BOSEN 2020-21 DENBORALDIAREN AURKEZPENA ZUZENEKO PRENTSA AGERRALDIA
Ostiralean, ekainaren 12an, 10:30ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2020-2021 denboraldia aurkeztuko du prentsaurrekoan. Interesa duten pertsona guztiek zuzenean ikusi ahal izango dute, Orkestraren webgunean (www.bilbaorkestra.eus) eta Youtubeko eta Facebookeko orrialdeetan.
Prentsaurrekoan hurrengoek hartuko dute parte:
- Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako foru diputatua eta BOSeko presidentea
- Erik Nielsen, BOSeko zuzendari titularra*
- Ibon Aranbarri, BOSeko zuzendari nagusia
- Borja Pujol, BOSeko zuzendari teknikoa
*Une honetan joan-etorriak egiteko ezarrita dauden mugen ondorioz, Erik Nielsenek bideo-konferentzia bidez parte hartuko du.
Prentsaurrekoaren hasieran, BOSeko musikariek osatutako hari boskote batek hartuko du parte, eta Franz Peter Schubert musikagilearen Kintetoa harirako Do Maiorrean Op. 163 obrako Adagioa joko dute.
Giulia Brinckmeier, concertinoa
Laura Delgado, biolin bakarlaria II
Lander Etxebarria, biola bakarlaria
Teresa Valente, biolontxelo bakarlaria
Diego Val, biolontxelo bakarlaria