Egoitza eta kokapena

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA

Palacio Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorbidea,4 – 48011 Bilbao

Telefonoa: (+34) 944 035 205
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
E-mail: abonados@bilbaorkestra.eus

KONTAKTUKO ESKABIDE-ORRIA

Galderarik edo iradokizunik egin nahi badiguzu, honako eskabide-orri hau bete eta “Bidali” botoia sakatu:

    LEGE-OHARRA DATU PERTSONALEN BABESA
    Jakinarazitako datu pertsonalak (zureak nahiz BOSen abonatu egitea erabaki duzun hirugarrenenak nahiz adingabekoenak, zeinaren tratamendua baimentzen baituzu berariaz haren legezko ordezkari zaren heinean) nahiz zurekin dugun kontratu harremanean zehar sortutako beste edozein tratatuko ditugu BOSek, zurekiko harremana eta komunikazioa bideratzeko nahiz entitateak antolatutako ekitaldien abonudunekin edo/eta ekitaldietara joaten direnekin kontratu/merkataritza harremana kudeatzeko. Tratamendu hori aldeen arteko kontratu harremanean eta arduradunaren interes zilegian oinarrituko da. Datuak hirugarrenei jakinaraziko zaizkie. Ez da egingo datuen nazioarteko transferentziarik. Eskubidea duzu zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, baita beste eskubide batzuk ere, www.bilbaorkestra.eus webgunean zure esku jarritako informazio osagarrian zehazten den moduan.

    Pribatutasuneko politikarekin ados nago.

    Palacio Euskalduna

    EUSKALDUNA JAUREGIA

    Bilbao Orkestra Sinfonikoaren egoitza, Soriano y Palaciosen Biltzar eta Musika Jauregia, 1999ko otsailean inauguratu zen, eta, harrezkero, Orkestraren egoitza da. Eraikina Bilbok bizi duen eraldaketa prozesuaren mugarrietako bat da, izan ere, munduko arkitekturako gorengo sinaduren azpiegiturak ari dira eraikitzen bertan. Arkitekto espainiarrek egindako lan garaikide garrantzitsuenetakotzat saritua, Euskalduna ontziola zaharrean eraikitako azken ontziaren sinboloa da. 53.000 m2-ko gune multifuntzionala da, hiriaren erdialdean kokatua.

    AUDITORIOA

    BOSen denboraldi sinfonikoko kontzertuak hartzen dituen Auditorioak 2.164 eserleku ditu, bai eta akustika bikaina eta berebiziko organoa ere. Montserrat Caballéren hitzetan, aritu den auditorioen artean, hauxe izan da aretorik ederrena.www.euskalduna.net

    auditorio-euskalduna