Emaitzak:
Musika-Músican ia 120 urteko historia duen partitura bat darabilgu
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren partitura-artxiboan zenbait altxor txiki daude, BOSen historia biltzen dutenak, eta, sarritan, baita askoz gehiago ere. Altxor horietako bat da Felix Mendelssohn konpositorearen Uda gau bateko ametsa (Ein Sommernachtstraum), eta Musika-Música 2023 jaialdiaren hasierako kontzertuan interpretatuko dugu. Kontzertu hori ostiral honetan izango da, martxoaren 3an, 19:00etan. Obra horren partitura Breitkopf & Härtel argitaletxeak … Jarraitu irakurtzen “Musika-Músican ia 120 urteko historia duen partitura bat darabilgu”
MIKEL URDANGARIN + BOS
Mikel Urdangarinek Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin lan kidetzan garaturiko proiektua dakarkigu: “Badena eta ez dena”. Biek betetzen dute urteurrena, eta lerroka tze planetarioa balitz bezala, biak elkartu dira abeslari zornotzarraren errepertorioa era bikainean grabatu eta eguneratzeko. Kontzertu honetan Mikelen kantutegi tik hautatutako abesti esanguratsuenez gozatuko dugu eta baita abesti berri batez ere. Orkestrarako moldaketa gehienak Bingen Mendizabaleak burutu ditu, bi izan ezik: Kideari abestia Fernando Velázquez orkestra zuzendariak moldatu du; eta Munduari begiratzeko modu bat Koldo Uriarteren lana da, musikaria eta diskoaren produktorea.
Zuzendaria: Mikel Sánchez Silva
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN 100 URTE
BOSek ehun urte bete zituen 2022ko martxoaren 8an. Bizkaia osoan efemeride garrantzitsu hori ospatzeko, BOSek hainbat ekintza antolatu ditu urte osoan zehar. Sortu ginen gizartearekin, gure gizartearekin, batera ospatu nahi izan ditugu gure historiaren lehen ehun urte horiek. Aurten egindako jarduera guztien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: «Mendeurrenaren kontzertua» Erakusketa ibiltaria “100 urte musika … Jarraitu irakurtzen “BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN 100 URTE”
Musika Música 8 Kontzertua
Josu de Solaun pianoa
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Erik Nielsen zuzendaria
C. Debussy: Preludio a la siesta de un fauno
F. Schubert / F. Liszt: Wanderer fantasie (piano y orquesta)
C. Franck: El cazador maldito
Musika Música 1 Kontzertua
Naroa Intxausti sopranoa
Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa
Sociedad Coral de Bilbao
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Erik Nielsen zuzendaria
C. M. von Weber: Oberon, obertura
F. Mendelssohn: Sueño de una Noche de Verano
Musika-Música 2023. Notak & Letrak
Hasieratik egin dugun moduan, BOSek Musika-Música jaialdiaren 2023ko edizioan parte hartuko du, martxoaren 3tik 5era bitartean. Musika klasikoaren jaialdi handi honen hogeita bigarren edizioak “bi kode uztartzen ditu elkarrekin, bi kode giza- komunikazioan nabarmendu direnak euren unibertsaltasun eta irismenagatik: letrak eta notak, zernahi esanahi -kontzeptu, sinesmen, sentimendu, ideia estetiko…- eta abarren irudikapen grafiko direnak”. Martxoaren … Jarraitu irakurtzen “Musika-Música 2023. Notak & Letrak”
BOSen musikari berriak
Pozarren adierazten dizuegu 2022-2023 denboraldiaren 10. egitarau honetan BOSen lau musikari berri izango ditugula: Juan Cuenca, biola Jaime Puerta, biolontxelo bakarlariaren laguntzailea Xabier Lijó, oboea/ korno ingelesa José Benavent, tronboi baxua Energia berria ekarriko diote gure orkestrari. Arrakasta handia opa diegu BOSekin hasiko duten etapa berri honetan.
Tosca
Floria Tosca | Oksana Dyka |
Mario Cavaradossi | Roberto Aronica |
Barón Scarpia | Gabriele Viviani |
Cessare Angelotti | Alejandro López |
Sacristán | Fernando Latorre |
Spoletta | Moisés Marín |
Sciarrone | Jose Manuel Díaz |
Un carcelero | Gexan Etxabe |
Un pastor | Helena Orcoyen |
Bilbao Orkestra Sinfonikoa | |
Coro de Ópera de Bilbao | Director Boris Dujin |
Musika-zuzendaria | Pedro Halffter |
Eszena-zuzendaria | Mario Pontiggia |
Produkzioa | Teatro Massimo di Palermo |
*ABAO Bilbao Operan debutatuko du |
BOSek Sabino Arana 2022 saria jaso du
Gaur, urtarrilaren 13an, Sabino Arana Fundazioak jakinarazi du nortzuk izango diren Sabino Arana Sariak 2022 jasotzeko hautatu dituzten pertsonak eta erakundeak. Sarituen artean dago Bilbao Orkestra Sinfonikoa, orkestraren mendeurrenaren urtean hain zuzen ere. Oso harro gaude sari hau jaso izanaz eta hautatuak izan diren pertsona eta erakunde garrantzitsuekin sari hori partekatzeaz: ‘Irulegiko Eskua’ aurkitu zuen … Jarraitu irakurtzen “BOSek Sabino Arana 2022 saria jaso du”