Emaitzak:

Teatro Arriaga. LOS NIBELUNGOS – La muerte de Sigfrido

Sarrerak erosi

FITXA

Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS.
Zuzendaria: Nacho de Paz.

URTE EROAK, 1920KO HAMARKADA… ARRIAGAN

Fritz Langek 1924an ekin zion bere zinema-proiekturik handienetako bati: Die Nibelungen (Nibelungoak / Los nibelungos) lanari. «Nibelungoen kanta» poema epikoa du inspirazio-iturri, eta bi filmez osatuta dago: Siegfrieds Tod (Sigfridoren heriotza / La muerte de Sigfrido) eta Kriemhilds Rache (Krimildaren mendekua / La venganza de Krimilda). Arriaga Antzokiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskainiko duten kontzertu berezian, BOSek, Nacho de Pazen zuzendaritzapean, Siegfrieds Tod lehenengo filmeko musika interpretatuko du, filma pantaila handian ematen den bitartean.

Bizitza bera baino handiagoa, Europa iparraldeko Erdi Aroko kondairetan inspiratua eta espresionismo alemaniarraren iruditeria deigarriarekin aberastua, Sigfridoren Heriotza ikuskizun itzela da. Sigfridoren kontakizuna aurkezteko, Fritz Langek ahalik eta gehien aprobetxatu zituen zinemako berrikuntzak eta Decla-Bioscop ekoiztetxeko artisten ikuspegi sortzailea. Zuhaitz izugarriak, altxorrez betetako haitzuloak eta hirurogeita hamar hankako dragoia eskala naturalean eraiki zituzten estudioko lantegietan. Efektu berezietako teknikariek formatu eta trikimailu optiko berriak asmatu zituzten ekintzaren perspektiba estudioa bera baino askoz handiagoa zen uneetarako. Emaitza hunkigarria da, batetik, XIII. mendeko intrigazko kondaira kontatzen digulako, eta, bestetik, 700 urte beranduago filma egiteko erabili ziren baliabide tekniko magikoengatik.

Alemaniako zinema mutuaren goreneko lanetako bat da, eta Gottfried Huppertz konpositoreak sortu zuen soinu-banda. Huppertzen musika duela gutxi entzun dugu Arriagan, Metropolis filmaren emanaldiko kontzertuan, eta haren konposizioak indarra ematen die eszena eta pertsonaiei. Estreinaldiaren mendeurrena betetzeko hiru urte besterik falta ez direnean, zaharberritutako filmari eta Alemaniako Cinematexen gordetako partitura berreskuratzeari esker, zinemako harribitxia Arriaga antzokiko pantaila handian ikusiko dugu zuzeneko orkestra-soinuarekin.

Edukira joan

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 13. abonurako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: Abonua(apirilak 22 eta 23). Aipatu egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik  erosi litezke. Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake. Azken … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 13. abonurako”

Edukira joan

Bilboko itxiera perimetrala. 2021-04-13

Indarrean dagoen araudiak aurrikusitako osasun parametroak gainditu direnez, Bilboko udalerrian pertsonak sartzea eta ateratzea  murriztu egin da 2021-04-13tik aurrera.  Ondorioz, aipatutako murrizketak irauten duten bitartean, bizilekua Bilbotik kanpo finkatuta duten pertsonek ezin izango dira Orkestrak programatutako kontzertuetara etorri. Murrizketa-aldian, abonatuei eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia ez diegu kobratuko, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak … Jarraitu irakurtzen “Bilboko itxiera perimetrala. 2021-04-13”

Edukira joan

ETB2k gure 11. egitaraua emango du larunbat honetan

Larunbat honetan, apirilaren 17an, 11: 00etan. ETB2k martxoaren 18an eman genuen kontzertua eskainiko du, gure denboraldiaren 11. Egitarauari dagokiona. Ondoren, bideoa partekatuko dugu Youtubeko gure kanalean. Egitaraua F. Mendelssohn, Kontzertua biolin eta orkestrarako mi minorrean Op. 64. F. Poulenc, Sinfonietta. Soyoung Yoon, biolina. Johannes Debus, Zuzendaria.

Edukira joan

Bilboko Elkarte Filarmonikoaren 125. urteurrena ospatzeko kontzertua

J.C. de Arriaga: Obertura “Los esclavos felices”.
J. Svendsen: Romance para violín y orquesta, op.26.
W.A. Mozart: Concierto nº20 para piano y orquesta en re menor, K 466.
J.C. de Arriaga: Aria de Medea. Herminia.
F.J. Haydn: Sinfonía nº44 en mi menor, “Trauer” Hob I/44.

ORQUESTA SINFÓNICA DE BILBAO (BOS)
AITZOL ITURRIAGAGOITIA, Biolina.
ANTONIO OYARZABAL, Pianoa.
SABINA PUERTOLAS, Sopranoa.
JUANJO MENA, Zuzendaria.

Informazio gehiago

Edukira joan

Apirilaren 19an eskainiko da azaroan bertan behera geratu zen lehenengo Ganbera-kontzertua

Bere garaian iragarri genuen bezala, Ganbera Denboraldiko azaroaren 9ko kontzertua bertan behera geratu zen, bertan parte hartu behar zuen musikarietako bat berrogeialdian zegoelako. Horiek horrela, apirilaren 19an berreskuratuko dugu bertan behera geratu zen kontzertua, aurreikusitako parte hartzaile eta programa berberekin

Edukira joan

Carlos Miguel Prieto zuzendariak JoAnn Falletta zuzendaria ordezkatuko du

Carlos Miguel Prieto maisua Bilbao Orkestra Sinfonikoko burua izango da gure denboraldi sinfonikoaren 13. programan (apirilaren 22a eta 23a). JoAnn Falletta zuzendaria ordezkatuko du, pandemiaren gaur egungo egoeraren ondorioz nazioarteko joan-etorriak egiteko ezarritako mugak direla-eta ezingo baitu programan parte hartu. Egitaraua J.Brahms: Bariazioak Haydnen gai baten gainean F. Liszt: 1. kontzertua piano eta orkestrarako A.Ginastera: … Jarraitu irakurtzen “Carlos Miguel Prieto zuzendariak JoAnn Falletta zuzendaria ordezkatuko du”

Edukira joan

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 11. eta 12. abonuetarako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute,  jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hauek dira sustapenean sartzen diren denboraldi sinfonikoko egitarauak: Abonua (martxoak 18 eta 19) Abonua (martxoak 25 eta 26) Aipatu egitarauetan, saio bakoitzeko, gehienez 100 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 11. eta 12. abonuetarako”

Edukira joan

ETB2k gure 10. egitaraua emango du larunbat honetan.

Larunbat honetan, martxoaren 13an, 11: 00etan. ETB2k otsailaren 18an eman genuen kontzertua eskainiko du, gure denboraldiaren 10. Egitarauari dagokiona. Ondoren, bideoa partekatuko dugu Youtubeko gure kanalean Egitaraua B. Bartók: 3. kontzertua piano eta orkestrarako P.I Tchaikovksy: 4. sinfonia fa minorrean, op. 36 Denis Kozhukhin, pianoa Erik Nielsen, zuzendaria

Edukira joan