Gaurko Ganbera-kontzertua bertan behera geratu da (otsailaren 4a, astelehena)

Philippe Quint biolin-jotzaile bakarlariak jakinarazi berri duenez, osasun-arazoak direla-eta, ezingo du gaurko aurreikusita zegoen BOSen Ganbera Denboraldiko kontzertua eskaini

 

Bilbon, 2019ko otsailaren 4an

 

Philippe Quint biolin-jotzaileak bertan behera utzi berri du arratsalde honetan bertan, 19:30ean, eskaintzekoa zen BOSen Ganbera Denboraldiko ganbera-kontzertua.

Kontzertua bertan behera geratu da artistaren osasun-arazoen ondorioz, artistak berak Bilbao Orkestra Sinfonikoari jakinarazi dionez.

Bai biolin-jotzaileak (joan den ostegunean eta ostiralean Denboraldi Sinfonikoaren egitarauan parte hartu zuen) bai Orkestrak berak kontzertua bertan behera geratu izana sentitzen dute, eta barkamen zintzoenak helarazten dizkiete errezitaldira joatea pentsatuta zuten entzuleei.

Sarreren zenbatekoa itzuli egingo da, eskuratu ziren bide beraren bitartez. Informazio gehiagorako, gure bulegoetara jo dezakezue bihartik aurrera.

BOSen bulegoen ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Telefonoa: 94 403 52 05