Udal-konfinamendua
Gaur egun indarrean dagoen araudiak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzea eta ateratzea, eta Erkidego barruko mugikortasuna murrizten ditu. Gure kasuan honek esan nahi du, aipatutako murrizketek irauten duten bitartean, Bilbotik kanpo bizi diren abonatuek ez dutela orkestrak programatutako kontzertuetara joaterik izango.
Murrizketa-aldian, aipatutako abonatuei eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia ez diegu kobratuko, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak salgai jarriko dira.
Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen (www.bilbaorkestra.eus), azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.
Gure abonatuei eskerrrik asko fideltasuna erakusteagatik eta egoera ulertzeagatik, ziurgabetasun garai hauetan.