Kontzertuak

Zimmermann eta Patetika


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.


4.egitaraua

Frank Peter Zimmermann, biolina
Erik Nielsen, zuzendaria


I

ANDRÉS ISASI (1890 – 1940)

Erotische dichtung Op. 14

ALBAN BERG (1911 – 1935)

Kontzertua biolin eta orkestrarako “aingeru baten oroimenez”

I. Andante – Allegretto

II. Allegro – Adagio

Frank Peter Zimmermann, biolina

II

PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)

6 sinfonia si minorrean Op. 74 “Patetikoa”Eros eta Thanatos

I. Adagio
II. Allegro con grazia
III. Allegro molto vivace
IV. Finale: Adagio lamentoso – Andante

Iraup.: 100’ (g.g.b.)


Azken orduko sarrerak

DATAK

  • 11 azaroa 2021       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 12 azaroa 2021       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Eros eta Thanatos

Zein harrigarria den ikustea edozein garaitako artea oraindik ere eskuragarria ez ezik, berezkoa ere badela, sorkuntzarik garrantzitsuenetako askotatik urruntzen gaituzten urteak eta mendeak gorabehera. Zein zoragarria den oraindik Akilesen haserrearekin, Isoldaren maitasunarekin, Oteloren jelosiarekin edo On Kixoteren erokeria duinarekin bat egitea.

Gure bizi-baldintzek eta gure ideiek denboran zehar izan dituzten eraldaketa ugariak gorabehera, baldin eta pertsonaia ahaztezin horiengan guztiengan geure burua ezagutzen jarraitzen badugu, gizatasunaren esentzia osatzen duten grina eta erreakzio berberak aurkitzen ditugulako da; beldurrak eta itxaropenak; borrokak, arrakastak eta porrotak; tentsioak, bakea; zoriontasuna eta larritasuna… Garai guztietako artearen materia bera.

Bada, aste honetako saioan musikaren bidez azaltzen dira beharbada gai unibertsal horietako bi esanguratsuenak: Eros eta Thanatos, maitasuna eta heriotza; gure existentziaren bi poloak, elkarren kontrakoak, baina, paradoxikoki, hainbatetan nahasiak, Freudek erakutsi zigun bezala, eta berak baino lehen, hainbat artista handik. Gogora dezagun Isoldaren maitasun-heriotza, alemanez are modu sintetikoagoan adierazten dena, hitz bakar batean lotua: Liebestod.

Bi elementuen alderdi desberdinak jorratzen dituzten hiru lanen aurrean gaude. Horietako bat, Andres Isasirena: maitasun atseginaren gozamenak. Beste biak, maitasunaren eta heriotzaren auzotasun bitxiaren adierazpen gogoangarriak dira: alde batetik, Txaikovskiren azken pasio musikala. Txaikovski bere maitasunak nahi bezala bizitzeko ezintasunak zorarazten zuen, eta hil baino lehenxeago konposatu zuen obra; bestetik, Alban Bergek Manon Gropius neska gazteari egindako omenaldi maitagarri eta hunkigarria dugu. Neska 18 urte besterik ez zituela hil zen.

Maitasunaren eta heriotzaren, bi gai handi horien arteko harremanen emaitza, ezohiko emozio-indarra duen programa bat da; espero dut zuok emozio indartsuak jasotzeko prest etorri izana, gure giza izaera lotsagabearekin benetan aurrez aurre jartzen gaituzten emozioak zuongab¡natzeko prest, gure izaeraren egiari soinu-forma emanez, eta benetako teklak sakatzen dakiten artista handiek islaturik.

Erotische Dichtung 1912an Andres Isasik idatzitako olerki sinfoniko bat da. Andrés Isasi aurten BOSek bere ohiko bigarren edo hirugarren planotik erreskatatzen ari den egileetako bat da. Hain zuzen ere, haren musika inaugurazio kontzertuan entzun zen. Isasi, bere diru-kaudimenari esker, bere karrera eta sorkuntzak bideratzeko askatasun osoa izan zuen musikari gutxi horietako bat izan zen. Umezurtz izan zen txiki-txikitan, baina aitonaren babespean (aitona Baranbioko markesa zen, Bilboko finantza-gizon aberatsa), kalitate handiko musika heziketa izan zuen, txokotik irten gabe arrakasta erdiestea erraza ez zen garai hartan; egoera horretan, esperientzia adierazgarri batek jarraitu beharreko bidea erakutsi zion, Richard Straussek zuzendutako Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Bilboko kontzertura joan zenean (hau inbidia!). 

Horrela, Alemaniako musikaren aldeko ageriko zaletasuna berretsi zen (azken batean, klasizismotik arlo sinfonikoan agertu zen tradiziorik indartsuena), eta Batxilergoa amaitu bezain laster Berlinera joan zen bost urtez, Engelbert Humperdinck bezalako maisu garrantzitsuarekin ikastera. Lehen Mundu Gerra hasie zenean Bilbora etorri zen, eta, geroago, Getxora. Han, bizitza osorako lekua aurkitu zuen, baina goizegi amaitu zen haren bizitzaren bidaia, 50 urterekin, bihotzeko arazo kronikoak zituen-eta.

Alemanian jaso zuen prestakuntza bere lanen tituluetan ere nabaritzen da; izan ere, maizetan, haren obren tituluak alemanez zeuden; hori, batik bat, Wagner maisu duen eta Straussen postromantizismoa irakasle duen bere estiloan islatzen da,. Hau oso ondo ikusi ahal izango dugu Erotische Dichtung (Poesia erotikoa) olerki sinfonikoan, germaniar genero tipikoan eta, zehazkiago, Straussek XIX. mendearen amaieran bikain garatutakoan.

Poema sinfoniko bat historia, paisaia, gai literario edo filosofiko baten errepresentazio musikala da, narratiboa, deskribatzailea edo kontzeptuala izan, hau da, arteen arteko erabateko artelanarekiko harremanerako wagneriar joeraren adierazpen bat (Gesamtkunstwerk). Kasu honetan, Isasik maitasun sentsualeko eszena erotiko indartsu bat transmititu nahi digu bere musikaren bidez. Hori azpimarratze aldera, Alemanian izan zuen egonaldiak ematen zizkion bitartekoez baliatzen da (gogora dezagun Berlinen bizi zen bitartean idatzi zuela, eta 22 urte besterik ez zituela): batez ere, bere idazkeraren kromatismo indartsua, maitasun grinak eta ikarak irudikatzeko hain egokia, Wagnerrek Tristan obran argi utzi zuen bezala. Hortaz, orkestrazioa aberatsa eta atsegingarria da; besarkada koloretsuetan biltzen baikaitu. Kromatismoa eta kolorea, azken finean, hitz bera dira eta.

Baina, agian, pieza honen notarik nabariena orientalismoa da: bira melodikoak eta keinu bereizgarriak, garai erromantikoan eta erromantizismoaren osteko garaian eraikitako beste hainbat lan konposatu, idatzi, pintatu eta beste hainbat obra gogorarazten dizkigutenak, ekialdeko munduarekin liluratuta. Ekialde hori Merimée eta Bizeten Espainia bezain benetakoa da… esan dezagun benetako gertaeretan oinarritutako ekialdea dela. Scheherezade, Debussy eta Ravelen ekialdeko fantasiak, Turandot, denboran gertu-edo dauden adibide onak dira. Hala ere, konbentzioak funtzionatu egiten du, eta erraza eta atsegina izango da Isasiren irudimen biziak ‘Mila eta bat gau’ obraren eszenara eramango gaituela sentitzea.

Kontzertu honi hasiera gozoa emango diogu, zain ditugun bi norgehiagoka emozional handiei sendoago aurre egin ahal izateko. Hori bai: horietako lehena sakonki ulertze aldera, ez gaitezen tronpa, lehenik hesi bat gainditu behar dugu, hau bezalako obra guztiz sagaratuaren kasuan ere, gaur egungo entzule askorentzat obra sentibera izaten jarraitzen baitu. Argi eta garbi esan dezagun, ezer adierazten hasi baino lehen: Bergen kontzertua obra dodekafonikoa da. Eta orain ken dezagun beldurra. Izan ere, musika seriala, azken finean, gure garaiko musika handian finkatuta dagoen lengoaia da, eta, ikusiko dugun bezala, lan honek molde asko hausten ditu.

Obra hau 1935ean idatzia izan zen, aste gutxitan, Alpeetako lakuen inguruan; kontzertu ospetsu baten egilea. den Brahms jaio zen lekutik oso gertu idatzi zen. Obra hau Louis Krasner biolin-joleak egindako enkargu batetik dator, Bergen musikak txundituta. Konpositorearen hasierako susmoen aurrean, Krasnerrek argudiorik sinesgarriena erabili zuen eta esan zion: “Musika dodekafonikoaren aurkako kritikaren eraso orokorra da musika hau burmuinekoa baino ez dela eta sentimendurik edo emoziorik gabea dela. … Pentsatu zer esan nahiko lukeen Schoenbergen mugimendu guztiarentzat Alban Bergen biolinerako kontzertu berri batek burmuinaren aurreiritziaren eta edukiaren arteko antagonismoa suntsitzea erdiertsiko balu”.

(Parentesi txiki bat besterik ez: Hitz horiek Johann Sebastian Bachi esan ahal izango zizkioten bere kontrapuntu landuei buruz, eta berak, adibidez, bere ahozko ariaren batekin erantzun ahal izango zuen. Hain zuzen ere, emozioaren eta formaren oreka musikaren gai nagusietako bat da).

Erronka horrek bultzatuta, Izan ere, Berg-ek enkargua onartzera jo zuen, baina horretarako Luluren konposizioa eten egin behar zuen, hots, bere opera ezagunena, azkenean amaitu gabe geratuko zena. Izan ere, Vienako bigarren Eskolako hiru kideen artean, gure musikaria da malguena hamabi soinuen artearen printzipioen aplikazioan (urregintzaren pareko Anton Webernen doitasun minimalista izugarriaren aurrean);  bere lanetan, askotan, musika tonala egiteko moduak berreskuratzen dira, modu diatonikoan eraikitako akordeak entzuten dira, sentiberatasun erromantiko eta posterromantikotik hurbilago dauden pasarteak, betiere komunikazio emozional biziagoa eta adierazpen liriko eta grinatsurako berezko joera lortze aldera.

Lanari ekiteko falta zen azken bultzada modu tragikoan iritsi zen 1935eko apirilaren 22an, Manon Gropius poliomielitisaren ondorioz hil zenean, 18 urte zituela. Manon Alma Mahlerren alaba zen, mende hasierako sorkuntzaren munduko pertsonaia aparta zen andrearena. Haren senar Gustav Mahler hil ondoren eta Oskar Kokoschka margolariarekin harreman sutsua izan ondoren (harreman horretatik pintura lan zoragarri batzuk sortu ziren), Walter Gropius arkitektoarekin ezkondu zen. Arkitekto hau Bauhausen bultzatzailea eta arkitektura modernoaren berritzaile garrantzitsuenetako bat izan zen. Berriro banandu ondorik, Alma Franz Werfel idazlearekin ezkondu zen. Horrelako giro artistikoan, Manon gazteak aukera guztiak izan zituen sentiberatasun miresgarriko pertsona bihurtzeko. Kontuan izan Berg-ek kontzertu hau sortzeko erabilitako miresmena, maitasuna, mina eta iraina indar osoz esperimentatu ditzazuen.

Alma, alabaren heriotzagatik lur jota, honela idatzi zuen: “maitagarrien ipuineko izaki bat zen; inork ezin zuen maitatu gabe hura ikusi. Adiera guztietan gizakirik ederrena zen. Gure ezaugarri on guztiak konbinatzen zituen. Ez dut inoiz ezagutu maitasunerako halako gaitasunik, hori adierazteko eta bizitzeko halako ahalmen sortzailerik”. Elias Canetti idazle gazteak ere ezagutu zuen, eta Berg-ek kontzertuaren azpitituluan egin zuen interpretaziorako bidea eman zion aingeru baten oroimenari: “Manonek lotsa erakustenn zuen edertasuna baino gehiago; aingeru-itxurako zeruko gazela bat zen”.

Hurrengo asteetan, Louis Krasnerrekin zuzenean lan eginez (bere etxearen inguruan inprobisatzeko eskatu zion), Bergek inoiz baino gogorrago lan egin zuen, bere hitzetan, lan hori bi sortzeko. Obrak bi mugimenduditu, bakoitza beste bitan zatituta dagoena. Ibilbide horretan zehar, egileak hainbat aldartetatik igarotzen da: hasierako melodia gozo eta bihurrien bidez hunkitutako eta nagusiki lirikoa den oroitzapena, zeinei Karintiako abesti herrikoi bat gehitzen baitzaie (zenbait adituk konpositorearen gaztaroko maitasun baten oroitzapenari egozten diotena); heriotzarengatiko oinaze zorrotza bigarren higiduraren hastapen oso zorrotzean, garratzagoa eta asaldatuagoa; meditazio-oinazea aurrean, Bachek harmonizatutako koral bat sartzen denean, zeinaren testuak bizitzaren nekea eta mundutik erretiratzea gogorarazten duen; transfigurazioa amaieran, koralaren gaiari buruzko aldaketa irudimentsuetan zehar. Partituraren gainean, Bergek koral honen testua islatu nahi izan zuen ("Nahikoa da"). (…) Gabon, mundua, zeruko etxera noa…”); entzuten duzuenean, bi jenioren eskuetatik igaroz mendeak zeharkatu zituen kantu honen eragin lasai baina hunkigarria sentituko duzue.

Lanaren egituraren ikuspegitik, Bergen originaltasuna ikus dezakegu; arkitektura dodekafonikoaren fusio sortzailea eta lengoaia tonalaren oihartzunak. Dakizuen bezala, Schoenbergek sortutako dodekafonismoa, pieza bakoitzarentzat hamabi soinu ezberdin sortzean datza: musikagileak libreki ordenatutako eskala kromatikoko hamabi soinuak, halako moldez non lan bakoitzak bere lengoaia propioa eta bakarra baitu; seriearen eraldaketak musika eraikitzeko oinarria dira (zatitzea, inbertitzea, seriea ispilu batean bezala islatzea, bertatik funtsezko akordeak ateratzea). Bada, kasu honetan, Bergek serieko puntu fokalak biolinaren aireko sokekin sortzen direnak izateko moduan ordenatzen ditu (sol, re, la mi; bakarlariari jotzen entzungo dizkiozue obra hasi bezain laster) eta, horietatik abiatuz, jarraian doazenek lau akorde perfektu osatzen dituzte (bi handiago eta bi txikiago), piezari nolabaiteko tonu-kolorea emango diotenak bere garapen osoan zehar.

Gainera, seriearen amaierak (lau goranzko nota), aipatutako Bachen melodia koralaren hasiera aurreikusten du, eta hau, une batzuetan, maisuaren jatorrizko harmonia berarekin agertzen da. Partituran, batzuetan, Bergek parentesi artean idatzi zuen azpiko harmonia tonala (mi bemol maiorreko tonalitatearen armadura). Eta azken akorde distiratsuak, seriearen lau nota nagusietan oroitzapenarekin nahasirik, obra modu ikaragarrian amaitzeko erabiltzen den itxuraldatze giro mistiko horretara garamatza.

Azken batean, ez dezagun pentsa entzutean ea pieza tonala edo atonala, modernoa edo erromantikoa den. Artelan handi oro bezala (eta lan eskerga da), gure existentziaren funtsezko gaiak ehuntzen dituen sare bat da; maitasunaren testigantza bat eta oroitzapen hunkitu bat, gure hauskortasunaren misterio handiaren aurreko erreakzio bat: aingeru baten heriotza eta, agian, norberaren amaieraren aurresentimendua.

Azken honek programa ixten duen obrarekin lotzen du; izan ere, obra amaitu eta hilabete gutxira, 1935eko Gabon egunean, bere estreinaldia entzutera iritsi gabe (hurrengo urtean Bartzelonan izan zen), Alban Berg hil zen, gazteegi, erle baten ziztadaren konplikazio infekziosoaren ondorioz (beti izan zuen osasun ahula eta joera alergiko handia).

Gure hurrengo protagonista den Piotr Ilich Txaikovskirentzat, seigarren sinfonia izan zuen azken obra. Eta, hura entzutean, berak bazekiela susmatzen dugu. 1893an izan zen; munduak musika harrigarri hau lehen aldiz entzun eta handik bederatzi egunetara bakarrik eraman zuen kolerak partitura bakoitzean bere emozioak eta bere urradurak utzi zituen musikari baten bizitza grinatsu eta, batzuetan, krudela; eta azken lan honetan joera horren gailurrera iristen da, kritikak Txaikovskiri hainbeste erdeinu eragin dion joeraren betera (esan behar dut nire aburuz zeharo bidegabeak direla erdeinuok). Ez dut uste Txaikovskiri gehiegikeria hunkigarriak eta soinu-neurosia aurpegiratu dizkiotenetako inor gai izango zenik sortzaile handi horren zintzotasunarekin eta intentsitatearekin paperaren gainean odolusteko. Saia zaitezte zuon buruak eroaten uzten; entzun ezazue gaur gauean musika bihotza zabalik, eta ikus ezazue ea gai zareten lehen mugimendua malkorik isuri gabe amaitzeko; ez arduratu: Auditoriuma ilun dago, eta, gainera, zure besaulkiaren alboko lagunak, ziur aski, emozio horiek partekatzen ari dira, neurri horretako artelan batek bakarrik eragin dezakeen giza komunioarekin.

Egileak berak aipatu zuen programa autobiografiko bat zegoela sinfonia horretan: "Baina programa hori sentimendu subjektiboz beteta dago, eta sarritan, konposatzen nuen bitartean, nire begiak malkoz betetzen ziren". Entseatu ezazue zuen interpretazioa; zalantzarik gabe, intentsitate handieneko emozioak eta maitasunari, pasioari, sufrimenduari eta heriotzari buruzko erreferentzia argiak aurkituko ditugu, arnasarik gabe eta orkestrazio distiratsu, koloretsu eta indardun batean bilduta uzten gaituen alternantzia batean; horrek guztiak lotura berriak markatzen ditu Bergen kontzertuarekin, ezaugarri horiek guztiak partekatzen baititu.

Izan ere, obra fagotaren erregistroaren sakonetik sortzen da, astiro arrastaka doan gai goibel batekin, aurrera egiten ausartu gabe bezala. Sarrera ilun horren ondoren, gai bat barik keinu bat dena agertzen da, kezkaren eta itxaropenaren artean musika hara eta hona ibilarazten duen dardara eta isiltasunez jositako asaldura. Eta, azkenik, dena gelditzen da sinfonia hori berehala identifikatzen duen melodia uhindu gogoangarri hori sor dadin zale guztientzat; melodia erabat lirikoa da, muturreraino, eta melodia hori nagusi izango da lehen mugimendu osoan. Ez izu-ikararik gabe, zeren, ibilbidearen erdian, akorde bortitz batek bat-batean ametsetik atera eta pasarte oldarkor, ia basati batera botatzen baikaitu, zeinak errukirik gabe astintzen baikaitu denbora-tarte luze batez. Lehen zati honen amaiera modu gogoetatsuagoan tratatutako hasierako materialekin hedatzen da, gazteen emoziorik errugabeenak heldutasunera garamatzaten minen indarkeriaz tindatu balira bezala (Txaikovskik gonbidatu gintuen programa subjektibo horren interpretazio posible bat besterik ez da).

Bigarren mugimenduak atsedenaldia ematen digu; autoreak bere ohiko ohiturari jarraitzen dio, scherzoaren lekuan bals bat jarriz, nahiz eta leku hori XIX. mendeko sinfonien egituran hirugarrena izan ohi den eta hemen bigarrena den. Baina, nola gehitu, hasierako mugimenduaren tentsio emotiboaren ondoren, kontzentrazio liriko bereizgarria tempo motel batean?  Hobe dugu dantza egin. Eta gainera bals dotore eta argitsua da, ezuste sotilez josia. Erdialdean emozionalki biziagoak diren une batzuk eskaintzen ditu, baina, oro har, dantzaren berezko arintasunari lotzen zaio, ‘Intxaur-hauskailua’ edo ‘Zisneen lakua’ bezalako harribitxi ederron sortzaileak oso ondo ezagutzen duen eremua baita hori.

Eta hirugarren mugimenduan apoteosia dator: oso martxa distiratsua, non metalek asko emango duten: garaipen une bat eta bizitzearen gozamen bat. zaude geldi-geldi mugimentu hau amaitzen denean eta ez txalorik jo. Entzun nuenez, zuzendari ospetsu batek (haren izena gogoratu  nahi dut, baina ahaztu egin zait, barkatu) hemen amaitzen zuen sinfonia, laugarren mugimendua interpretatu gabe, publikoaren berotasuna bereganatze aldera. Musika honek argi uzten digu Txaikovskik bere pozez bere atsekabeak jasan zituen bezain gogotik gozatzen jakin zuela. Baina, tamalez, haren bizitzako azken hilabete haietan ez zen honako hau bere sinfoniarako gordeta zegoen amaiera.

Garaipen martxaren azken akorde dardartiak oraindik din-dinean direlarik, hasperen latz bat bi aldiz jaisten da soketara. Askotan entzungo dugu lanaren azken zati honetan zehar, etsi-etsian igotzen saiatuz, baina berriz ere sinfonia hasten zen hondo latzetara joz eta berriz fagotaren kolorerik ilunenarekin jokatuz, protagonista bezala. Itxaropena berpizten ari dela dirudien pasarteak grinatsu txandakatzen dira, harizko instrumentistei bibrato-intentsitate izugarria eskatuz, eta haizezko instrumentistei arnasketa oso luzeetan ahitzeko galdeginez, ia arnasarik gabe gidatzeko, inoiz amaituko ez direla diruditen eta Txaikovskiren estiloaren marka diren goranzko progresio horietako batzuen bidez. Baina, azkenean, mingarriro jotzen ute metalen akorde harrigarrien kontra, eta berriro erortzen dira. Kontrabaxuek amaierara arte eroan duten nota larri batek adierazten duen arte ezin dela ezer gehiago itxaron. Eta musika poliki-poliki eta erremediorik gabe hondoratzen da, harik eta iraungi arte. Ezinezkoa da kontrabaxuen pizzicatoetan azkentzen diren azken taupada horiek ez sentitzea, egilearen bihotzarekin sinfonia estreinatu eta berehala gertatu zenaren premonizio beldurgarri gisa.

Horrela azaltzen da giza izaera, Eros eta Thanatosen bikoiztasun bizi eta grinatsua programa bikain honetan. Apartekoa, bere baitan hartzen duen musikaren kalitateagatik, bakarlari, orkestra eta zuzendariarentzat ohikoa ez den exijentziagatik eta, azken finean, bere emozio-intentsitateagatik. Intentsitate berarekin, goza ezazue, sufri ezazue…

 

Iñaki Moreno Navarro


Frank Peter Zimmermann

Biolina

Frank Peter Zimmermann bere belaunaldiko biolinista garrantzitsuenetako bat da. Bere musikaltasun desinteresatuagatik, bere bikaintasunagatik eta adimen zorrotzagatik goraipatua, munduko orkestra nagusiekin aritu da hiru hamarkada baino gehiagoz, munduko zuzendari ezagunenekin elkarlanean.

Bere kontzertu konpromiso ugariek Europa, Estatu Batuak, Asia, Hego Amerika eta Australiako nazioarteko musika areto eta jaialdi nagusietara eramaten dute.

2021/22 denboraldiko konpromisorik aipagarrienak Suisse Romandeko Orchestre eta Jonathan Nottekin egoitza bat dute, baita Symphonieorchester des Bayerischen Rundfunks eta Klaus Mäkeläks, NDR Elbphilharmonie Orchestre eta Manfred Honeck, Bamberger Symphoniker eta Jakuhonikerrekin konpromisoak ere. Martin Helmchen pianistarekin Beethovenen sonaten zikloa interpretatzen ari da, osorik edo zati batean, Europako hainbat hiri garrantzitsutan. Bien bitartean, bis Recordsek 3 CDtan atera du ziklo osoa.

2010ean Trio Zimmermann sortu zuen Antoine Tamestit biola jotzailearekin eta Christian Poltéra biolontxelo jotzailearekin; hirukotea Europako musika gune eta jaialdi nagusietan aritu da. Bis Recordsek J.S. Bach, Beethoven, Mozart, Schubert, Schoenberg eta Hindemithen soka-hirukoteentzako lanak CDan grabatu zituen.

Urteetan zehar, Frank Peter Zimmermannek diskografia ikaragarria eraiki du EMI Classics, Sony Classical, bis Records, hänssler Classic, Ondine, Decca, Teldec Classics eta ECM Recordsentzat. Kontzertu garrantzitsuen errepertorio osoa grabatu du, Bachetik Ligetira, baita errezitaldien errepertorioa ere. Grabazio horietako askok sari ospetsuak jaso dituzte mundu osoan. Estreinaldirik berrienak honako hauek dira: Bamberger Symphoniker eta Jakub Hrůša biolinerako kontzertuak, Bartóken sonatarekin batera (bis); Shostakovichen biolinerako bi kontzertuak, NDR Elbphilharmonie Orchestre eta Alan Gilbertekin (bis; Grammy sarietarako izendatua); eta biolinerako kontzertuak. 2021eko irailean, Berlingo Filarmonikak CD berezi bat kaleratu zuen bere zigiluan, Bartók, Beethoven eta Bergek Alan Gilbert, Daniel Harding eta Kirill Petrenko zuzendariekin emandako kontzertuetan Zimmermannek egindako interpretazioekin.

Zimmermannek hainbat sari eta sari berezi jaso ditu, besteak beste, "Accademia Musicale Chigiana, Siena" saria (1990), "Rheinischer Kulturpreis" saria (1994), Duisburg hiriko "Musikpreis" saria (2002) eta "Bundesverdienstkreuz 1. Klasse der Bundesrepublik Deutschland (2008) eta Paul Hindemith-Preis der Stadt Hanau (2010).

Beste alde batetik, Zimmermannek munduko lau estreinaldi eskaini ditu: biolinerako 2. kontzertua London Philharmonic Orchestrarekin eta Jaap van Zwedenekin (2015), Berliner Philharmoniker eta Swedish Radio Symphony Orchestrarekin, biak Daniel Hardingekin, eta New York Philharmonic eta Radio Franceko Orchestre Philharmoniquerekin, biak Alan Gilbertekin. Matthias Pintscherren "en sourdine" biolinerako kontzertua Berlingo Filarmonikarekin eta Peter Eötvös (2003), Brett Deanen "The Lost Art of Letter Writing" biolinerako kontzertua ere estreinatu zituen. Kontzertu honek 2009ko Grawemeyer saria jaso zuen konposizio honengatik, konpositoreak zuzendutako Royal Concertgebouw Orchestrarekin (2007) eta Augusta Read Thomasen "Juggler in Paradise" biolinerako 3. kontzertua, Radio Franceko Orchestre Philharmonique eta Andrey Boreykorekin (2009).

Alemaniako Duisburg hirian jaio zen 1965ean, eta 5 urte zituela hasi zen biolina jotzen. Valery Gradov, Saschko Gawriloff eta Herman Krebbersekin ikasi zuen.

Zimmermannek Antonio Stradivari 1711ko "lady Inchiquin" biolina jotzen du, Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen, Düsseldorf, "Kunst im Landesbesitz" delakoak modu atseginean laga zuena.


Erik Nielsen.

Zuzendaria

Erik Nielsen zuzendariak trebetasunez lan egiten du operaren eta sinfoniaren alorretan. 2015az geroztik Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da; halaber, 2016tik 2018ra bitartean Theater Baseleko musika zuzendaria izan zen, eta oraindik ere sarri gonbidatzen dute Sinfonieorchester Basel zuzentzeko. 2002an 10 urteko lankidetza hasi zuen Frankfurteko Operarekin, Korrepetitor (pianista) gisa lehenik eta Kapellmeister gisa gero, 2008tik 2012ra. Bertan, oso errepertorio zabaleko tituluak zuzendu ditu, Monteverdirekin hasi eta Lachenmanneraino. Frankfurten bizitzen hasi aurretik, Erik Nielsen harpa-jotzailea izan zen Berlineko Filarmonikoaren Orchester-Akademien.

20/21 denboraldirako dituen proiektuen artean honakoak nabarmentzen dira: debuta Dutch National Operan, Rotterdam Philharmonic Orchestra zuzenduz, Stravinskyren Oedipus Rexen produkzio berri batean; horrekin batera, Sammi Moussaren Antigonea operaren munduko estreinaldia egingo du, bai eta debutak ere Galiziako Sinfonikoarekin eta Orchestre der Tiroler Festspiele orkestrarekin, eta, era berean, Municheko Bayerische Staatsoperrera itzuliko da Richard Straussen Ariadne auf Naxosekin.

Azken konpromisoen artean, aipatzekoak dira: Kreneken Karl V, Municheko Bayerische Staatsoperrekin; Oedipus Rex, Il Prigioniero eta Pelléas et Mélisande Semper Oper Dresdenen; Trojahnen Peter Grimes eta Oreste Züricheko Opernhausen; Lachenmannen Billy Budd eta Das Mädchen mit den Schweflhörzern, Frankfurten; Usandizagaren Mendi Mendiyan, Pasioa San Joanen arabera eta Salome Bilbon, eta The Rake’s Progress, Budapesten. Horrez gainera, kontzertuak eman ditu Oslon, Manchesterren, Stockholmen, Madrilen, Estrasburgon, Lisboan, Basilean, Aspen Music Festivalen eta Interlochen Arts Campen.

Oso gazterik hasi zen pianoa jotzen. Erik Nielsenek orkestra zuzendaritza ikasi zuen Curtis Institute of Musicen, eta oboean eta harpan graduatu zen The Juilliard Schoolen. 2009an, Sir Georg Solti saria eman zion Solti U.S. Fundazioak.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16 - 17
Urt
2025
>ONE eta Mahlerren “Titán”

ONE eta Mahlerren “Titán”

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”

Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
20
Urt
2025
>Ganbera 4

Ganbera 4

Lekua: Euskalduna Jauregia

B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin

M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
30 - 31
Urt
2025
>Mundu Berriko sinfonia

Mundu Berriko sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Piccoloa eta orkestrarako kontzertua Op. 50
A. Dvorák: 9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 “mundu berrikoa”

Néstor Sutil, piccoloa
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak