Emaitzak:

BOSak entzunaldien deialdia egiten du

 Bilbao Orkestra Sinfonikoak ,Tronpa bakarlaria aukeratzeko entzunaldien deialdia egiten du.  Instantziak aurkezteko epea, 2014-11-24an bukatzen da. Informazio guztia hemen eskura dezakezu:info

Edukira joan

MUSIKA HURBILETIK – VII. zikloa

Musika, bere bilakaeran. Musika aldi handiak ————————– Irakaslea: Mercedes Albaina ————————– Ikastaroaren edukia Musikak bilakaera historiko-kulturalaren erresonantzia-kutxa gisa jarduten du. Horri esker ulertzen dugu zergatik, musika-estilo bat garai edo leku jakin batera mugatuta egon ez arren, aldi Barroko, Klasiko eta Erromantikoko konposizioek eta XX. mendeko korronteek “soinu” desberdina duten. Musika bere bilakaeran ulertu eta, beraz, … Jarraitu irakurtzen “MUSIKA HURBILETIK – VII. zikloa”

Edukira joan

BOSak entzunaldien deialdia egiten du

Bilbao Orkestra Sinfonikoak ,II bibolin bakarlaria aukeratzeko ,entzunaldien deialdia egiten du. (aldi baterako kontratazioa)  Instantziak aurkezteko epea, 2014-09-05ean bukatzen da. Informazio guztia hemen eskura dezakezu:info

Edukira joan

BOSen 2014-2015 DENBORALDIA AURKEZTU DUTE

Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatu eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren presidenteak BOSen 2014-2015 denboraldiko programazioa aurkeztu du gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.
Denboraldia urriaren 9an hasi eta 2015eko ekainaren 4an bukatuko da. BOSek 17 programa, 34 kontzertu, programa sinfoniko-koral bat, eta Gabonetako, Inauterietako eta itxiera kontzertu bana emango ditu; horrez gain, bi estreinaldi absolutu ere eskainiko ditu, bata denboraldi sinfonikoaren barruan, eta bestea ganberakoa. 35 bakarlarik eta zuzendarik hartuko dute parte, eta kontzertuak hasteko ordua ordu erdi aurreratuko da, alegia, 19:30ean hasiko dira.

Edukira joan

Rudolf Buchbinderrek bertan behera utzi du bere saioa. Eldar Nebolsin arituko da haren ordez

Egitarau honetan, piano-jotzaile uzbekistandar entzutetsua arituko da Rudolf Buchbinderren ordez. Egitarauak bere horretan jarraitzen du
 
 

Edukira joan

Haurtxoentzako Kontzertuak

MUSIKHAZI 2013-2014 Haurtxoentzako Kontzertuak   Gabon Gauetik Urte Berrira   Gure egitarauan maiz gonbidatu gisa etortzen den MUSICALMENTE konpainia portugaldar sarituaren eskutik, bueltan dira “Haurtxoentzako Kontzertuak”. Bidaia emozionala, Gabonetako melodia klasikoetatik hasi eta Strausstarren Vienako urte berrira heldu arte.   Haurtxoentzako Kontzertuak agertokiaren erdialdeko jolas-gune batean egiten dira. Musikarien inguruan, kuxinak eta aulkiak daude ikusle … Jarraitu irakurtzen “Haurtxoentzako Kontzertuak”

Edukira joan

BOS ETA MUSIKENE ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA

BOSek bere kontzertuetako batzuetan parte hartzeko aukera ematen die Musikeneko ikasleei, bai instrumentista gisa, bai zuzendari gisa, entseguetan zein jarduera pedagogikoetan.
 
Ibon Aranbarri BOSeren Zuzendari orokorra eta Patricio Goialde Musikeneren (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) kudeatzaile akademikoak Lankidetza Hitzarmena sinatu dute gaur goizean.
Hitzarmenak, hasieran, 4 urteko iraupena dauka, eta bere helburua da BOSen ateak irekitzea Musikeneko ikasleei, praktikak egin ditzaten eta BOSek bere programazioaren barruan antolatzen dituen jardueretan parte hartu dezaten.
Modu horretan, Musikeneko azken ikasturteetako ikasleei orkestra sinfoniko baten barruan lan egitearen benetako esperientzia bizi ahal izango dute, eta horrek ezagutza praktikoa emango die aukeratu duten jarduera profesionala garatzeko orduan, halakorik ezin baita eskoletan jaso.
Gainera, hitzarmena bera erakundeen arteko lankidetzaren adibidea da. Bi erakunde, bakoitza instituzio jakin baten menpekoa, eta egoitzak ere lurralde banatan dituztela, helburu bakarrarekin ari dira lankidetzan: gure herrialdean trebatzen diren musikari berrien prestakuntza hobetzea.
Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko ikasleek BOSen jarduera hauetan hartu ahal izango dute parte:
a)     Musikeneko ikasleek instrumentista gisa jardungo dute BOSen abonuko kontzertuetan. Ikasleen aukeraketa Musikenen egingo da, hautagai guztiek ezagutuko duten prozedura publikoaren bitartez; modu horretan, interesdun guztien lehia librea bermatuta egongo da.
b)     Musikeneko Zuzendaritzako azken ikasturteetako ikasleek BOSek antolatutako “Kontzertu Pedagogikoak” ekimeneko kontzertuetako batzuk zuzenduko dituzte, eta beste zenbait lan ere egin ahal izango dituzte; esate baterako, BOSen maisu titularraren edo maisu gonbidatuen laguntzaile gisa aritu denboraldiko zenbait egitarautan. BOSek eta Musikenek erabakiko dituzte kontzertu-kopurua eta datak, bien adostasunez.
c)     Musikeneko Zuzendaritzako ikasleek hiru entsegu-egun egin ahal izango dituzte denboraldi bakoitzeko, BOSen orkestrako plantillarekin. Jarduera hori Musikeneko Orkestra Zuzendaritzaren irakasle titularrak koordinatuko du, BOSen zuzendaritzarekin bat etorriz.
d)     Musikeneko Pedagogia Saileko ikasleek BOSek antolatutako “Tailer Pedagogikoak” ekimenean hartuko dute parte, tailer horien arduradunarekin lankidetzan.
Ikasleen partaidetza izango duten BOSen Denboraldiko kontzertuak eta obra zehatzak, bai eta zein atriletan arituko diren ere, definituta daude jada. Egiaztatu daitekeenez, obra guztiak apartekotzat har daitezke, eta musikari profesionaletako askok urteak behar izaten dituzte bertan parte hartu ahal izateko:
 

BOSen Denboraldia 4.

Azaroak 14 eta 15
 
S. Prokofiev: 5. sinfonia, op. 100
 
Tchetuev, pianoa
Günter Neuhold, zuzendaria
 
Entseguak: azaroak 11, 12, 13 eta 14
 
Musikeneko ikasleak:
Klarinete 1
Perkusionista 1 edo 2
Biolin I 1
Biolin II 1
Biolontxelo 1
 
 

BOSen Denboraldia 6.

Abenduak 12 eta 13
 
G. Mahler: 5. sinfonia
 
Ana María Valderrama, biolina
Michel Tabachnik, zuzendaria
 
Entseguak: abenduak 9, 10, 11 eta 12
 
Musikeneko ikasleak:
Txirula 1
Tronpa 1
2 biolin I
2 biolin II
Biola 1
2 biolontxelo
Kontrabaxu 1
 
 

AMAKen ezohiko kontzertua

Abenduak 30
 
G. Verdi: Requiem
 
Carmen Solis, sopranoa;         Mª Luisa Corbacho, mezzosopranoa;
Andeka Gorrotxategui, tenorra;           Ruben Amoretti, baxua
 
Donostiako Orfeoia (J.A. Sainz Alfaro)
Oliver Díaz, zuzendaria
 
Entseguak: abenduak 27, 28 eta 30
 
Musikeneko ikasleak:
Tronpeta 1
 
 

BOSen Denboraldia 12.

Martxoak 27 eta 28
 
D. Shostakovich: 5. sinfonia, op.47
 
Alberto Urretxo, tronboia
Chi-YongChung, zuzendaria
 
Entseguak: martxoak 24, 25, 26 eta 27
 
Musikeneko ikasleak:
Perkusionista 1
 
 

BOSen Denboraldia 13.

Apirilak 3 eta 4
 
H. Berlioz: Sinfonia fantastikoa, op. 14
 
Soo Jung Ann, pianoa
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria
 
Entseguak: martxoak 31 eta apirilak 1, 2 eta 3
 
Musikeneko ikasleak:
2 biolin I
2 biolin II
Biola 1
2 biolontxelo
Kontrabaxu 1
Fagot 1
Tuba 1
Harpa 1
 
 
 

BOSen Denboraldia 16.

Maiatzak 15 eta 16
 
G. Mahler: Lurraren abestia
 
Lilli Paasikivi, mezzosopranoa
Michael Weinius, tenorra
Günter Neuhold, zuzendaria
 
Entseguak: maiatzak 12, 13, 14 eta 15
 
Musikeneko ikasleak:
Harpa 1
 
 
 

Edukira joan

Gurrelieder Diskoa

Historiaren parte den diskoa

Gure 90. urteurrena ospatzeko kontzertuaren aurkezpenean promesa izandakoa errealitate bihurtu da orain, izan ere, Arnold Schönbergen Gurre-Lieder lan bikaina estreinakoz interpretatu genueneko kontzertua argitaratu dute.
Kontzertu hau zuzenean eta Bilboko ikus-entzuleen aurrean egin zen, hain berezia zitzaigun abagune batean. Eta, orain, kontzertu hori Bella Musica alemaniar disko-etxeak bere zigilu Thorofon-en argitaratu duela ikusi du BOSek.
Guretzat berebiziko garrantzia duen zerbait da hori.Orain dela urte eta erdi hura interpretatu genuenean ere garrantzia izan zuen (Euskadin estreinatzen zen, Vienan jo eta mende bat geroago), eta Günter Neuholdekin egin genuen, gure zuzendari artistiko eta titularrarekin; ez dezagun ahantzi, gainera, zuzendari austriarra dela bera.
Baina, orain, ezohiko gertakari horrek gertakari iragankorra izateari utzi dio eta denboran iraungo duen proiektu bihurtu da, balio berezia duen proiektua.Disko honi esker, mundu mailan egiten den "orkestrazio murriztuko" Steine-n bertsioaren lehen grabazioa sartu dugu merkatu diskografikoan (hau da, 99 musikariz, abesbatzako 166 abeslariz eta 6 abeslari bakarlariz osatutako orkestra).  Eta, gainera, badu beste balio erantsi bat ere:zuzeneko grabazioa dela, horrek dakarren magia eta zailtasun ororekin; 2012ko martxoaren 8an eta 9an egin zen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 90. urteurrenaren kontzertu-ospakizunean.
BOSen gogo biziaren eta lankidetzaren ondorioz sortutako diskoa da hau, bai eta kontzertu haietan parte hartu zuten abesbatzei eta esku hartu zuten bakarlariei esker ere.Baina, batez ere, gure zuzendari Günter Neuholden ahalegin eta bultzadaren ondorioa da.Proiektua aurrera ateratzeko erakutsi zuen konpromisoak errealitate bihurtu du ametsa.
Lan hau, BOSen diskografiarekin bat egiteaz gainera, euskal konpositoreen musikari eskainita ez dagoen gure lehen diskoa da.Orain arte, gure diskoek Jesús de Guridiren, Pablo Sarasateren, Jesús Aranbarriren edota gure Fundazioari izena ematen dion konpositore bilbotar Juan Crisóstomo de Arriagaren musika eskaintzen zuten.Hemendik aurrera, berriz, merkataritza-grabazio bat dugu, hain zuzen ere, Orkestra eroso sentitzen den musika esparru batean: sinfonismo handian, alegia.
Comprar el disco
 
 

Edukira joan

MUSIKA HURBILETIK

VI. zikloa: Soinu-ibilbideak. Musikarekin bidaiatzea
Irakaslea: Mercedes Albaina
 
Bidaiatzen dugunean, bisitatzen ditugun paisaiei edo hiriei begiratzen diegu eta argazkiak egiten ditugu.
 
Hitzaldi-ziklo honetan, ibilbidea egingo dugu hainbat herrialdetako musiketatik, aditasunez entzutea soinu-begirada bihurtu dadin.

Edukira joan