Emaitzak:

Hiru musikari berri sartu dira BOSen

BOSek martxoaren 13, 14 eta 15erako deitutako entzunaldiak egin ondoren, Orkestrak atseginez jakinarazten du hemendik gutxira hiru irakasle berri sartuko direla bere musikarien plantillan.

Edukira joan

MUSIKHAZI BOS-BBK. DIDAKTIKA SAILAREN JARDUEREN AURKEZPENA

Urteetan zehar, BOS orain dela 23 urte jarduera mota hauek egiten hasi zenetik, hain zuzen ere, BOSek etengabe hazten doan konpromisoa mantendu du musikaprestakuntzaren sailarekin, izan ere, talde sinfoniko batek gauzatu beharreko jarduera garrantzitsuenetakotzat jo izan da beti.


Aurten, Bilbon tradizio handia daukaten Kontzertuak Familian gero eta hurbilago daudela aprobetxatuz, BOSek 2010-2011 denboraldian egin dituen edo egingo dituen prestakuntza-jarduerak modu bateratuan aurkeztu nahi ditugu.


Horietako batzuk adin guztiei daude zuzendurik, eta 4 euroren truke ikus daitezke (3 euro, BOSeko bazkidea bazara). Beste batzuk, berriz, gazteenei berariaz zuzendurik daude, eta, ikastetxeak tartean daudela, doako jarduerak dira. Azkenik, jarduera batzuk Denboraldi sinfonikoaren jarduerari berari lotuta egiten dira edota Bilboko bestelako kultur elkarteekin lankidetzan, Arte Ederren Museoarekin kasurako.


Jarduerok, halaber, adin tarte guztientzat dira. Aurten inoiz baino errealagoak dira, izan ere, adin tartea 0 urtetik 99 urtera artekoa da. Oro har, jarduera hauek 12.000 pertsonarengana iritsiko dira, 2010-2011 denboraldi osoan.

Edukira joan

BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOAK  ISO 9001:2008 EGIAZTAGIRIA BERRIZTATU DU

ISO 9001:2008 egiaztagiria lortzen duen Estatuko lehenengo orkestra, eta, ditugun informazioen arabera, Europako lehenengo orkestra bihurtu eta  hiru urtera, BOSek AENORen hirurteroko ikuskapena izan du, eta aldeko emaitza lortu. Eskuratutako  eta orain beste hiru urteetarako berritutako ISO egiaztagiriak ,oinarrizko bi alde ditu, herritarrei zerbitzu zuzena eskaintzen dien kultur erakunde batentzat: kontzertuen kudeaketa eta abonu eta … Jarraitu irakurtzen “BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOAK  ISO 9001:2008 EGIAZTAGIRIA BERRIZTATU DU”

Edukira joan

Aldaketa Ganbera kontzertuetarako sarreretan

Euskalduna Jauregia handitzeko hasi berri diren lanak direla-eta, urtarriletik aurrera, Ganbera kontzertuetara 2. atetik sartu beharko da (Casilda Iturrizar Parkeko semaforoen aurreko zelaigunean dagoena)

Edukira joan

BOSek bat egin du Kultura Bonuaren kanpainarekin, oso eskaintza bereziarekin

BOSek bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Bonua programarekin, oso eskaintza berezia sartuz; izan ere, aparteko deskontua duten sarrera-paketeak sortu ditu. Horrela, bada, Kultura Bonuak duen 25 euroko kostuaren truke, beraien buruei edo beste batzuei BOSen sarrerak oparitzea erabakitzen dutenek prezio ofizialean 49,4 eta 52 euroko kostua izango luketen sarrerak lortu ahal izango dituzte. Horrenbestez, Kultura Bonu batekin, A eremuko sarrera bi, B eremuko hiru sarrera eta C eremuko lau sarrera eskuratu ahal izango dira.

Eskainitako sarrera-paketeak:
A eremuko sarrera bi. Prezio ofiziala: 24,7 € x 2 = 49,4 €. 9,4 €-ko aparteko deskontua.
B eremuko hiru sarrera. Prezio ofiziala: 17,2 € x 3= 51,6 €. 11,6 €-ko aparteko deskontua.
C eremuko lau sarrera. Prezio ofiziala: 13 € x 4=52 €. 12 €-ko aparteko deskontua.
Kultura Bonua kutxazainek ematen dituzten sarreren antzeko agiriak dira; berarekin, 40 euro kontsumitu daitezke kultur produktuetan establezimendu bakar batean, 25 euro baino ez badira ordaindu ere. Bonua abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era arte eskuratu daiteke (edo izakinak agortu arte) Kutxaren orotarako kutxazainetan (Gipuzkoa) eta BBKren orotarako kutxazainetan (Bizkaia); Arabaren kasuan, Caja Vital Kutxak interneten duen salmenta elektronikorako zerbitzuaren bitartez eskuratu daiteke.
KULTURA BONUA BOSek eskainitako sarrera-paketeak eskuratzeko edo Euskalduna Jauregiko Txartel-leihatiletan BOSen Denboraldi Sinfonikoko edo Ganbera Denboraldiko kontzertuetara sarrerak eskuratzeko erabili daiteke.

Edukira joan

BOSen 2010-2011ko Kontzertuak Familian

Juanito Arriagaren bidaiak
(Juan Crisóstomo de Arriagaren musika)

Lekua: Euskalduna Jauregiko Antzoki aretoa
Eguna: 2010eko azaroaren 20a
Ordua: 12:30 Prezioa: 4 € (3 €, BOSen abonatuentzat)

Edukira joan

Hackerrek eraso egin diote BOSen web orriari

Ostegunean, azaroaren 11n, BOSen webgunearen zerbitzariak hacker kurdu batzuen erasoa jasan zuen. Eraso horrek, Orkestraren webguneaz gain, beste webgune askori eragin zien, eta, hain zuzen ere, ekintza hauek egin zituzten: •                Webgune horietako guztietako artxiboak hondatu zituzten, eta, ondorioz, erabiltzaileak ezin ziren orrialdeetara sartu. •                Hackerrek log-artxibo guztiak ezabatu zituzten, arrastorik ez uzteko. Log-artxiboak eta … Jarraitu irakurtzen “Hackerrek eraso egin diote BOSen web orriari”

Edukira joan