Emaitzak:

Erik Nielsen. Laster arte

Aste hau berezia da Erik Nielsenek orkestraren zuzendaritzan bederatzi denboraldi egin ondoren gure zuzendari titular moduan zuzenduko duen azken abonu-programa izango delako. Egia esan, eskertuta egoteko arrazoi asko ditugu bere kalitate artistikoagatik, bere lan bikainagatik eta bere inplikazioagatik. Adibidez, orkestraren errepertorioa berritzeko bere ezagutza eta jakin-mina eskaini dizkigulako, musika-esparru berriak aztertuz, edo belaunaldi-errelebuko funtsezko unean … Jarraitu irakurtzen “Erik Nielsen. Laster arte”

Edukira joan

PRENTSAURREKOA BOSEN 2024-2025 DENBORALDIAREN AURKEZPENA

Eguna: Apirilak 23 Ordua: 10:30 Tokia: 3A aretoa – Euskalduna jauregia (sarrera 2. atetik) Apirilaren 23an, asteartea, 10:30etan, Eukalduna Jauregiko 3A aretoan BOSen 2024-2025 denboraldia aurkeztuko da prentsaurrekoan. Prentsaurrekoan honako hauek izango dira: Leixuri Arrizabalaga, Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua eta BOSen presidentea Ibon Aranbarri, BOSen zuzendari nagusia Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa Prentsaurrekoa … Jarraitu irakurtzen “PRENTSAURREKOA BOSEN 2024-2025 DENBORALDIAREN AURKEZPENA”

Edukira joan

2024-2025 denboraldia

Denboraldi Sinfonikoa 2024-2025 MITOAK Jatorrizko adieran, mitoak istorio sakratuak dira, kontakizun ohoragarriak, gizarteak munduaren jatorria eta bilakaera azaltzeko baliatzen zituen narrazioak. Hala, memoria kolektiboan oinordetza kultural gisa geratzen ziren, hurrengo belaunaldiei errealitatea ezagutarazteko. Baina mythos hitz greziarrak ez zuen soilik “aparteko izakien jarduera eredugarri eta gogoangarriari buruzko kontakizun tradizionala” esan nahi, baizik eta baita obra … Jarraitu irakurtzen “2024-2025 denboraldia”

Edukira joan

BOSen musikari berria

Pozarren adierazten dizuegu 2023-2024 denboraldiaren 13. egitarau honetan BOSen  musikari berri bat izango dugula, Javier Castaño, tuba bakarlaria. Energia berria ekarriko dio gure orkestrari. Arrakasta handia opa dizugu BOSekin hasiko duzun etapa berri honetan.

Edukira joan

Bilbao Orkestra Sinfonikoak bat egin du Athletic babesteko tsunamiarekin

Apirilaren 6an, Athleticek beste Kopa bat irabazteko aukera izango du, eta horrekin 25 izango lirateke euskal taldeak 1898an sortu zenetik irabazitako Errege Kopak. Bilbao Orkestra Sinfonikoak, bihotza Bilbo eta Bizkaiari lotu-lotua duenak, omenaldia egin nahi dio taldeari, eta babesa adierazi. Aparteko talde horrek ondo baino hobeto merezi baitu. Aupa Athletic!!! BOSeko musikariekin, Mikeldi Atxalandabaso tenorearekin … Jarraitu irakurtzen “Bilbao Orkestra Sinfonikoak bat egin du Athletic babesteko tsunamiarekin”

Edukira joan

Bilbao Orkestra Sinfonikoa gonbidatua izango da Orkestra Nazionalaren denboraldian

Espainiako Orkestraren eta Koro Nazionalen denboraldiko 15. programan gonbidatu gisa Madrilen eskainiko dugun programak, Giancarlo Guerreroren zuzendaritzapean, kosmopolitismoa batzen du euskalduna dena Europako musika-kulturaren bektore gisa aldarrikatzearekin. Programan, besteak beste, Asier Polo nazioarteko bakarlari bilbotarra eta Andrés Isasi eta Maurice Ravel konpositore euskaldunak (Espainia eta Frantzia arteko mugako bi aldeetakoak) daude. 1898an estreinatua, “Don Quijote” obra … Jarraitu irakurtzen “Bilbao Orkestra Sinfonikoa gonbidatua izango da Orkestra Nazionalaren denboraldian”

Edukira joan

BOSen musikari berria

Pozarren adierazten dizuegu 2023-2024 denboraldiaren 11. egitarau honetan BOSen  musikari berri bat izango dugula, Alfonso Aldeanueva, lehen biolina. Energia berria ekarriko dio gure orkestrari. Arrakasta handia opa dizugu BOSekin hasiko duzun etapa berri honetan.  

Edukira joan

Bilbao Orkestra Sinfonikoa Orkestra Nazionalaren denboraldian

Espainiako Orkestraren eta Koro Nazionalen denboraldiko 15. programan gonbidatu gisa Madrilen eskainiko dugun programak kosmopolitismoa euskalduna dena Europako musika-kulturaren bektore gisa aldarrikatzearekin batzen ditu. Programan, besteak beste, Asier Polo nazioarteko bakarlari bilbotarra eta Andrés Isasi eta Maurice Ravel konpositore euskaldunak (Espainia eta Frantzia arteko mugako bi aldeetakoak) daude.

1898an estreinatua, “Don Quijote” obra Strauss gazteak forma klasikoekiko azaldu zuen lotsagabekeria kalkulatuaren erakusgarri ausarta da, obra bakarrean kontzertu bakarlariaren formatua —biolontxelorako—, ospetsu bihurtu den bariazioen forma eta poema sinfonikoaren berezko programa literario bat —klasiko cervantino hilezkorra— batzen baititu.

Straussen eredua —efektu inpresionistekin eta zortziko-apunte laburren batekin apaindua— erraz antzeman daiteke da Andrés Isasi konpositore bilbotarraren “El oráculo” obran; Berlinen egina eta estreinatua 1913an, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren atrilek berreskuratua 1996an —zortzi mendez ahaztuta egon ostean—. Programa hau euskal konpositorerik unibertsalentzat hartu daitekeenak itxiko du, bere “Bolero” dionisiakoarekin.

RICHARD STRAUSS Don Quijote, variaciones fantásticas sobre un tema caballeresco op. 35
ANDRÉS ISASI El oráculo, op.18
MAURICE RAVEL Bolero

Informazioa eta sarrerak

Edukira joan

Musika – Música • 49. Kontzertua

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Lucas Macías oboea eta zuzendaria

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732 – 1809)

Sinfonía nº59 en la mayor “Fuego”
I. Presto
II. Andante o più tosto Allegretto
III. Menuetto – Trio
IV. Allegro assai

ALESANDRO MARCELLO (1673 – 1747)

Concierto para oboe y orquesta en re menor
I. Andante e spiccato
II. Adagio
III. Presto

GEORG FRIEDICH HÄNDEL (1685 – 1759)

Música para los Reales Fuegos de Artificio HWV 351
I. Overture
II. Bourrée
III. La paix
IV. La Réjouissance
V. Menuet I & II


Informazioa eta sarrerak

Edukira joan