Emaitzak:

Arriaga Antzokia. ÜBERBACH

Sarrerak: Überbach

FITXA

Pianoa eta zuzendaritza: Sebastian Knauer.
Bibrafono-jotzailea: Pascal Schumacher.
Hari-orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS.

Sebastian Knauer pianista ospetsuak eta BOSen hari-orkestrak Johann Sebastian Bachen soinu-unibertso liluragarrian murgilaraziko gaituzte, Arash Safaian konpositore irandarraren ikuspuntua bitarteko dela. Teheranen jaio eta Munichen bizi den Safaianek hizkuntza moderno baten bidez interpretatu nahi zuen Bachen musika. Egitasmoaren emaitza da pianorako, bibrafonorako eta orkestrarako bost kontzertu laburren sorta. Lan horrekin arrakasta lortu zuen Europa osoko entzuleen artean, eta 2017ko Echo Klassik saria irabazi zuen «Classical without borders» kategorian.

Edukira joan

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 10. abonurako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute,  jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 10. Abonua (otsailak 18 eta 19) Aipatu egitarauan, saio bakoitzeko , gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 10. abonurako”

Edukira joan

Aldaketak udal-konfinamenduan. Bilborekin mugakideak diren udalerriak.

Lehendakariaren otsailaren 12ko 7/2021 Dekretuak udal-konfinamenduko hainbat atal aldatzen ditu. Horrela , otsailaren 15etik aurrera, Bilborekin mugakideak diren udalerrietan bizi diren abonatuak BOSeko kontzertuetara etor daitezke iada. Hauexek dira Bilborekin mugakideak diren udalerriak: Alonsotegi, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Sondika, eta Zamudio. Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen , (www.bilbaorkestra.eus) … Jarraitu irakurtzen “Aldaketak udal-konfinamenduan. Bilborekin mugakideak diren udalerriak.”

Edukira joan

Obra-aldaketa 11. programa sinfonikoan. (martxoak 18 eta 19)

11. programa sinfonikoan interpretatu beharreko obretako bat aldatu dela jakinarazten dugu. C. Nielsen-en 5. sinfonia 50. op. F. Poulenc-en Sinfonietta obragatik aldatu da. Hortaz, honako obra hauek interpretatuko dira aipaturiko programan: F. Mendelssohn: Biolin eta orkestrarako kontzertua Mi minorrean, 64. op. F. Poulenc: Sinfonietta Fumiaki Miura biolin-jotzailea bakarlari gisa eta Johannes Debus zuzendari gonbidatu gisa.

Edukira joan

Azken orduko sarrerak itzuli dira. Orain online ere , eta 24 ordu lehenagotik hasita, erosi daitezke.

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapen berezia abian jarri dugu. Sustapen honetan, Bilbotik kanpo bizi diren  eta gaur egun gure kontzertuetara etortzerik ez duten abonatuei baliogabetutako sarrerak erabiliko ditugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute,  jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Oraingoz, hauek dira sustapenean sartzen diren denboraldi sinfonikoko egitarauak: 08. Abonua (otsailak 4 eta … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak itzuli dira. Orain online ere , eta 24 ordu lehenagotik hasita, erosi daitezke.”

Edukira joan

Udal-konfinamendua

Gaur egun indarrean dagoen araudiak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzea eta ateratzea, eta Erkidego barruko mugikortasuna  murrizten ditu. Gure kasuan honek esan nahi du, aipatutako murrizketek irauten duten bitartean, Bilbotik kanpo bizi diren  abonatuek  ez dutela orkestrak programatutako kontzertuetara joaterik izango. Murrizketa-aldian, aipatutako abonatuei eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia ez diegu kobratuko, eta beraien … Jarraitu irakurtzen “Udal-konfinamendua”

Edukira joan

Martin Helmchen pianistak Garrick Olhsson ordezkatuko du

Martin Helmchen pianistak bakarlari lanak egingo ditu gure denboraldi sinfonikoaren 8. programan (otsailaren 4an eta 5ean). Garrick Olhsson ordezkatuko du, pandemiaren egungo egoeraren ondorioz nazioarteko joan-etorriak egiteko ezarritako mugak direla-eta ezingo baitu programan parte hartu.

Edukira joan

Urtarrilaren 25eko ganbera-kontzertua bertan behera egin da.

Parte hartuko zuen musikari baten ondoeza dela eta, eta hain denbora laburrean ordezkapenik aurkitzea ezinezkoa denez, urtarrilaren 25eko ganbera-kontzertua bertan behera utzi da. Barkatu eragozpenak.

Edukira joan