Conciertos
SEMIRAMIDE
Fitxa:
Semiramide Silvia Dalla Benetta
Arsace Daniela Barcellona
Assur Simón Orfila
Idreno José Luis Sola
Oroe Richard Wiegold
Azema Itziar de Unda
Mitrane Josep Fadó
Nino-mamua David Sánchez
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro de Ópera de Bilbao
Musika-zuzendaria Alessandro Vitiello
Eszena-zuzendaria Luca Ronconi* (†)
Birjarpenaren eszena-zuzendaria Marina Bianchi
Eszenografia Tiziano Santi
Argiztapena A.J. Weissbard*
Jantziak Emanuel Ungaro*
Koruaren zuzendaria Boris Dujin
Produkzioa Teatro di San Carlo di Napoli
*ABAO-OLBEn debutatuko du
FECHAS
- 16 de febrero de 2019 Palacio Euskalduna 19:30 h.
- 19 de febrero de 2019 Palacio Euskalduna 19:30 h.
- 22 de febrero de 2019 Palacio Euskalduna 19:30 h.
- 25 de febrero de 2019 Palacio Euskalduna 19:30 h.
Venta de abonos, a partír del 24 de junio.
Venta de entradas, a partir del 16 de septiembre.
Conoce aquí todas las ventajas de ser abonado de la BOS
SEMIRAMIDE
Lekua: Babilonia hiri mesopotamiarra, K.a. 800. urte aldera.
I. EKITALDIA
Baalen tenplu handia jainko horren omenezko ospakizuna egiteko atonduta dago, eta parean apaizak eta ministroak daude. Oroe apaiz nagusia bere onera itzuli da, trantzean zegoela jainkoaren iragarpen mehatxagarri bat jaso ostean. Tenpluko ateak ireki, eta nobleak, satrapak, aztiak eta herritarrak sartu dira, intsentsua eta eskaintzak eskuetan. Haien artean, Idreno dago, Indiako printzea; Baali eskatzen ari zaio bere maitasun-desirak bete ditzan. Assur printzea, Semiramide erreginaren maitale ohia, erreginak egun horretan bera aukera dezan tronuan ondorengo erregutzen ari zaio jainkoari. Oroek eta Idrenok, Assurren eskaera entzunda, mespretxua eta beldurra agertuko dituzte.
Semiramide dator, Azema alaba eta errege-guardiako buruzagi Mitranerekin, printzesaz, andrez eta emakume esklaboz osaturiko gorteaz batera, denak ere jainkoarentzako opariekin. Harrera beroa egin badiete ere, erregina kezkatuta dago. Assurrek galdegingo dio zin egiteko senar zuen Nino erregearen ondorengoa hautatuko duela egun horretan. Semiramidek ezinegona sumatuko du une batez, eta tximista batek eta trumoi batek haren sentipena areagotuko dute, aldareko su sakratua itzali egingo baita. Tenpluan dauden guztiek, izututa, seinale txartzat joko dute. Oroek dio oraindik badaudela ordaintzeko kulpa izugarriak, eta mendeku hartzeko ordua heltzear dagoela. Assurrek eskaera bera egingo dio berriz erreginari, eta Oroek adieraziko du tronuan esertzeko ondorengoa izendatuko dela Menfiseko orakulu sakratua iritsi bezain laster, haren iragarpenaren zain daude eta. Semiramidek bere jauregira deituko ditu printzeak, aginduko du orakulua heldu bezain laster mezularia bidal diezaioten, eta tenplutik alde egingo du. Oroek dio oso kezkatuta dagoela erreginaren patuarengatik.
Arsace dator, Babiloniako armadako jenerala. Azemarekin ezkondu nahian itzuli da hirira; barbaroengandik askatu ahal izan zuen egunean maitemindu zen neskatilarekin. Arsacek jainkoarentzako opari bat darama kutxa batean: Nino erregearen hainbat oroitzapen, haren koroa eta ezpata, kasu, bai eta hil aurretik idatzi zuen gutun bat ere. Oroek oso hunkituta hartuko ditu, esanez norbaitek erregea traizionatu eta pozoitu egin zuela, oraindik sekretua bada ere. Assur agertu bezain pronto, apaiz nagusiak alde egingo du, aurrena Arsaceri adierazita, printzeak entzun barik, hura munstroa dela. Assurrek ere Azemarekin ezkondu nahi du, eta ezkongai biek, batak bestearen asmoaren berri izanda, elkar mehatxatuko dute. Assurrek Arsace gutxiesten du, eszitiarra delakoan.
Jauregi barruan, Azema pozik dago, Arsace etorri delako. Idrenok, era berean, berarekin ezkontzeko eskatuko dio neskatilari, eta adieraziko dio itxaropentsu dagoela, Azemak aitortu baitu ez duela Assurrekin ezkondu nahi.
Lorategi esekien azpian, neskatila-talde bat erregina alaitzen saiatzen ari da. Arsace iritsitakoan, pozarren jarriko da, harekin maiteminduta baitago. Mitrane dator, Menfiseko orakuluarekin batera, zeina badirudien erreginaren nahiekin bat datorrela, honela baitio: erreginak nahigabe oro ahaztu, bakea topatu eta, Arsace itzulitakoan, ezkondu egingo da. Semiramidek jenerala une horretan agertzea espero duenez, Mitrane agurtuko du. Arsacek zer-nolako maitasun bizia sentitzen duen jakinaraziko dio erreginari, baina leiala izango zaiolako adierazpenek eragindako nahastea tarteko, Seramidek usteko du militarra zeharo maiteminduta dagoela berarekin, bera harekin bezainbeste. Oroek eta Assurrek topo egingo dute, eta lehenengoak Nino hil zen gaua gogoratuko dio bigarrenari. Assurrek tronuarengatik berarekin lehiatzen den edonor mehatxatuko du. Oroek, bakarrik dagoela, jainko bat Assurren kontrako mendekua prestatzen ari dela iragarriko du.
Tronua dagoen aretoan, Seramide eta bere segizio osoa sartu dira. Herritarrak ere bertan daude, non Nino erregearen mausoleoa ikusgai dagoen. Erreginak eskatuko die berak errege izendatzen duenari leial izateko, eta hautatua berarekin ezkonduko dela jakinaraziko du. Jarraian, Arsaceren izena esango du. Erreakzioak berehala datoz: Assur suminduta dago, Arsace eta Azema atsekabetuta daude, eta Oroe izututa. Idrenok, une horretan, Azemarekin ezkontzeko eskaera egingo du, eta erreginak onartu egingo dio. Orduan, trumoi bat lurpean lehertu, eta tximista bat ikusiko da. Bat-batean, Ninoren hilobia ireki eta bertatik erregearen mamua aterako da. Guztiak zeharo ikaratuta daude. Aditzera emango du Arsace erregea izango dela, baina baldintza misteriotsu bat ezarriko dio: erregea zenaren hilobira jaitsi, eta biktima bat eskaini beharko dio; aldi berean, Oroeri entzun, bere aitarekin pentsatu, eta Ninia semearen zerbitzura egon beharko du. Arsacek guztia beteko duela hitzemango du, baina ez daki nork izan behar duen biktima. Semiramide damua agertzen hasiko da, baina mamuak haren hitzaldia eten, eta hilobira itzuliko da. Denak daude izututa mirari ikaragarriarengatik.
II. EKITALDIA
Semiramide eta errege-guardiako buruzagi Mitrane Assurren suminaz hizketan ari dira, erreginaren aurrera agertuta zein gaizki tratatu duen aurpegiratu baitio.Erreginak eta Assurrek Nino pozoitu izana egotziko diote elkarri; izan ere, Assurrek gauzatu zuen erailketa, baina Semiramidek prestatu zuen kopa pozoitua. Erregina atsekabetuta dago, Ninia semea hilda dagoelako, zeinari atsegin handiz emango zion tronua.
Tenpluko santutegian, apaizak Baali erreguka ari zaizkio. Oroe dator, Arsacerekin batera, zeinari ohartaraziko dion aitorpen izugarri bat entzutear dagoela. Apaizei koroa, ezpata eta Ninoren gutuna eskatuko dizkie, eta koroa Arsaceren buruan jarriko du. Arsacek, baina, uko egingo dio izendapenari, Niniari leiala izango zaiola hitzeman duelako, eta haren zain dagoela dio. Oroek jakinaraziko dio bera, Arsace, dela Ninia, eta, horrenbestez, Nino aita eta Seramide ama dituela. Arsace zeharo txundituta dago. Oroek Ninoren gutuna emango dio, zeinetan erregina eta Assur bera pozoitu izanaz salatzen dituen. Arsacek, estutasunak jota, Oroe besarkatuko du, baina honek ezpata eman eta mendeku hartzeko galdegingo dio.
Mitrane Azema lasaitzen saiatzen ari da, Idrenoren aurrean. Neskatilak printzeari berarekin ezkonduko dela diotso, etsipenez; printzeak, aldiz, amodiozko hitz sutsuak esango dizkio. Bestetik, Semiramidek eskatuta, Arsacek, koroa buruan duela, Ninoren erailketa aipatuko du, eta haren gutuna emango dio erreginari. Irakurri ostean, izututa, hil dezan eskatuko dio semeari, baina honek uko egin, eta ama besarkatuko du. Gero, Assurri mendeku hartzera abiatuko da, eta aditzera emango du erreginarentzat barkamena eskatuko duela.
Satrapek jakinaraziko diote Assurri bere azpijokoak huts egin duela, apaiz nagusiak bere aurka jarri dituelako herritarrak eta armada. Assurrek erabaki du bakarrik joatea Ninoren hilobira, Arsace akabatzeko, baina ikuskari ikaragarri batek izuak bertan jota utziko du. Konortea eta adorea berreskuratuta, hilobira abiatuko da.
Apaizak, armaz hornituta batzuk, Ninoren hilobian sartu eta bertan ezkutatu dira. Oroe eta Arsace datoz. Assur itzalen artean dago. Azkenik, Semiramide heldu da, eta senarra zenari barkamena eskatzen ari zaio. Oroek diotso Arsaceri, Ninia izenez deituz, Assur hil behar duela; Assur erabat txundituta dago. Arsace hura zauritzen saiatuko da, baina Semiramide tartean sartu, eta berak jasoko du ezpataren kolpea. Assur atxilotu egingo dute; Arsace, berriz, ama hil duelako ikaratuta, bere buruaz beste egiten saiatuko da. Oroek eragotzi egingo dio, eta bertaratuek eskatuko diote oinazeari aurre egiteko eta Mesopotamiako erregea izateko.
Agenda de eventos
Eventos relacionados
Conciertos para bebés. Clásicos de Navidad
Lugar: Palacio Euskalduna. Bilbao
Compañía: Compañía Musicalmente
Saxofones: Alberto Roque/José Lopes
Acordeón: Pedro Santos
Voz: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Bailarina: Inesa Markava
Voz y Dirección: Paulo Lameiro
Para bebés de 0-3 años
Duración: 45’
Aforo: 50 bebés + hasta 3 acompañantes por bebé.
Importante: Todas las personas que accedan a la sala (bebés incluídos) deben presentar la correspondiente entrada.
Precio de las entradas:
– General 12 €
– Abonados y abonadas BOS 10 €*
* La compra con descuento para personas abonadas solo puede hacerse en la “zona personal” de web, o en taquilla.
La ONE y la “Titán” de Mahler
Lugar: Palacio Euskalduna
M. de Falla: La vida breve: Interludio y danza
M. de Falla: Noches en los jardines de España
G. Mahler: Sinfonía nº 1 en Re Mayor “Titán”
Orquesta Nacional de España
Juan Floristán, piano
Juanjo Mena, director
Cámara 4
Lugar: Palacio Euskalduna
B.H. Crusell: Cuarteto en Mi bemol Mayor
R. Kókay: Quartettino
Cuarteto de cuerda con clarinete BOS
M. Ravel: Sonatine en trío para flauta, viola y arpa
A. Roussel: Serenade Op. 30
Trío de cuerda, arpa y flauta BOS
La sinfonía del Nuevo Mundo
Lugar: Palacio Euskalduna
J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Concierto para piccolo y orquesta Op. 50
A. Dvorák: Sinfonía nº 9 en mi menor Op. 95 “del Nuevo Mundo”
Néstor Sutil, flautín
Erik Nielsen, director