Emaitzak:

2012-2013 Denboraldiaren Aurkezpena

Maiatzaren 11an, goizeko 10:30etan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak 2012-13 denboraldiko programazioa aurkeztuko du. Prentsaurrekoa Bizkaiko Foru Aldundiko prensa aretoan (Foru liburutegia) gauzatuko da , eta bertan izango dira Juan Crisostomo de Arriaga-BOS Fundazioko Presidentea eta Kultura Foru Diputatua den Josune Ariztondo anderea, BOseko Zuzendari Titular eta Artistikoa Günter Neuhold Maisua, Bilboko Udaletxeko Kultur Zinegotzia den Ibone Bengoetxea anderea, eta BOSeko Zuzendari Nagusia Ibon Aranbarri jauna.

Edukira joan

JARDUEREN AURKEZPENA ALOR DIDAKTIKOA 2011-2012

Urteetan zehar, BOS orain dela 24 urte jarduera mota hauek egiten hasi zenetik, hain zuzen ere, BOSek etengabe hazten doan konpromisoa mantendu du musika-didaktikarekin, izan ere, talde sinfoniko batek gauzatu beharreko jarduera garrantzitsuenetakotzat jo izan da beti.
Aurten, Bilbon tradizio handia daukaten Kontzertuak Familian gero eta hurbilago daudela aprobetxatuz, BOSek 2011-2011 denboraldian egin dituen edo egingo dituen jarduera didaktikoak modu bateratuan aurkeztu nahi ditugu.

Edukira joan

BOSek bat egin du Kultura Bonuaren kanpainarekin, oso eskaintza bereziarekin

BOSek bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Bonua programarekin, oso eskaintza berezia sartuz; izan ere, aparteko deskontua duten sarrera-paketeak sortu ditu. Horrela, bada, Kultura Bonuak duen 25 euroko kostuaren truke, beraien buruei edo beste batzuei BOSen sarrerak oparitzea erabakitzen dutenek prezio ofizialean 49,4 eta 52 euroko kostua izango luketen sarrerak lortu ahal izango dituzte. Horrenbestez, … Jarraitu irakurtzen “BOSek bat egin du Kultura Bonuaren kanpainarekin, oso eskaintza bereziarekin”

Edukira joan

Musika hurbiletik 2011 – HELDUENTZAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOA – SOINUZKO BEGIRADAK

Zer nahi dugu?

Entzumena adi daukagula, musikarekin musikaz kanpoko kontzeptuak eta elementuak adierazteko era desberdinak jasotzea.
Entzute aktiboa ahalbidetzea, musika-adierazpen desberdinak era atseginean bizitzeko bitarteko gisa.
Musika-diskurtsoaren elementu bereizgarritzat hartzea giza faktorea eta musika-estetikaren bilakaera historian zehar, Arte Ederren Museoaren lanen proiekzioak ilustratuz.

Nori dago zuzenduta?

Musika zaletasuna duen eta zaletzeko interesa duen edozeini. Ez da behar prestakuntza berezirik.
Musikaren mundua hobeto ezagutu eta mundu horretaz gehiago gozatu nahi izatea baino ez da behar.

Nola antolatzen sa Zikola?

6 saio, urriaren 27an, azaroaren 3, 10 eta 17an eta abenduaren 1 eta 15an (asteazkenak) Mercedes Albaina adituaren eskutik.
Ordutegia: 19:15etik 20:30era.
Lekua: Bilboko Arte Eder Museoko auditorioa.
Gonbidapena BOSen entsegu orokorretara.

Inskripzioa

Urriaren 11tik (asteazkena) aurrera.
6 saioen prezioa:

40 €: BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Eder Museoaren lagunak.
60 €: publikoa orokorrean.

Plaza-kopurua bete arte.

Informazio gehiago eta inskripzioa

En las oficinas de la BOSen bulegoak
T.: 94 403 52 05
Palacio Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorbidea 4
Ordutegia/Horario 9:00 – 14:00 BOSen eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko lankidetza
 

Edukira joan

Aldaketak Euskalduna Jauregiko zerbitzuetan, jauregia handitzeko lanek eraginda

Euskalduna Jauregia handitzeko lanak direla-eta, datozen hilabeteetan zenbait aldaketa izango dira aparkalekuko sarbideetan eta txartel-leihatiletan. Aldaketa horiek eragina izan dezakete BOSeko kontzertuetara doazenengan: Irailaren 19tik aurrera, itxita egongo da -1 solairuko aparkalekuko oinezkoen sarbidea (aparkalekuko sarbide zuzena txartel-leihatilara eta kafetegira). Jauregiaren aurrealdeko zabaldegira ematen duten oinezkoen beste bi sarbideak erabili beharko dira. Irailaren 19tik urriaren … Jarraitu irakurtzen “Aldaketak Euskalduna Jauregiko zerbitzuetan, jauregia handitzeko lanek eraginda”

Edukira joan

BOSerako entzunaldi berriak

Urriaren 14an bukatzen da, BOSek deitutako lanpostuen entzunaldietara aurkezteko epea. Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuak hauexek dira: Perkusioko bakarlaria/ Timbalko bakarlariaren laguntzailea, eta Bigarren biolinetako bakarlaria. Informazio guztia hemen eskura dezakezu:info

Edukira joan

José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du

José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du BOSeko abonu-denboraldiko kontzertu hauetan, Michael Schaderen ordez; izan ere, azken hori ezin izango da aritu, osasun arazoak direla-eta.
 

Edukira joan