Musika hurbiletik 2010 – HELDUENTZAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOA – MUSIKAREN KOLOREAK

Zer nahi dugu?

Musikagileek musikari kolore jakin bat emateko erabiltzen dituzten tresnak ezagutzea: harmonia, melodia, erritmoa, tonalitatea, tinbrea. Horiei esker, musika era bizian, nostalgikoan, sutsuan, poetikoan… hartzen dugu.
Entzunaldi aktiboa ahalbidetzea, musikaz gehiago gozatzeko.
Kontzeptu horien bitartez, estetika musikalari buruzko gaiak aztertzea, Bilboko Arte Eder Museoaren lanen proiekzioetan oinarrituz

Nori dago zuzenduta?

Musika zaletasuna duen eta zaletzeko interesa duen edozeini. Ez da behar prestakuntza berezirik.
Musikaren mundua hobeto ezagutu eta mundu horretaz gehiago gozatu nahi izatea baino ez da behar.

Nola antolatzen sa Zikola?

6 saio, urriaren 27an, azaroaren 3, 10 eta 17an eta abenduaren 1 eta 15an (asteazkenak) Mercedes Albaina adituaren eskutik.
Ordutegia: 19:15etik 20:30era.
Lekua: Bilboko Arte Eder Museoko auditorioa.
Gonbidapena BOSen entsegu orokorretara.

Inskripzioa

Urriaren 13tik (asteazkena) aurrera.
6 saioen prezioa:

40 €: BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Eder Museoaren lagunak.
60 €: publikoa orokorrean.

Plaza-kopurua bete arte.

Informazio gehiago eta inskripzioa

En las oficinas de la BOSen bulegoak
T.: 94 403 52 05
Palacio Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorbidea 4
Ordutegia/Horario 9:00 – 14:00 BOSen eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko lankidetza

Eraskin bat erantsi da hemen