SORTZE-PROZESUA BOS. Ethel Smythen inguruan

Abenduak 1, 18:00

“Guggenheim Bilbao Museoaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren arteko lankidetza berria, BOSen mendeurrenaren eta Museoaren 25. urteurrenaren esparruan”.

Denboraldi berrian, Bilboko Orkestra Sinfonikoak On the Cliffs of Cornwall interpretatuko du, eta horren harira, Patricia Sojo musikologoak Ethel Smyth konpositorea eta haren estiloa deskribatuko ditu. Smyth oso garrantzitsua izan zen, ez bakarrik musikaren munduan, baita XX. mendearen hasierako Ingalaterrako aktibismo politikoan eta mugimendu sufragistan ere. Ekitaldian, BOSen zuzendari tekniko Borja Pujol ere izango da.

Abenduak 1, 18:00
Museo Guggenheim Bilbao. Auditorioa, 18:00.
Sarrerak: doan.
Salmenta-puntua: Leihatila eta webgunea (Guggenheim Bilbao).