BOSEK WAGNER PROTAGONISTA DELA ITXIKO DU DENBORALDIA

Aurretik Mozart eta Haydn izango dituela, Wagnerren Walkiriaren lehen ekitaldiak itxiko du BOSen 2016-2017 Denboraldia

Bilbon, 2017ko ekainaren 6an

Denboraldia ixteko, Erdialdeko Europako musikatik mende bateko ibilbidea eskainiko digun egitaraua programatu du BOSek, hiru musikagile bikainen bitartez: Mozart, Haydn eta Wagner.

Goi-mailako egitaraua, denboraldia ixteko. Walkiriaren lehen ekitaldiak osaera dramatiko eta musikal sendo eta bateratua dauka, eta, ondorioz, pieza bereizi gisa gozatu daiteke. Welsungoen drama ahots wagneriar bikain bik aurkeztuko dute: Michelle De Young sopranoak eta Stuart Skelton tenorrak, oso oroitzapen onekoak gure orkestrarentzat. BOSekin arituko den hirugarren bakarlaria Callum Thorpe da. Izan ere, Walkiriaren lehen ekitaldian aritzeaz gain, Mozarten ariari ere jarriko dio ahotsa; bitxia izan arren, azken horrek ere debekatutako maitasuna jorratzen du.

Michelle de Young sopranoa, gurekin aritu baino lehen, Colorado Symphony Orchestrarekin aritu da, eta, irailean, Aida abestuko du English National Operan.

Stuart Skelton New Yorkeko METen aritu ondoren iritsiko da Bilboko publikoarekin daukan hitzordura, eta, gurekin izan ondoren, Fidelio abestuko du Londresko BBCren Proms delakoetan.

Bestalde, Callum Thorpe Bergen National Operarekin izan ondoren etorriko da guregana, eta, Bilboko emanaldiaren ondoren, Britainia Handira joango da, North Operak egingo duen Brittenen Billy Budd operaren antzezpenean parte hartzeko.

Egitaraua
08 – 09 ekaina 2017

F.J. Haydn: 82. sinfonia Do maiorrean, “Hartza”
W.A. Mozart: “Alcandro lo confesso”, baxu eta orkestrarako, K. 512
R. Wagner: Die Walküre, I. ekitaldia

Michelle De Young, sopranoa
Stuart Skelton, tenorra
Callum Thorpe, baxua
Erik Nielsen, zuzendaria