Emaitzak:

ERAKUSKETA IBILTARI BATEK BIZKAIA ZEHARKATUKO DU GAURTIK AURRERA BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN EHUN URTEKO IBILBIDEA ERAKUSTEKO

Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Kultura eta Euskarako foru diputatu Lorea Bilbaok erakusketa bat inauguratu dute gaur goizean Bilboko Arriaga Antzokiaren kanpoaldean. Erakusketa horrek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mende bateko mugarri historiko nagusiak biltzen ditu. Ondoren, oroitzapenezko plaka bat estalgabetu dute Arriaga Antzokiko atarian. BOSen lehen kontzertua antzoki horretako agertokian … Jarraitu irakurtzen “ERAKUSKETA IBILTARI BATEK BIZKAIA ZEHARKATUKO DU GAURTIK AURRERA BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN EHUN URTEKO IBILBIDEA ERAKUSTEKO”

Edukira joan

2021-2022 denboraldiko bederatzigarren ganbera kontzertuaren programa

Bilbon, 2022ko martxoaren 7an. 2021-2022 denboraldiko bederatzigarren kontzertuak (apirilaren 4a) programako lehen obra aldatu du, eta honela geratu da: F.J. Haydn: Hari-laukotea, op. 20, 2. zk. Do maiorrean, «Eguzkia» BOSen laukotea Louise Farrenc: Nonetoa op. 38 BOSen hari- eta haize-nonetoa

Edukira joan

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 11. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 11.Abonua(martxoak 10 eta 11). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 11. abonurako”

Edukira joan

Bilbao Orkestra Sinfonikoa ONCEren 5,5 milioi kupoitan

Datorren asteazkenean, martxoaren 9an,  zozketatuko den kupoiak Bilbao Orkestra Sinfonikoa izango du protagonista, eta ONCEren 5,5 milioi kupoitan agertuko da estatu osoan, erakunde sinfoniakoaren sorreraren mendurrenarekin bat eginik. Kupoiaren xehetasunak Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Usue Vallejo ONCEren Euskadiko eta Kantabriako Joko Buruak; Javier Martínez Pozuelo ONCEko agente saltzaileak eman dute ezagutzera. Eta … Jarraitu irakurtzen “Bilbao Orkestra Sinfonikoa ONCEren 5,5 milioi kupoitan”

Edukira joan

BOS 1922-2022. MENDEURRENEKO JARDUERAK

«EHUN URTEKO IBILBIDEA» Orkestrako lehen taldeko musikariak 1922ko martxoaren 8an Armand Marsick lehen zuzendari titularraren zuzendaritzapean gure historiako lehen kontzertua interpretatzeko Arriaga Antzokiko agertokira igo zirenean, ez zuten inondik inora ere pentsatuko 100 urte geroago orkestra horren sorreraren mendeurrenaren protagonista izango zirenik. Bilboko eta Bizkaiko gizartearen bultzadari, erakundeen arteko lankidetzari eta 100 urte horiek hartzen … Jarraitu irakurtzen “BOS 1922-2022. MENDEURRENEKO JARDUERAK”

Edukira joan

Musika-Música 2022

Musika-Música Jaialdia bueltan da Musika-Música Jaialdia martxoko lehenengo asteburuan ospatuko da (martxoaren 4an, 5ean eta 6an) haren 21. aldia, natura gaitzat hartuta. Musika-Música “NATURA” Jaialdiak 70 kontzertu eskainiko ditu, era guztietako publikoentzat eta ohiko maratoi formatuan, nagusiki Euskalduna Jauregian, baina baita ere Azkuna Zentroan, EHUko Bizkaia Aretoan, eta, halaber,  lehenengo aldiz, Arriaga antzokian, non, martxoaren 4an, … Jarraitu irakurtzen “Musika-Música 2022”

Edukira joan

Musika-Música 2022

Musika-Música Jaialdia martxoko lehenengo asteburuan ospatuko da (martxoaren 4an, 5ean eta 6an) haren 21. aldia, natura gaitzat hartuta.

Musika-Música “NATURA” Jaialdiak 70 kontzertu eskainiko ditu, era guztietako publikoentzat eta ohiko maratoi formatuan, nagusiki Euskalduna Jauregian, baina baita ere Azkuna Zentroan, EHUko Bizkaia Aretoan, eta, halaber, lehenengo aldizArriaga antzokian, non, martxoaren 4an, 19:00etatik aurrera, Haydnen Kreazioa emango baita hasierako kontzertu moduan, Robert Howarh-ek zuzenduta eta Bilboko Koral Elkartearekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

1 Kontzertua

Arriaga Antzokia
Martxoak 4a · 19:00

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732-1809)
La Creación

Alicia Amo,  sopranoa
Guy Cutting,  tenorra
Matthew Broo,  baxua
Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral de Bilbao
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Robert Howarth, zuzendaria

Informazio gehiago eta sarrerak

9 Kontzertua

Euskalduna Jauregia · Auditorioa
Martxoak 5a · 13:15

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732-1809)
Las estaciones (selección)

Alicia Amo, sopranoa
Guy Cutting, tenorra
Matthew Brook, baxua
Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral de Bilbao
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Rob Howarth, zuzendaria

Informazio gehiago eta sarrerak

Edukira joan

Pangea. Kontzertua Familian

Duela 2OO milioi urte, kontinente bakar eta erraldoi bat zegoen gure planetan: Pangea. Kontinente hori banatzen hasi zen, eta denborak aurrera egin ahala gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak sortu ziren. Kontzertu honen bidez bidaia bat proposatzen dizuegu, musikaren bidez berriro ere planeta elkartzeko. Pangea ikuskizun didaktiko eta entretenigarri bat da, eta beste kultura batzuetara hurbilduko … Jarraitu irakurtzen “Pangea. Kontzertua Familian”

Edukira joan

Kontzertua familian. Pangea

Duela 2OO milioi urte, kontinente bakar eta erraldoi bat zegoen gure planetan: Pangea. Kontinente hori banatzen hasi zen, eta denborak aurrera egin ahala gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak sortu ziren. Kontzertu honen bidez bidaia bat proposatzen dizuegu, musikaren bidez berriro ere planeta elkartzeko.

Pangea ikuskizun didaktiko eta entretenigarri bat da, eta beste kultura batzuetara hurbilduko gaitu, Abraham Cupeiro eta María Ruizen musika originalaren bidez.

Kontzertu honetan mota askotako musika izango dugu entzungai: Ozeania australeko soinuak, bertako maskorren oihartzunen bidez sortutakoak; Txinako mendi misteriotsuetako soinua, hulusiaren melodia melismatikoek marraztutakoa; Ipar Amerikako lautada handietako musika; Hego Amerikako oihanetakoa; Senegalgo peule txirula; gaita bulgariarra; zurna desafiatzailea, edota milaka urte dituzten artzain kornak… Soinu horiek guztiek gure Lurra beste behin bateratuko duen jantzia ehunduko dute.

Pangea kontzertuari indarra emateko, beren beregi sortutako irudiak proiektatuko dira, ikuskizun didaktiko, arin eta dibertigarri bat eskainiz.

Pangea gure planetaren kultura aniztasunaren aldeko kantu bat da eta adin guztietako publikoari zuzenduta dago.

Eguna: 2022ko apirilaren 1a
Euskalduna jauregia. Auditorioa.   19:30

Solista eta narratzailea: Abraham Cupeiro
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Dímas Ruíz Santos.
Iraupena: 1 ordu.
Euskalduna Auditoriuma
Narrazioaren hizkuntza: gaztelania
Gomendatutako adina: 6 urtetik 99 urtera.



Sarreren prezioa:
– Orokorra: 8 €
– BOS abonatuak :7 € (soilik leihatilan eta akreditazioa erakutsi ondoren)

Edukira joan