Emaitzak:

Larunbat honetan, azaroaren 21ean, 21: 00etan, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean

Larunbat honetan gure Denboraldiko bosgarren egitaraua ikusteko aukera emango diegu Euskalduna Jauregira joan ezin duten pertsona guztiei. Kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, agertokiaren erdian “kokatuta” eta gure musikariek inguratuta baleude bezala. BOSen eta Fair Saturday Fundazioren arteko lankidetzari esker, osteguneko 12.00erako kontzertuaren 360º-ko grabazio honek, interpretazioa etxetik disfrutatzea ahalbidetzen du eta momentu bakoitzean nahi duzuen … Jarraitu irakurtzen “Larunbat honetan, azaroaren 21ean, 21: 00etan, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean”

Edukira joan

Javier Perianesen ganbera kontzertuak badu data berria: Abenduaren 1ean izango da

Atzeratu behar izan genuen Javier Perianesen kontzertuak badu data berria: Abenduaren 1ean, asteartea, izango da. Abonatuek etxean jasoko dituzte dagozkien sarrrerak. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Edukira joan

Javier Perianesen azaroaren 16ko ganbera kontzertua atzeratzen da

Artistaren ondoeza dela eta, azaroaren 16ko ganbera kontzertua atzeratu beharrean gaude. Data berria ahal bezain pronto jakinaraziko dugu. Erosketa egiteko erabilitako bide berberak erabiliz egingo da sarreren itzulketa. Barkatu eragozpenak.

Edukira joan

Azaroaren 9ko ganbera kontzertua bertan behera geratu da

Gaurko, 2020ko azaroaren 9ko, ganbera kontzertuan parte hartzekoak ziren zenbait musikariren bat-bateko berrogeialdia dela-eta, zoritxarrez, bertan behera utzi behar izan dugu kontzertua. Erosketa egiteko erabilitako bide berberak erabiliz egingo da sarreren itzulketa. Barkatu eragozpenak.

Edukira joan

Ostiral honetan, azaroaren 6an, 19:30ean, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean

360º bideo mota dela eta, aurreikusi baino denbora gehiago behar izaten ari gara prozesatzeko. Emisioan kalitaterik handiena eskaintzeko asmoz, emanaldia bihar ostiralera atzeratu beharrean ikusten gara, gaurko aurreikusita geneukan ordu berean: 19: 30ean. Ostiral honetan gure Denboraldiko hirugarren egitaraua ikusteko aukera emango diegu Euskalduna Jauregira joan ezin duten pertsona guztiei. Kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, … Jarraitu irakurtzen “Ostiral honetan, azaroaren 6an, 19:30ean, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean”

Edukira joan

Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei.

Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak udalerrien arteko mugikortasuna mugatzen du, eta bizilekua finkatuta dugun udalerritik kanpoko  kultur ikuskizunetara joatea ez du baimentzen. Gaur egungo egoera epidemiologikoak eragindako prebentzio-neurri honen xedea da gure udalerritik irtetea eta beste udalerri batzuetako jendearekin nahastea saihestea. Ondorioz, gure kasuan, Bilborekin mugakideak ez diren udalerrietan* bizi diren gure abonatuek ezin izango dute joan … Jarraitu irakurtzen “Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei.”

Edukira joan

Bilbao Orkestra Sinfonikoa 400 ikusleko mugara egokitu da, eta funtzio berria abian jarriko du ostiraletan 17:00etan.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei COVID-19ak beste ezusteko bat ekarri digu. Komunikabideen bitartez jakingo duzunez, osasun-agintariek Euskalduna Jauregiko Auditoriumaren aurreko edukiera-muga murriztu dute, eta 400 lagun sartu ahalko dira, gehienez ere. Jakin dugunez, neurri hori aste honetan sartuko da indarrean. Hori gertatu da gainera gure abonatuei, 3., 4., 5., … Jarraitu irakurtzen “Bilbao Orkestra Sinfonikoa 400 ikusleko mugara egokitu da, eta funtzio berria abian jarriko du ostiraletan 17:00etan.”

Edukira joan

MUSIKA HURBILETIK – XIII. zikloa

Beethovenen indar sendoa: 250 urte esperientzia musikala argitzen Irakaslea: Mercedes Albaina Ikastaroaren edukia “Pertseberatu, ez soilik artean, ezpada haren zentzu sakona ulertzen ere bai: ahaleginak merezi du. Izan ere, arteak eta zientziak soilik goratu ditzakete gizakiak jainkoen altuerara”. Hori idatzi zion Beethovenek pianista gazte bati 1812an, eta uste sendo horrekin jarraitu zuen beti, Ilustrazioaren espirituaren … Jarraitu irakurtzen “MUSIKA HURBILETIK – XIII. zikloa”

Edukira joan

Il Turco in Italia

Sarrerak: Il Turco in Italia

FITXA

Selim Paolo Bordogna
Fiorilla Sabina Puértolas
Don Geronio Renato Girolami*
Don Narciso Juan José de León
Prosdocimo Pietro Spagnoli*
Zaida Marina Viotti*
Albazar Moisés Marín

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro de Ópera de Bilbao

Musika-zuzendaria Christophe Rousset
Eszena-zuzendaria Emilio Sagi
Eszenografoa Daniel Bianco
Jantziak Pepa Ojanguren
Argiztapena Eduardo Bravo
Koruaren zuzendaria Boris Dujin

Koprodukzioa Théâtre du Capitole de Toulouse, Ópera de Oviedo eta Teatro Municipal de Santiago de Chile

*ABAO Bilbao Operan debutatuko du

Edukira joan