Emaitzak:
Musika hurbiletik 2010 – HELDUENTZAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOA – MUSIKAREN KOLOREAK
Zer nahi dugu?
Musikagileek musikari kolore jakin bat emateko erabiltzen dituzten tresnak ezagutzea: harmonia, melodia, erritmoa, tonalitatea, tinbrea. Horiei esker, musika era bizian, nostalgikoan, sutsuan, poetikoan… hartzen dugu.
Entzunaldi aktiboa ahalbidetzea, musikaz gehiago gozatzeko.
Kontzeptu horien bitartez, estetika musikalari buruzko gaiak aztertzea, Bilboko Arte Eder Museoaren lanen proiekzioetan oinarrituz
Nori dago zuzenduta?
Musika zaletasuna duen eta zaletzeko interesa duen edozeini. Ez da behar prestakuntza berezirik.
Musikaren mundua hobeto ezagutu eta mundu horretaz gehiago gozatu nahi izatea baino ez da behar.
Nola antolatzen sa Zikola?
6 saio, urriaren 27an, azaroaren 3, 10 eta 17an eta abenduaren 1 eta 15an (asteazkenak) Mercedes Albaina adituaren eskutik.
Ordutegia: 19:15etik 20:30era.
Lekua: Bilboko Arte Eder Museoko auditorioa.
Gonbidapena BOSen entsegu orokorretara.
Inskripzioa
Urriaren 13tik (asteazkena) aurrera.
6 saioen prezioa:
40 €: BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Eder Museoaren lagunak.
60 €: publikoa orokorrean.
Plaza-kopurua bete arte.
Informazio gehiago eta inskripzioa
En las oficinas de la BOSen bulegoak
T.: 94 403 52 05
Palacio Euskalduna Jauregia
Abandoibarra etorbidea 4
Ordutegia/Horario 9:00 – 14:00 BOSen eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko lankidetza
2010-2011 DENBORALDIA. Abonu berrien eta sarrerak salmenta
ABONU BERRIEN SALMENTA
Denboraldi osorako abonuak:
Ekainaren 21etik aurrera
Hastapeneko abonuak / Abonuak Nahierara / “Emoiztazuz musutxuek” abonua / “BOS on the Rocks” abonua:
Irailaren 13tik aurrera
SARREREN SALMENTA
Irailaren 13tik aurrera izango dira salgai kontzertuetarako sarrera solteak:
• Euskaldunako txartel-leihatilak
• BBKren telefono bidezko salmenta: 944 310 310
• BBKren orotarako kutxazainak
• Internet bidezko salmenta: www.bbk.es
Suspendido el Concierto de Paquito d’Rivera del dia 19 de octubre en el Arriaga
Paquito D’Rivera ha aplazado su gira europea. Por lo tanto el concierto que tenía previsto ofrecer junto con la BOS el próximo 19 de octubre en el Teatro Arriaga de Bilbao ha sido suspendido. Para aquellos que ya hayan adquirido entradas para este concierto, informarles que el importe de las mismas será devuelto en la … Jarraitu irakurtzen “Suspendido el Concierto de Paquito d’Rivera del dia 19 de octubre en el Arriaga”
Bartzelonarako bidaiaren zozketaren emaitzak
Sariaren irabazlea: Natividad Buruaga Larrauri andrea
Kontzertua Familian “Harien artean”
Zortzi roundeko boxeo borroka baten itxurak eginez, larunbat honetan, BOSek Kontzertua Familian aurkeztuko du. Bertan, era dibertigarri eta didaktikoan errepasatuko dira zortzi egileren lanak, BOSek hari taldeak interpretatuta eta Belén Otxotorenak kontatuta
“El diario de un desaparecido” ikuskizunerako, BOS eta Arriaga Antzokiaren arteko akordioa.
BOSeko abonatuek %25eko deskontua izango dute, Arriagako txarteledegian eta BBK Salan. Deskontuak abonatuarentzat eta bere lagunkidearentzat balio du.
BOSeko zuzendariak, Gunter Neuholdek, hiru urte gehiagorako berritu du
2010-2011 Denboraldia aurkezteko prentsaurrekoan, BOSek jakinarazi du berritu egin duela zuzendari austriarraren egonaldia luzatzen duen akordioa, eta, beraz, 2014ko ekainera arte egongo da gurekin
OHAR GARRANTZITSUA
Iker Sánchez maisuak BOS zuzenduko du abonuko denboraldiko kontzertu hauetan, hasieran iragarritako Michal Nesterowicz ordezkatuz; izan ere, ezinezkoa izan zaio Poloniatik Bilbora etortzea, Europako iparraldeko aireportuak luzaroan itxita daudela-eta.
MUSIKAREKIN JOLASTEN – Umeentzako tailerrak
Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Musikenerekin eta Bilboko J. C. de Arriaga Kontserbatorioarekin lankidetzan, musika tailerren programa aurkezten du. Tailerrak 4 saio dinamikotan egingo dira; saiootan, neska-mutikoak Musikeneko interpretatzaileekin batera arituko dira musika jardueran.