki dezakeen galdetuko dio. Gilda agertuko da, Rigolettoren besoen artera bilduko da: bufoiaren alaba sekretua da eta ez ditu bere aitaren nortasuna eta jarduerak ezagutzen. Rigolettok ezkutatuta dauka, bere izate tristearen poz bakarra baita. Gildak bere amagatik galdetu eta gizonak hildako aingeru gisa deskribatuko du. Aitak ez irteteko esaten dio behin eta berriz, eta Giovannari uzten dio gaztearen zelatari izateko ardura. Baina Gildak sekretu bat gorde du: ikasle bat ezagutu du, lehen aldiz mezatan ikusi zuena. Ikaslea Dukea bera da eta, ezkutuan, Gilda bere bufoiaren alaba dela deskubritu du. Behin Rigoletto joanda, Dukea ezkutalekutik irten eta Gildari bere maitasun grinatsua aitortuko dio. Bere izena Gualtier Maldè dela eta ikasle txiroa dela esango dio. Kalean inguruan dabiltzan gortesau batzuen  zaratak Giovanna erne jarriko du. Dukeak Giovanna erosi du. Maitaleek elkarri agur esango diote eta neska buruan Gualtier Maldè baino ez duela geratuko da. Gortesauak zelatan daude, Rigolettoren maitale dela uste dutena bahitzeko. Rigoletto itzuli berri da eta harrituta dago gortesauak etxetik hain hurbil topatu dituelako. Gortesauek, Dukeak hala aginduta, Cepranoko Kondesaren bahiketa prestatzen ari direla sinetsaraziko diote, eta Rigolettok haiei laguntzea erabakiko du. Aurpegia estaliko diote eta eskailerari eustea proposatuko diote, eurak Cepranoren etxean sartu ahal izateko. Baina gortesauek eskailera Rigolettoren beraren etxean ipini dute, eta bere alabaren oihu bortitzak entzuten dituenean, orduantxe baino ez da ohartuko iruzur egin diotela eta bere alaba Gilda bahitu dutela. Rigolettok Monteroneren madarikazioa gogoratuko du. 

 

II. ekitaldia

Dukearen jauregiko areto bat. Dukea aztoratuta dago Gildaren egoeragatik. Bahitu dutela jakiten duenean, une batez, errukia sentitu du. Bere gortesauak sartuko dira neskaren bahiketaren egileak direla iragarriz, Rigolettoren maitalea dela uste baitute, eta bahitua jauregira eraman dutela jakinaraziko diote. Dukea pozez zoratzen dago. Gilda bere gelan dago, eta berarengana abiatzen da. 

Rigoletto sartuko da orduan, bere alabaren berri jakin nahian. Bufoiak bere alaba jauregian dagoela baietsiko duen edozein xehetasunaren bila ariko da. Gortesauek inplikaziorik ez dutela esango dute, sakon egin dutela lo gau hartan, ironiaz. Rigolettok Dukeagatik galdetuko die, eta euretako batek "ehizan" dabilela erantzungo du. Desesperatuta, Rigolettok euren aurka joko du, bere alaba itzultzeko eskatuz. Denak harrituta geratuko dira, bere alaba dela jakin baitute, baina, hala ere, ez dute jarrera aldatuko. Rigolettok eztanda egingo du, baina, hala ere, Marulloren aurrean belaunikatuko da neskarentzako errukia eskatuz. Gilda azalduko da, Dukearen gelatik irtenda. Aitarekin bakarrik gelditu eta, lotsatuta, gertatutakoa azalduko dio. Monteroneko Dukea kartzelara zigortuko dute. Rigolettok Dukearen erretratua begiratu eta kexaka arituko da ez zaiolako ezer gertatu. Dukearen mendeku hartuko diola zin egingo du, Gilda aldean bera lasaitzen saiatzen den bitartean.

 

III. ekitaldia

Erdi erorita dagoen etxe bat, Mincio ibaiaren ertzean. Rigolettok bere mendekua egiteko agindu dio Sparafucileri; horrek, Maddalenaren laguntzari esker, Dukea bere etxera erakarri du hiriaren kanpoaldean. Dukea ez da jabetzen Gildaren minaz, eta bere konkistekin jarraitzeko borondatea baino ez dauka, abesten ari den kantu arinak adierazten duen moduan. Rigolettok eta Gildak etxea zelatatuko dute eta Maddalena seduzitzen saiatzen ikusiko dute, eszena horrek min handia sortuko dio Gildari. Rigolettok bere alabari gizon janzteko aginduko dio, eta Veronarantz joan dadila, bertan elkartuko dira hurrengo egunean. Bere alaba joan dela uste duenean, Sparafucileri hitzartutako diruaren erdia emango dio. Gauerdian itzuliko da gainerako dirua ordaintzeko eta Dukearen hilotza jasotzeko. Bitartean, Maddalena benetan maitemindu da Dukearekin eta bere nebari oztopoak jarriko dizkio, Rigolettorekin duen ituna bete ez dezan. Neba-arrebak eztabaidan hasiko dira ekaitzaren erdian eta, azkenean, bertatik pasatzen den lehena hilko dutela hitzartuko dute. Gildak elkarrizketa entzun du eta, Dukeaz maiteminduta jarraitzen duenez, beragatik sakrifikatzea erabakiko du: atea joko du babes eske. Maddalenak ireki eta Sparafucilek laban sartuko dio.

Rigoletto hilotzaren zain dago, ezin egon. Bufoiak diru kopurua ordaindu eta bere mendekua bete izanaren hunkidura sentituko du. Dukearen ahotsa entzungo du kantari urrunean eta haluzinazioak dituela usteko du. Zakua presaka ireki eta tximisten argipean alabaren aurpegia ikusiko du. Gilda bizirik dago, baina zauri hilgarria dauka. Alabak barkamena eskatuko dio aitari. Bere amarekin bat egin eta zerutik zainduko dute aita. Rigolettoren besoetan hilko da, bufoiak erabat minduta  madarikazioa azken aldiz gogora ekartzen duen bitartean. 

 

Marc Heilbron

ABAO Denboraldia

 

RIGOLETTO

Melodramma hiru ekitalditan

Francesco Maria Piaveren libretoa,

Victor Hugoren Le roi s’amuse obran oinarrituta,

Giuseppe Verdiren musikarekin.

 

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2019-2020
23
Ira
2019

BM SUPERMERCADOS pro ALBOAN

Lekua: Euskalduna Jauregia

Beethovenen 9. Sinfonia

Ana Otxoa, sopranoa
Maite Maruri, mezzosoprano
Javier Tomé, tenor
José Manuel Díaz, barítonos

Bilboko Koral Elkartea
Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Carlos Garcés, zuzendaria

 

Entradas

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
27
Ira
2019

X Musikagileak

Lekua:

S. Martínez     Utopía, Homenaje a Ligeti

I. Urrutia          Gerok

M. Urquiza      Ikusia ikusirik

A. Barrio          Aquilea

H. Parra           InFALL

 Jordi Francés, director

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
03 - 04
Urr
2019

BOS 01

Lekua: Euskalduna Jauregia

E. Grieg: Concierto para piano y orquesta en La menor, op. 16
A. Bruckner: Sinfonía nº 7 en Mi mayor

Joaquín Achúcarro, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
10 - 11
Urr
2019

BOS 02

Lekua: Euskalduna Jauregia

Anthony Gabriele, zuzendaria

Gehiago ikusi