OHAR GARRANTZITSUA
Iker Sánchez, zuzendaria
Irunen jaio zen 1976an, eta bertan hasi zen tronpeta-eskolak jasotzen. Donostian, Bordelen eta Munichen espezializatu zen, eta, besteak beste, Euskadiko eta Bilboko Orkestra Sinfonikoekin edo Müncher Symphoniker-ekin kolaboratu du. 2004an, orkestra-zuzendaritzari ekitea erabaki zuen.
2007tik 2009ra, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari laguntzailea izan zen. Harrezkero, egitarau askotan zuzendu du BOS, kontzertu didaktikoetatik hasi eta abonuko denboraldian egindako aurkezpenera arte.
BOS ez ezik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Tenerifeko Orkestra Sinfornikoa, Donostiako Ganbera Orkestra (orkestra honekin Talde Gazteen bigarren sari nazionala jaso zuen 2007an), eta Gasteizko Ganbera Orkestra zuzendu ditu, eta bakarlari moduan ere aritu da, Terence Blanchard edo Paty Austinen mailako bakarlariekin batera. Denboraldi honetan, halaber, Asturiasko Printzerriaren Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du, bai eta JONDE ere.
Zuzendari arloan, prestakuntza handia dauka; izan ere, ikastaro ugari egin ditu maisu handiekin, besteak beste, Jesús López Cobos, Arturo Tamayo eta Enrique García Asensiorekin. Era berean, Parisko IRCAMek antolatutako ikastaroa ere egin du, Peter Eötvos eta Szolt Nagy zuzendariekin, Luxenburgoko Philarmonique Orchestrerekin.
2008/09 denboraldiaz geroztik, EIO (Euskalherriko Ikasleen Orkestra) Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria da. EIO Euskal Herriko Kontserbatorioetako ikasleek osatutako orkestra da.