Emaitzak:
Gizarte-tailerrak
TAILERREN HELBURU OROKORRAK Sormen jarduera berriak eskaintzea eta garatzea, taldeko musika-inprobisazioen bitartez; musikari eta parte-hartzaileen artean topaketarako espazioa sortzea; eta, soinu-paisaia desberdinak eratzea, horrela, gure kultur aniztasuna sustatzeko (nortasunak eta taldeko nahiz norbanako balioak sendotuta). Elena Pérez Sáez de Buruaga Tailer guztietako gidoia eta zuzendaritza. Dohainekoa. Elkarte eta talde zehatzei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik … Jarraitu irakurtzen “Gizarte-tailerrak”
Entsegu orokorrak
Premia bereziak dituzten pertsonei irekiak. Elkarte eta talde zehatzei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso. Dohainekoa. Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. Informazio gehiago eta izen-ematea: musikahazi@bilbaorkestra.eus
Agur maitagarria
Andrzej Gaszekek, biola ataleko kidea, erretiroa hartu du 37 urtez BOSen parte izan ondoren. Zorterik onena opa diogu hasi berri duen etapa honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diogu urte guzti hauetan egindako lana, izan ere, eskaintzeko zuen onena eman baitigu Orkestra hazten laguntzeko.
EL MESÍAS DE HANDEL
Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta ”la Caixa” Bilboko 2023ko Mesias Partizipatiboa antolatu dute.
”La Caixa”-k antolatzen duen kontzertu partizipatiboa esperientzia gogoangarria izaten da. Koru-musikaren zale diren abeslariak eta nazioartean ospe handia duten orkestra, bakarlari eta zuzendariak elkartzen ditu errepertorio sinfoniko-koraleko betiereko obrarik gailenetako bat interpretatzeko.
Aurten, Bilboko 320 abeslari amateur baino gehiago elkartuko dira Euskalduna Jauregian, bertako eserlekuetatik Mesiasen koru-zatiak abesteko.
Hilabeteak eman dituzte elkarrekin entseatzen, eta, orain, unea iritsi da proiektu musikal eta pedagogiko honi bukaera emateko eta G. F. Händelen Mesias obraren bertsio partizipatibo zirraragarri bat entzuteko.
Aldaketa denboraldi sinfonikoko 15. programan
BOSetik gure denboraldi sinfonikoaren 15. programak jasan duen aldaketa baten berri eman nahi dizugu; izan ere, 2024ko apirilaren 25ean eta 26an, M. Ravelen Ezkerreko eskuarentzako kontzertua antzeztu beharrean, C. Saint-Saëns-en Piano eta orkestrarako 5. kontzertua Fa maiorrean, 103. op. “Egiptoarra”, interpretatuko da. Barkamena eskatzen dizugu aldaketa horrek eragin diezazkizukeen eragozpenengatik, eta Erik Nielsenek orkestraren zuzendari … Jarraitu irakurtzen “Aldaketa denboraldi sinfonikoko 15. programan”
BOSlaris itzuli da, eta badoaz 10
Beste denboraldi batez, BOSen formakuntza programa aitzindaria itzuli da, musikari amateurrentzako ganbera musikaren hastapen, praktika eta hobekuntzari buruzkoa. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren helburua, BOSlarisen bitartez, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa haustea da, eszena profesionala ez den gizarteko beste esparru batzuetan musikaren praktika sustatuz, BOSeko irakasleen eta zaletuen arteko loturak ezarriz. Informazio gehiago eta izen-emateak
Ura Bere Bidean 2023
“Ura Bere Bidean” Fair Saturday Fundazioak bultzatutako proiektu berritzaile bat da, hainbat belaunalditako euskal artisten musika-topaketa eta euskarazko musika-ondarea sortzeko. Proiektuaren barruan, artista nabarmenek garai guztietako euskal gaiak berrinterpretatzen dituzte Grammy saria jaso berri duen Fernando Velázquez konpositoreak egindako bertsio sinfonikoetan.
2023ko edizioan hogei artistak hartuko dute parte, estilo eta belaunaldi ugari ordezkatuz. Zehazki, Doctor Deseo (Francis Diez), Parabellum, Delirium Tremens (Andoni Basterretxea), Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele (Urbil Artola y Gorka Sarriegi), Gozategi (Asier Gozategi y Iñigo Goikoetxea), Mikel Urdangarin, Gatibu (Alex Sardui y Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora y Piti), Anne Etchegoyen, Esne Beltza (Xabi Solano), Skakeitan (Peio Armendariz), En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Rozalen, Kalakan, Olatz Salvador, Bulego (Tom Lizarazu, Idoia, Neomak eta Süne parte hartuko dute.
BOSen bi programa emango ditu ETBk urrian
Urrian, BOSen denboraldi sinfonikoko bi programa emango ditu ETBk. Larunbatean, urriaren 7an, goizeko 11:00etan, ETB2 katean emango dute 2022ko ekainaren 9an grabatutako kontzertua. Achúcarro eta erakusketa bateko koadroak Giancarlo Guerrero, zuzendaria Joaquín Achúcarro, pianoa AUGUSTA HOLMÈS Andromède, Poema sinfonikoa CÉSAR FRANCK Bariazio sinfonikoak piano eta orkestrarako Joaquín Achúcarro, pianoa MODEST MUSSORGSKY / MAURICE RAVEL Erakusketa … Jarraitu irakurtzen “BOSen bi programa emango ditu ETBk urrian”
ABAO – Opera TXiki
EL FLAUTISTA DE HAMELIN
FITXA ARTISTIKOA
ANTZEZLEAK
Flautista
Txema Lacunza
Gran Rata
Alfonso García-Noain
Alcaldesa
Itxaso Moriones
Concejala Lucín
María Lacunza
Concejal Jonás
Julen Jiménez
Concejal Bartabás
Juan Gallego
Narrador
Txori García Uriz
TALDE ARTISTIKOA
Música
Iñigo Casalí
Dirección Musical
Jesús María Echeverría
Director De Escena
Txori García Uriz
Ion Barbarin
Coro
Coros adulto e infantil de OCN y alumnos de su escuela de ópera
Orquesta
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Escenografía
Raúl Arraiza
Iluminación
Jorge Urrizola
Vestuario
Edurne Ibáñez
Producción
Ópera de Cámara de Navarra OCN