Kontzertuak

Soinua egiten duten gorputzak – Haurtxoentzako Kontzertuak
Musikahazi
Txikitxoak garenean umetxo deitzen digute. Umetxoak izateari uzten diogu katamar ibiltzeari uzten diogunean eta gorputza bertikalki altxatzen dugunean. Baina orduan ere atsegin izaten dugu biraka ibiltzea, salto egitea eta bizitzen ditugun espazioa eta gorputzaren forma anitzak sentitzea. Aurtengo Gabonetan, “Umetxoentzako kontzertuek”, lehen aldiz, dantzari bat izango dute gonbidatutako bakarlari gisa. Gorputzak dantzan jarri, entzun eta ezagutzea axola zaigulako, Francisco Ferreira “Musicalmente” taldeko interpretatzaileei batuko zaie, katamar ibiltzeko bestelako esperientzia berri batera gonbidatzeko, umetxoen artean.
Musicalmente konpainia
José Lopes, saxofoia
Pedro Santos, akordeoia
Pedro Bernardino, klarinetea
Cristina Francisco, ahotsa
Isabel Catarino, ahotsa
Paulo Lameiro,ahotsa eta zuzendaritza
Solistas invitados:
Francisco Ferreira, dantzaria
Rita Carpinteiro, dantzaria
Leku-kopurua: 55 haurtxo (0-3 urte)
Gehienez 2 heldu eta anaia/arreba bat haurtxo bakoitzeko
Iraupena: 45’
Pertsona bakoitzeko prezioa:
• Orokorra 10 €
• BOSeko abonatuak 8 €
DATAK
- 30 azaroa 2018 Euskalduna Jauregia, A1 aretoa 18:00 h. Sarrerak Erosi
- 01 abendua 2018 Euskalduna Jauregia, A1 aretoa 12:00 h. Sarrerak Erosi
- 01 abendua 2018 Euskalduna Jauregia, A1 aretoa 17:30 h. Sarrerak Erosi
- 02 abendua 2018 Euskalduna Jauregia, A1 aretoa 10:30 h. Sarrerak Erosi
- 02 abendua 2018 Euskalduna Jauregia, A1 aretoa 12:00 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

BOS XVI. Musikagileak zirkuitua
Lekua: Campos Antzokia
El Teatro Campos Elíseos acoge el concierto inaugural del XVI Circuito de Música Contemporánea MUSIKAGILEAK a cargo de BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA. Bajo la batuta del prestigioso director de orquesta, Josep Planells, el concierto mostrará la riqueza de la música vasca de nueva creación.
PROGRAMA:
Iñaki Carcavilla
Ixargin
Sofía Martinez
Azul Oscuro*
Javier Jacinto
Ipar Haizea*
Leonel Aldino
Reversos, Tres lienzos de San Telmo
Gabriel Erkoreka
Famara
*Estreno absoluto
Director: Alphonse Cemin

Bere Maiestate pianoa
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Azken 200 urteetako musikari buruzko hit edo pieza arrakastatsuenen zerrendarik balego, ezbairik gabe, Txaikovskiren piano-kontzertua, erromantizismo ikaragarria eta melodia indartsuak darabiltzala, lehen postuetan legoke. Martín Garcíaren birtuosismoaren neurrira egindako lana da. Irekiera-programa honen jite arranditsua beste bi lanekin osatzen da: Saint Saëns musikagilearen 3. sinfonia (‘Sinfonia organoarekin’) eta itsasoen handitasunean etorria daukan Sigfúsdóttir islandiarraren Oceans sinfonia bikaina.
Elena Schwarz, zuzendaria
Martín García García, pianoa
I
MARIA HULD MARKAN SIGFÚSDÓTTIR (1980)
Ozeanoak*
PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)
1. kontzertua piano eta orkestrarako si bemol minorrean Op. 23
I. Allegro non troppo e molto maestoso
II. Andantino semplice – Prestissimo – Andantino semplice
III. Allegro con fuoco
Martín García García, pianoa
II
CAMILLE SAINT-SAËNS (1841 – 1904)
3. sinfonia do minorrean Op. 78 “Organoa”
1. Atala / Parte I: Adagio – Allegro moderato
1. Atala: Poco Adagio
2. Atala: Allegro moderato – Presto
2. Atala: Maestoso – Allegro
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Itsasoa, ekarriaren iturri
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ez dugu itsasoaren oroipena alde batera utziko, programa honetan, hari nagusitzat hartuta: ildo hori agerikoa da La mer lanean, Debussyren poema sinfonikorik ospetsuenean, eta iradokitzen da Javier Quislant bilbotarraren Unda maris lanean, Virgilio poetaren Eneida epopeiarekin batera. Lan horri esker, Reina Sofía Sari ospetsua irabazi zuen Quislantek 2023an. Neurrigabetasunaren sentsazio hori, etengabeko mugimenduan dagoen estatikoaren handitasuna, Sibeliusen musikan ere antzematen da joan den denboraldian txalotuenetakoa izan zen Sergei Dogadin biolin jotzailearen eskutik, denboraldi honetan ere artista gonbidatua baita.
J. Sibelius
Concierto para violín y orquesta en re menor Op. 47
J. Quislant
Unda maris
C. Debussy
La mer, Tres bocetos sinfónicos para orquesta
Sergei Dogadin, biolina
Swann Van Rechem, zuzendaria

Alderrai dabilen kamaradaren amodioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Txit harrigarria da hogei urteko Mahlerrek lehen lied aldian erdietsi zuen emozioen sakontasuna: Alderrai dabilen kamarada baten kantuak, Sasha Cookeren ahots bikainak abestuta entzuteari erabateko luxu deritzogu. Bidea eta maitasun galdua agerian, Rachmaninoffen bigarren sinfonia zirraragarria oso-osorik ere blaitzen duen erromantizismo berantiarrez jositako programa batean.
G. Mahler
Lieder eines fahrenden Gesellen
S. Rachmaninov
Sinfonía nº 2 en mi menor Op. 27
Sasha Cooke, mezzosopranoa
Ramón Tebar, zuzendaria