Kontzertuak

Temporada ABAO-2012-2013

Tosca


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

Tosca

Opera lirica hiru ekitalditan
Giuseppe Giacosa eta Luigi Illicaren libretoa, Victorien Sardouren La Toscan oinarrituta
Musika: Giacomo Puccini
Costanzi Antzokian 1900eko urtarrilaren 14an estreinatua
 
Floria Tosca, abeslari ospetsua – Violeta Urmana (sopranoa)
Mario Cavaradossi, margolaria –  Massimo Giordano* (tenorra)
Il barone Scarpia, polizia burua  – Falk Struckmann* (baritonoa)
Cesare Angelotti, preso politiko iheslaria – Miguel Ángel Zapatero (baxua)
Il sagrestano –  Valeriano Lanchas* (baxua)
Spoletta,polizia – Vicenç Esteve (tenorra)
Sciarrone, polizia  – José Manuel Díaz (baxua)
Un carceriere –  David Aguayo (baxua)
Un pastore – Leyre Mesa (ahots zuria)
 
Kokapena: Erroma, 1800en

 

DATAK

  • 19 urtarrila 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 22 urtarrila 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 25 urtarrila 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 28 urtarrila 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Tosca

Opera lirica hiru ekitalditan
Giuseppe Giacosa eta Luigi Illicaren libretoa, Victorien Sardouren La Toscan oinarrituta
Musika: Giacomo Puccini
Costanzi Antzokian 1900eko urtarrilaren 14an estreinatua

 

Floria Tosca, abeslari ospetsua – Violeta Urmana (sopranoa)
Mario Cavaradossi, margolaria –  Massimo Giordano* (tenorra)
Il barone Scarpia, polizia burua  – Falk Struckmann* (baritonoa)
Cesare Angelotti, preso politiko iheslaria – Miguel Ángel Zapatero (baxua)
Il sagrestano –  Valeriano Lanchas* (baxua)
Spoletta,polizia – Vicenç Esteve (tenorra)
Sciarrone, polizia  – José Manuel Díaz (baxua)
Un carceriere –  David Aguayo (baxua)
Un pastore – Leyre Mesa (ahots zuria)

 

Kokapena: Erroma, 1800en

 

I. ekitaldia

Erromako Sant’Andrea della Valle elizaren erdiko nabean, 1800eko ekaineko egun batean, Cesare Angelotti agertuko da babes bila; iraultzaile bat da, Erromako Errepublikako kontsula izandakoa, baina orain preso politikoa da. Eliza arakatzen ari dela, Attavanti familiaren kapera bateko giltza topatuko du, eta bertan ezkutatuko da. Bitartean, sakristau bat eta Cavaradossi agertuko dira, Madonna baten erretratuan, ile horia eta begi urdinak dituen emakume eder baten irudian, lan egiten ari den margolari. Sakristauari irudituko zaio emakume hori zenbait egun lehenago elizan otoitz egiten egondako bat dela. Attavanti markesa da, benetan errezatzen ari zelako plantak egiten jardun zuena Angelotti nebarentzako giltza bat ezkutatzeko. Margolariak Madonnaren ezaugarriak eta bere maitearen begiak konparatuko ditu, alegia, Floria Tosca abeslariarenak.
Sakristaua joandakoan, Angelotti akituta aterako da bere ezkutalekutik. Margolariak, errepublikazalea baita, Erromatik ihes egiten lagunduko diola hitz emango dio. Baina Angelotti berriz ezkutatu beharko da kanpoan Toscaren ahotsa entzutean, abeslaria azalpenak eskatzen ari zaio margolariari uste duelako beste emakume batekin zegoela. Cavaradossik emakumea lasaitu eta biek Erromako kanpoaldeko landa-etxe batera joateko plana egingo dute, euren maitasuna bizitzeko.
Tosca joandakoan, Angelotti berriz aterako da bere ezkutalekutik, bere arrebak, Attavanti markesak, ihesa errazteko utzitako emakumezko soineko batzuekin. Une horretan kanoi bat entzungo da Sant’Angelo gaztelutik datorrena: ihesa deskubritu dute. Azkar, Cavaradossik erabakiko du Angelotti landa-etxeraino eramatea, bertan ezkuta dadin. Biak aterako dira korrika elizatik, hain justu sakristaua margolariarentzako berriekin agertu aurretik: Napoleon garaitua izan da.
Une horretan, elizako atean Scarpia barone izugarria agertuko da; Scarpia polizia pontifikalaren burua da eta Angelottirengana eramango duten pisten bila dabil, eta guztiak ematen du aditzera margolariak lagundu diola ihes egiten. Tosca iritsiko da bere senarraren bila, baina Scarpiarekin egingo du topo, polizia buruak aspaldi desiratzen du emakumea. Scarpiak, Cavaradossi ez dagoelako Toscaren harridura ikusita, Angelottik ihes egitean ahaztutako Attavanti markesaren abaniko bat hartu eta margolariak ziurrenik emakumearekin egin duela ihes iradokituko dio abeslariari. Tosca, erabat jeloskor, landa-etxera abiatuko da korrika, distantzia batera Scarpiaren lekaioak atzean dituela, horrela, polizia buruak usteko du lortu dituela bere asmoak: Cavaradossi espetxean izatea eta Tosca beso artean.

 

II. ekitaldia

Scarpia Farnese jauregiko logeletan afaltzen ari da, eta Tosca bere egiteko plana antolatzen. Une horretan Spoletta sartuko da, bere sikarioetako bat, jakinarazteko margolariaren etxeraino joan zaiola atzetik, baina ez duela Angelottiren arrastorik aurkitu, Cavaradossi atxilotu badute ere. Scarpiak margolaria interrogatuko du, baina honek ukatu egingo du Angelottirekin zerikusirik izan duela, polizia buruak mehatxatu egingo badu ere. Une horretan Tosca sartuko da, Scarpiak deituta, eta bere maitea besarkatuko du, margolariak eskatuko dio ez esateko ezer landa-etxean ikusi duenari buruz. Epaile eta borrero batek Cavaradossi eramango dute, eta Tosca ere interrogatua izango da. Abeslariaren gaineko presioa areagotu egingo da Cavaradossiren oihuak entzutean, torturatzen ari baitira. Toscak ezingo du margolariaren oinazea jasan eta azkenean Angelottiren ezkutalekua aitortuko du: landa-etxeko lorategiko putzua. Jarraiki, Sciarrone helduko da, Scarpiaren lekaio bat, berriak dakartza: Napoleonek borrokari buelta ematea lortu eta azkenean Marengoko garaile bukatu du. Scarpiak, hitz hauek entzunda haserre bizian, heriotzara kondenatuko du margolaria. Orduan Spoletta sartuko da, jakinarazteko Angelottik, bere burua harrapatuta ikusita, bere buruaz beste egin duela, eta dena dagoela prest margolariaren heriotzarako. Toscak galduta ikusiko du bere burua, eta Scarpiaren gurari lizunak onartu beste erremediorik ez zaio geratuko, bere maitea salbatuko badu. Abeslariak, gainera, ibiltzeko baimen bat eskatuko dio, biek atera ahal izateko Estatu Pontifikaletatik. Scarpiak baietz esango dio, ez duela beharko jakinda, gezurra esan baitio Cavaradossi aske uztearen inguruan, disimuluz kontrako jarraibideak emanda Spolettari. Polizia buruak agiria sinatuko du eta Toscarengana hurbilduko da, baina honek mahaitik laban bat hartu eta bularrean sartuko dio, Scarpia ia berehala hilko da. Toscak gurutze bat utziko du gorpuaren ondoan, eta ibiltzeko baimena berarekin eramango du.

 

III. ekitaldia

Egunsentiko lehen izpiekin, artzain baten kantua eta Erromako kanpaiak entzungo dira. Sant’Angelo jauregian, Cavaradossi dago atxilotuta, Toscari agur esateko gutun desesperatua idazten. Une horretan abeslaria sartuko da, kartzelariak lagunduta, onartu egin baitu emakumeak heriotza ikusi ahal izatea. Toscak Scarpiarengandik lortutako baimena erakutsiko dio margolariari, honen salbazioa ere bermatzen baitu. Biek berreskuratuko dute ihes egin ahal izateko itxaropena, beraz, emakumeak gomendatuko dio tiro egiten diotenean hildakoarena egitea. Fusilamendu pelotoia sartu eta Cavaradossi lurrera eroriko da. Tosca hurbildu eta eskatuko dio denak joan arte ez mugitzeko, baina benetan hil dutela konturatuko da. Une horretan, Spolettaren oihuak entzungo dira, Scarpiaren gorpua aurkitu berri du. Polizia buruaren lekaio guztiak Toscaren gainera joango dira, baina honek, bere ihesean, harresirantz abiatu eta amildegira botako du bere burua.

 

Marc Heilbron OLBE-ABAO 2012-2013-ko Denboraldiaren Libururako

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2019-2020
23
Ira
2019

BM SUPERMERCADOS pro ALBOAN

Lekua: Euskalduna Jauregia

Beethovenen 9. Sinfonia

Ana Otxoa, sopranoa
Maite Maruri, mezzosoprano
Javier Tomé, tenor
José Manuel Díaz, barítonos

Bilboko Koral Elkartea
Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Carlos Garcés, zuzendaria

 

Entradas

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
27
Ira
2019

X Musikagileak

Lekua:

S. Martínez     Utopía, Homenaje a Ligeti

I. Urrutia          Gerok

M. Urquiza      Ikusia ikusirik

A. Barrio          Aquilea

H. Parra           InFALL

 Jordi Francés, director

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
03 - 04
Urr
2019

BOS 01

Lekua: Euskalduna Jauregia

E. Grieg: Concierto para piano y orquesta en La menor, op. 16
A. Bruckner: Sinfonía nº 7 en Mi mayor

Joaquín Achúcarro, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
10 - 11
Urr
2019

BOS 02

Lekua: Euskalduna Jauregia

Anthony Gabriele, zuzendaria

Gehiago ikusi