Donostiako Musika Hamabostaldia – BOS KOPROTAGONISTA IZANGO DA 400 INTERPRETETIK GORAKO KONTZERTUAN

Datorren asteazkenean, abuztuaren 31n, BOSek Musika Hamabostaldiaren itxiera-kontzertuan hartuko du parte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Donostiako Orfeoiarekin, Iruñeko Orfeoiarekin, Easo Eskolaniarekin eta Araoz Gazte Abesbatzarekin batera. Denak Víctor Pablo Pérezen zuzendaritzapean egongo dira.

 

Asteazkenean, abuztuaren 31n, hainbat arrazoiengatik apartekoa izango den kontzertua egingo da Kursaalean. Izan ere, 400 interpretek hartuko dute parte, eta, beraz, une berezia izango da. Era berean, gutxitan gozatzeko aukera dugun tamainako eta mailako abesbatza-oldea elkartuko da baterako ahaleginean. Gainera, BOS eta EOS elkarrekin arituko diren bigarren aldia izango da, eta guztira, 140 musikari egongo dira agertokian.

Programa ere ohiz kanpokoa da. Obra nagusia 1855ean Parisen estreinatu zen Berliozen Te Deum izenekoa izango da; estreinaldian, 900 musikarik eta koristek hartu zuten parte, eta mende hartan musika monumentala izendatu zen mugimenduaren eredu bikaina da.

Programan, euskal konpositoreen bi obra izango dira: Madinaren Aita Gurea eta Sorozabalen Gernika.

Halaber, Musika Hamabostaldiaren itxiera-kontzertua Donostia 2016 egitasmoaren barruan sartzen da, hain zuzen ere, Donostia 2016ko Elkarrizketak atalaren barruan. Lerro horren programazioa kulturaren arloko inguruko ordezkariekin loturak ezartzeko eta Hiriburutzako balioei buruzko programak babesteko diseinatuta dago.

Topaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa batera arituko dira bigarren aldiz. Bi une horietan, gure herrialdea nazioartean proiektatzeko estrategikotzat har daitezkeen ekitaldiei esker batu dira. 1997. urtean, Bilboko Guggenheim Museoa irekitzeko kontzertuan elkartu ziren. Orain, ia 20 urte geroago, bi talde sinfonikoek berriro egingo dute topo, Donostia 2016 mailako proiektu garrantzitsuan.

Kontzertuak balio oso berezia dauka BOSentzat, azkenik, 2009an parte hartu zuen Musika Hamabostaldira itzuliko baita.

 

Kursaaleko Auditoriuma – 2016/08/31 – 20:00etan

 

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Donostiako Orfeoia
Iruñeko Orfeoia
Easo Eskolania
Araoz Gazte Abesbatza
Víctor Pablo Pérez, zuzendaria
Christian Elsner, tenorea
Thomas Ospital, organoa
Markel Murillo, tiplea

Víctor Pablo Pérez, zuzendaria

 

           Egitaraua

Berlioz, Te Deum op. 22 (60’)
F. de Madina Aita Gurea (5’)
P Sorozabal,Gernika (10’)

 

 Donostiako Musika Hamabostaldia

Donostia 2016