Kontzertuak

Teatro Arriaga. LOS NIBELUNGOS – La muerte de Sigfrido


Teatro Arriaga Antzokia Bilbao.   18:00 h.

Sarrerak erosi

FITXA

Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS.
Zuzendaria: Nacho de Paz.

URTE EROAK, 1920KO HAMARKADA… ARRIAGAN

Fritz Langek 1924an ekin zion bere zinema-proiekturik handienetako bati: Die Nibelungen (Nibelungoak / Los nibelungos) lanari. «Nibelungoen kanta» poema epikoa du inspirazio-iturri, eta bi filmez osatuta dago: Siegfrieds Tod (Sigfridoren heriotza / La muerte de Sigfrido) eta Kriemhilds Rache (Krimildaren mendekua / La venganza de Krimilda). Arriaga Antzokiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskainiko duten kontzertu berezian, BOSek, Nacho de Pazen zuzendaritzapean, Siegfrieds Tod lehenengo filmeko musika interpretatuko du, filma pantaila handian ematen den bitartean.

Bizitza bera baino handiagoa, Europa iparraldeko Erdi Aroko kondairetan inspiratua eta espresionismo alemaniarraren iruditeria deigarriarekin aberastua, Sigfridoren Heriotza ikuskizun itzela da. Sigfridoren kontakizuna aurkezteko, Fritz Langek ahalik eta gehien aprobetxatu zituen zinemako berrikuntzak eta Decla-Bioscop ekoiztetxeko artisten ikuspegi sortzailea. Zuhaitz izugarriak, altxorrez betetako haitzuloak eta hirurogeita hamar hankako dragoia eskala naturalean eraiki zituzten estudioko lantegietan. Efektu berezietako teknikariek formatu eta trikimailu optiko berriak asmatu zituzten ekintzaren perspektiba estudioa bera baino askoz handiagoa zen uneetarako. Emaitza hunkigarria da, batetik, XIII. mendeko intrigazko kondaira kontatzen digulako, eta, bestetik, 700 urte beranduago filma egiteko erabili ziren baliabide tekniko magikoengatik.

Alemaniako zinema mutuaren goreneko lanetako bat da, eta Gottfried Huppertz konpositoreak sortu zuen soinu-banda. Huppertzen musika duela gutxi entzun dugu Arriagan, Metropolis filmaren emanaldiko kontzertuan, eta haren konposizioak indarra ematen die eszena eta pertsonaiei. Estreinaldiaren mendeurrena betetzeko hiru urte besterik falta ez direnean, zaharberritutako filmari eta Alemaniako Cinematexen gordetako partitura berreskuratzeari esker, zinemako harribitxia Arriaga antzokiko pantaila handian ikusiko dugu zuzeneko orkestra-soinuarekin.

DATAK

  • 19 ekaina 2021       Teatro Arriaga Antzokia Bilbao      18:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak



100 urte betetzen ditugu....barru
225 Egun
10 Ordu
3 Minutu
45 Segundu
Cuenta atrás finalizada
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2021-2022
30 - 01
Urr
2021
>BOS 01

BOS 01

Lekua: Euskalduna Jauregia

AHOTSA

A. Isasi: El oráculo
J. C. Arriaga: Herminie, kantata
I. Urrutia: Utopías
estreinaldi absolutua.
BOSi bere mendeurrenean eskainitakoa
J. Guridi: Eusko irudiak

Vanessa Goikoetxea, sopranoa
San Juan Bautista Abesbatza
(B. Astúlez, zuzendaria)
Erik Nielsen, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2021-2022
07 - 08
Urr
2021
>BOS 02

BOS 02

Lekua: Euskalduna Jauregia

Hastapeneko Abonua

R. Schumann: Manfred, obertura
mi bemol minorrean, op. 115

R. Schumann: Piano eta orkestrarako kontzertua
la minorrean, op. 54

R. Schumann: 4. sinfonia re minorrean,
op. 120

Christian Zacharias, pianista eta zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2021-2022
25
Urr
2021
>Ganbera BOS 01

Ganbera BOS 01

Lekua: Euskalduna Jauregia

Gabriel Pierné:
Hirukotea pianoarekin do minorrean, op.45
BOS hirukotea pianoarekin

J.C. Arriaga:
“La húngara”ri buruzko bariazioak laukotearentzat
A. Isasi:
5. hari-laukotea do minorrean, op.32
BOS hari-laukotea

Gehiago ikusi
Denboraldia 2021-2022
04 - 05
Aza
2021
>BOS 03

BOS 03

Lekua: Euskalduna Jauregia

AHOTSA

Hastapeneko Abonua

G. Verdi:
La forza del destino, obertura
“Perfidi!… Pietà, rispetto, amore”, Macbeth
“Martxa eta ballet-musika”, Aida
“Credo”, Otello

R. Wagner:
Lohengrin, Preludioa
Valkirien kabalkata, Die Walküre
Wotanen agurra eta su magikoa, Die Walküre

Lester Lynch, bartitonoa
Erik Nielsen, zuzendaria

Gehiago ikusi