Emaitzak:

Musikarik onena oparitzeak ondo jotzen du belarrira, ezta?

Gabonetan oparitu BOSen neurrirako abonuak, eta musikarik onenaz gozatzeko atea magikoa irekiko duzu. “Nahieran 6” edo “Nahieran 9” abonuetako bat aukera dezakezu, eta urtarriletik aurrera eskainiko diren 2023-2024 denboraldiko kontzertuen artean (8. programatik 17. programara) nahi dituzunak aukeratu. Beraz, badakizu, 25,32 euro (abonu gaztea) eta 76,58 eurotatik hasita (abonu normala), zure oparia jasoko duen horrek BOSen erritmora … Jarraitu irakurtzen “Musikarik onena oparitzeak ondo jotzen du belarrira, ezta?”

Edukira joan

Zure iritzia funtsezkoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) hobetzeko

Bilbao Orkestra Sinfonikoan hausnarketa estrategikorako prozesu bat martxan jarri dugu datozen 2024-2030 urteetan gure jarduna gidatuko duten erronkak zehazteko. Horretarako, gure kontzertuetara joaten den publikoaren laguntza izan nahi dugu, baita Bizkaiko herritar guztiena ere. Helburua Bilbao Orkestra Sinfonikoari  buruz duzuen iritzia ezagutzea da, egungo ikuspegitik, baina arreta berezia jarriz datozen urteetan: zer mantendu  behar dugun, zer hobetu, … Horretarako, inkesta bat prestatu dugu … Jarraitu irakurtzen “Zure iritzia funtsezkoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) hobetzeko”

Edukira joan

Musikahazi 2023-2024

Hemen da, beste urte batez, Musikahaziren 36. edizioa: BOSek antolatzen dituen jarduera didaktiko eta gizarte-inklusiorako jarduera guztiak biltzen dituen programa. Urtero bezala, Musikahazik jarduera esklusibo eta inklusiboak eskaintzen ditu: kontzertuak familian, kontzertu didaktikoak, haurrentzako tailerrak, musika- eta gizarte-tailerrak, entsegu orokorretarako bisitak eta beste hainbat jarduera. Horren bidez, zaren modukoa zarela, gustukoen duzun erara gozatu ahalko duzu musikaz. … Jarraitu irakurtzen “Musikahazi 2023-2024”

Edukira joan

Emozioetan Zehar Bidaiatzeko Kontzertu Txundigarria

Soinuak Haizean + Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS, konpainia Leire Orbe, aktorea Irene Delgado-Jiménez, zuzendaria Bilbao Orkestra Sinfonikoa ­Adina: 6 urtetik aurrera Prezioa: Dohainekoa. | Ikastetxeei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso. Ikuskizun musikal honetan, Emoziok gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Brahms, Mendelssohn, Mussorgski eta Dvoraken … Jarraitu irakurtzen “Emozioetan Zehar Bidaiatzeko Kontzertu Txundigarria”

Edukira joan

Emozioetan Zehar Bidaiatzeko Kontzertu Txundigarria

Kontzertua familian 01
Soinuak Haizean + Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS, konpainia
Leire Orbe, aktorea
Irene Delgado-Jiménez, zuzendaria

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Hizkuntza: euskara.
­Adina: 6 urtetik aurrera

Prezioak:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Ikuskizun musikal honetan, Emoziok gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Brahms, Mendelssohn, Mussorgski eta Dvoraken musikaz lagunduta, besteak beste.

7 emozio landuko ditugu musikaren bidez, eta atrezzo koloretsu batekin irudikatuko ditugu, soinuzko eta ikusizko bidaia batean. Elementu horiei esker, Emoziok batetik bestera ibiliko da, eta, umorea galdu gabe, emozio bakoitzaren garrantziaz gogoeta egingo dugu; emozio onak eta txarrak dauden eztabaidatuz, gure lagunen emozioak errespetatzearen garrantziaz jabetuz… Handiek eta txikiek ikasi eta dibertituko dira musika bidaia zoragarri honetan!

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Edukira joan

Mozartland

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Edukira joan

Musika Sehaskatik – Haurtxoentzako tailerra

Lehen haurtzarorako musika-hezkuntzako tailerra da, Edwin Gordonen musika-ikaskuntzaren teorian oinarrituta. Horren arabera, musika komunikazio-kanala da, abestien, erritmoaren, mugimenduaren, isiltasunaren, jokoaren, bat-batekotasunaren eta dantzaren bitartez. Edurne Urutxurtu ahotsa, pianoa eta akordeoia. Laguntzaileak: Malen Zobaran trikitixa, ahotsa eta pandero. Shanti Basauri gitarra. Iván Allue txirulak eta perkusioa. Leku-kopurua: 60 pertsona (20 haurtxo + gehienez 2 pertsona haurtxo … Jarraitu irakurtzen “Musika Sehaskatik – Haurtxoentzako tailerra”

Edukira joan

Musikaz Biziz – Musika Familia Giroan

4 tailer musikal haurrekin BOSaren entseguetarako aretoan. Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. BOSaren entseguetarako aretoan. Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak. Olga Sánchez gidoia eta zuzendaritza. 4-8 urte Leku-kopurua: Gehienez 25 ume. Gehienez heldu 1 haur bakoitzeko … Jarraitu irakurtzen “Musikaz Biziz – Musika Familia Giroan”

Edukira joan

Bisita BOSera

Ikastetxeen hiru bisita BOSen bulegoetara (bisita orkestraren entsegura, instrumentuen biltegietara, entsegu aretoetara eta auditoriumera). Ikastetxeei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso. Dohainekoa. Datak Urtarrilak 23 Apirilak 16 Maiatzak 2 Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. BOSaren entseguetarako aretoa. Informazio gehiago eta izen-ematea: musikahazi@bilbaorkestra.eus

Edukira joan