Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei.

Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak udalerrien arteko mugikortasuna mugatzen du, eta bizilekua finkatuta dugun udalerritik kanpoko  kultur ikuskizunetara joatea ez du baimentzen. Gaur egungo egoera epidemiologikoak eragindako prebentzio-neurri honen xedea da gure udalerritik irtetea eta beste udalerri batzuetako jendearekin nahastea saihestea. Ondorioz, gure kasuan, Bilborekin mugakideak ez diren udalerrietan* bizi diren gure abonatuek ezin izango dute joan programatutako kontzertuetara, aipatutako debekuak irauten duen bitartean.

Debekuak irauten duen bitartean ez diegu kobratuko eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak salgai jarriko dira.

Gure abonatuei eskerrrik asko fideltasuna erakusteagatik eta egoera ulertzeagatik, ziurgabetasun garai hauetan.

 

* Hauexek dira Bilborekin mugakideak diren udalerriak: Alonsotegi, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Loiu, Sondika, eta Zamudio.

Bilbao Orkestra Sinfonikoa 400 ikusleko mugara egokitu da, eta funtzio berria abian jarriko du ostiraletan 17:00etan.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei

COVID-19ak beste ezusteko bat ekarri digu. Komunikabideen bitartez jakingo duzunez, osasun-agintariek Euskalduna Jauregiko Auditoriumaren aurreko edukiera-muga murriztu dute, eta 400 lagun sartu ahalko dira, gehienez ere. Jakin dugunez, neurri hori aste honetan sartuko da indarrean. Hori gertatu da gainera gure abonatuei, 3., 4., 5., 6. eta 7. egitarau sinfonikoetako sarrerak bidali berri dizkieguenean.

Denboraldi sinfonikoan, muga horrek esan nahi du osteguneko eta ostiraleko arratsaldeko emanaldi bakoitzean 200 abonaturen sarrerak baliogabetuko ditugula, ez baitugu horientzako eserlekurik izango. Hori zehazteko, orain arte baliatu dugun irizpide bera erabiliko dugu: antzinatasunaren arabera, goranzko joera izango du, hau da, antzinatasun txikienetik handienera.

Abonatu horiekin harremanetan jarriko gara, hiru aukera eskaintzeko:

  1. Laugarren emanaldi bat jarriko dugu martxan, ostiraletan, 17:00etan. Hortaz, lehenengo aukera saio berri horretan birkokatzea izango da.
  2. Bigarren aukera osteguneko emanaldian 12:00etan birkokatzea izango da. Aukera hori eskuragarri dauden eserlekuetara mugatuta dago.
  3. Hirugarrenik, aurreko aukerekin ados ez bazaude, abonua “izozteko” aukera eskaintzen dizugu. Aukera horrek honako hau dakar:
    • Abonatu izaten jarraituko duzu, nahiz eta gure kontzertuetara ez etorri, eta zure jatorrizko eserlekura itzuliko zara (hala nahi baduzu), egoerak ahalbidetzen duenean.
    • Eserlekua erabiltzen duzun kontzertuak bakarrik kobratuko dizkizugu.
    • Sarrera solteak erosi ahal izango dituzu leihatilan, abonatuek duten deskontuarekin.

Hala nahi izanez gero, urriaren 22, 23, 26 eta 27an deitu diezagukezu 630 915 646 edo 699 908 489 helburu horretarako jarri ditugun telefonoetara, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (23an izan ezik, orduan goizez bakarrik ahalko baita).

Ondo dakigu irtenbide hau ez dela gure abonatu guztien gustukoa izango. Bizi dugun ezohiko egoerak gure esku dauden aukerak abian jartzera bultzatzen gaitu, ahalik eta abonatu gehienei modurik onenean erantzuteko.

Argibideren bat behar izanez gero, zure esanetara gaituzu.

MUSIKA HURBILETIK – XIII. zikloa

Beethovenen indar sendoa: 250 urte esperientzia musikala argitzen

Irakaslea: Mercedes Albaina

Ikastaroaren edukia

“Pertseberatu, ez soilik artean, ezpada haren zentzu sakona ulertzen ere bai: ahaleginak merezi du. Izan ere, arteak eta zientziak soilik goratu ditzakete gizakiak jainkoen altuerara”.

Hori idatzi zion Beethovenek pianista gazte bati 1812an, eta uste sendo horrekin jarraitu zuen beti, Ilustrazioaren espirituaren argitan. Ideia horiek, bere suhartasunak eta ahaleginerako gaitasun amaiezinak, eta bere talentuak pentsamendu musikal energiko eta berritzaile bat elikatu zuten, zeinak Europako aldaketa-garai liluragarri eta erabakigarri bat argitu baitzuen.

Zorionez, argi horren boterea gugana ere iritsi da, eta, sei hitzaldi hauetan, Beethoven nabarmendu zen genero guztietako konposizio esanguratsuenen berri izango dugu; guztiekin, oraindik ere limurtu egiten gaitu, bizipenak eta musika uztartzeko zuen modu harrigarri eta hunkigarriari esker. Ez alferrik, Beethovenek, bere azken urteetan, Erlebenmusik gisa kontzeptualizatu zuen bere sorkuntza-lana, hau da, “musika esperientzia gisa”, gutxi gorabehera.

Egunak, ordutegia, lekua eta prezioa

• Egunak: 2020ko azaroaren 11 eta 25a; abenduaren 2a, 9a, 16a eta 23a. Asteazkenak, 6 saio.
• Ordutegia: 19:00etatik 20:15era.
• Ikastaroa nola egin:
1. aukera. Aurrez aurre: Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean (jende-kopuru txikia, edukiera bete arte).(Beteta)
2.aukera. Online: astean behin kode bat bidaliko da, saio bakoitzeko bideoak ikusi ahal izateko.
• Tarifak:
1. aukera.
60 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak)
75 € (Publiko orokorra)
2. aukera.
50 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak)
70 € (Publiko orokorra)

Informazio gehiago eta izen-ematea

Aurten, telefonoz edo emailez. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. T. 658 721 059 musikahazi@bilbaorkestra.eus

BOSen kontzertu sinfonikoen «eskuko egitarauak»

Gure eskuko egitarau tradizionalak eskura ematea eragotzi izana da COVID-19ak BOSen ohiko jardueran eta funtzionatzeko moduan eragin duen aldaketetako bat.

Dokumentu hori oso tresna baliagarria zen Orkestrarentzat, gure abonatuekin komunikatzeko. Kontzertuaren egitarauarekin batera, honako hauek irakur zitezkeen bertan: egitarauari buruzko oharrak, zuzendariaren eta bakarlarien biografiak, Orkestraren osaera egitarau horretan, eta ikusleentzat interesgarri ikusten genuen bestelako informazioa.

Egoera honen aurrean, dokumentu fisiko horren gabezia bi bideren bidez gainditu nahi dugu:

– Fitxa, gure webgunean

Gure webgunean (www.bilbaorkestra.eus), kontzertua baino egun batzuk lehenago, kontzertu bakoitzaren fitxan eskura izango duzu kontzertu horri buruzko informazioa. Besteak beste, «Egitarauari buruzko oharrak» eta bertan parte hartuko duten zuzendariaren eta bakarlarien biografiak. Aurrez ere egiten genuen hori.

– Eskuko egitarau birtuala

Berritasuna da «eskuko egitarau birtuala» eskuratu daitekeela telefono mugikorrak (smartphoneak) baliatuta. Hala Android nola IOS sistema eragilea erabiltzen dutenen bidez eskuratu daiteke.

Egitarauetara sartzeko, auditoriumera sartzeko ateetan dauden informazio-karteletako QR kodeak erabil daitezke. Karteletan, kontzertuaren egitarauaz gainera, QR kode bat aurkituko duzue, eta, hori erabilita, aipatutako egitaraua eskuratuko duzue zuen telefono adimenduna erabilita. Zuek lasaitzeko, adierazi nahi dizuegu ez duzuela zuen mugikorrean beste aplikazio bat instalatuko, BOSen webguneko orrialde batera eramango baitzaituzte kode horrek.

 

cartel

Horretarako, zuen mugikorreko kamera ireki eta kode horretara «apuntatu» beharko duzue. Android telefonoetarako jarraibide zehatzak hemen irakur ditzakezue; Apple telefonoei dagozkienak, aldiz, hemen.

Eskuko egitarau digital hau hondo beltzean idatzi da, testu zuriarekin; hala, kontsultatzerakoan, argiarekin ez diezu ingurukoei enbarazu egingo. Gainera, egituran hainbat atal ditu, menutik bakoitzera sartu ahal izateko; horrek erraztu egiten du kontsulta.

egitaraua

Oso garrantzitsua. Mugikorra isilduta eduki.

Kontzertuan zehar egitarau hau kontsultatu ahal izateko mugikorra piztuta izango duzunez, oso garrantzitsua da hura isiltzea, dei edo mezuren bat jasotzen baduzu, ez dezan zaratarik egin eta kontzertuan eragin.

BOSen ganbera kontzertuen «eskuko egitarauak»

Denboraldi honetako ganbera kontzertuei buruzko informazio xehea kontsultatzeko erabiliko dugun sistema ere kontzertu sinfonikoetan erabilitakoaren antzekoa izango da, eta horietan ere bi bide egongo dira kontsultak egiteko: Gure webguneko fitxa eta Eskuko egitarau birtuala.

 

Erik Nielsenen mezua gure orkestrako ikus-entzuleei

Edukiera gehienez 600 eserlekura mugatuta duen denboraldi bereziaren hasiera dela-eta, gure zuzendari titular Erik Nielsenek mezua bidali nahi izan die gure kontzertuaz gozatzeko irrikaz dauden pertsona guztiei.

Bi eratara egin du: bideo batekin eta gutun batekin. Hain zuzen ere, gure kontzertuetara lasaitasun osoz joateko arrazoiak azaldu nahi dizkie musikazale guztiei.

Kontzertuetara bertaratzea espero dugu. Zain gaituzue.

 

Abonamenduak eta sarrerak :
COVID-19ak eragindako aldaketei buruzko informazioa

Ezohiko garaiak bizi ditugu. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak erabat aldatu ditu ikuskizun publikoak. Egoera aldakorra bizi dugu, eta, gaur egun, osasun-agintariek erabaki dute gehienez 600 pertsona egon daitezkeela gure Denboraldi Sinfonikoan. Horrek salgai jar dezakegun sarrera kopurua baldintzatu eta erdira baino gutxiagora murrizten du.

Erabaki horietara egokitzeko, BOSek hurrengo neurriak hartu ditu Denboraldi Sinfonikoarekin lotuta:

  • Programen hirugarren saio bat sortu da ostegunetan, 12:00etan. Ostegun eta ostiraletan 19:30ean egiten ditugunei batuko zaie.
  • Anonatuak: COVID-19aren egoerak iraun bitartean, eguna soilik ostegun goizeko saiora aldatu ahal izango da. Hala, ezin izango da aldatu ostegun edo ostiral arratsaldeko saioetara.
  • Kontzertuetan ez da atsedenaldirik izango.
  • Eskuragarri dauden eserleku guztiak Auditoriumeko besaulki-patioan kokatuta daude.
  • Bi ikusleren artean, gutxienez, besaulki bateko tartea egongo da.
  • Salmenta librerako eskuragarri dauden besaulkiak mugatuak izango dira.
  • Irailaren 28tik aurrera, salgai jarriko dira 1. eta 2. kontzertuetarako eskuragarri geratzen diren sarrerak. Gainerako kontzertuetarako sarrerak noiz jarriko diren salgai geroago jakinaraziko da.
  • CrediBOS: bertan behera, COVID-19ak eragindako egoerak irauten duen bitartean.
    Azken orduko sarrerak: bertan behera, COVID-19ak eragindako egoerak irauten duen bitartean.

Gure asmoa da edukiera mugak murriztu ahala egokitzen joatea, ahal denean gure jatorrizko egiturara itzul gaitezen, alegia, auditoriumaren edukierara eta saioen ordutegira.

BOSen jarduera irailean

Irailean zehar, ohikoa den bezala, Bilbao Orkestra Sinfonikoak abuztuan hasi zuen udako jarduera bereziarekin jarraituko du.

Orkestrak 4 emankizun izango ditu, guztiak Bizkaian.

AZKUNA ZENTROArekin lankidetza

BOSek eta AZKUNA ZENTROAk udako lankidetzan jarraitzen dute, “Musika Loturak”-en azken kontzertua eskainiz.

Kontzertu horietan, BOSek kontzertu laburrak eskaintzen ditu, eta egitarauek hainbat garai eta estilotako obrak dituzte. Kontzertuen iraupena 40-50 minutu ingurukoa izaten da, eta ikusleentzat doakoa da. Helburua kalitate handieneko musika eskaintzea da, esparru informalean, modu malgu eta irekian, gozamena bermatzen duen gune seguruan.

Zikloa ixten duen kontzertua 17an (osteguna) izango da, 20:30ean.
Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Data: irailak 17.

Informazio gehiago

Kontzertuak Bizkaian

Irailean, BOSek Bizkaiko herriekin izan ohi duen udako hitzorduari eutsiko dio. Formatu sinfonikoan egongo da Santurtzin (18an) eta Getxon (19an)

Kontzertu horiek Iker Sánchezek zuzenduko ditu. Bakarlari Garazi Navas akordeoilaria arituko da.

Santurtzi Informazio gehiago
Getxo Informazio gehiago

Kontzertua MUSIKAGILEAKekin elkarlanean

Azkenik, abonuko denboraldia hasi baino lehen, azken urteotako hitzordua mantenduko dugu MUSIKAGILEAK Euskal Herriko Musikagileen Elkartearekin. Egungo sorkuntza onenaren hautaketa Campos Antzokiaren esparruan.

Informazio gehiago

Maitena euskal operaren grabaketa

Iraileko lehen astean, Charles Colin euskal musikagilearen “Maitena” operaren grabaketan parte hartu dugu. Grabaketa BOSen entsegu aretoan egin da, eta “Euskalopera” proiektu apartaren parte da. Aipatutako proiektua Bilboko Koralak sustatzen du, eta gu oso pozik gaude bertan parte hartzeaz.

BOS-EN JARDUERA ABUZTUAN

Abuztuan zehar, Bilbao Orkestra Sinfonikoa berriro hasiko da «orkestra oso» gisa jotzen, eta ekainean martxan jarri zituen formatu txikiko kontzertuekin ere jarraituko du. BOSek 9 kontzertu emango ditu hastear dagoen abuztu honetan.

Covid-19ak ekarritako geldialdiaren ondoren, BOSek joan den ekainean ekin zion berriz bere jarduerari: Arriaga Antzokian bi ganbera kontzertu eskaini zituen. Abuztuan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak «orkestra oso» gisa kontzertuak emango ditu, eta, gainera, formatu txikiko kontzertuekin ere jarraituko du.

Hilabete horretan, 9 emanaldi izango ditu Orkestrak. 8 Bizkaian izango dira, eta bat Donostiako Musika Hamabostaldian.

Ezohiko kontzertua BOSen egoitzan

BOS berriro ere bilduko da bere publikoarekin, «orkestra oso» gisa; ezohiko kontzertua emango du abuztuaren 18an, arratsaldeko 19:30ean, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Erik Nielsen zuzendari titularra izango du gidari.

Ordubete inguruko kontzertua izango da, Copland, Rossini, Ravel, Mozart eta Prokofieven lanez osatua. BOSeko abonatuek 5 euroren truke eskuratu ahal izango dute sarrera, leihatilan.

Informazio gehiago

AZKUNA ZENTROArekin lankidetza

BOSek AZKUNA ZENTROArekin kolaboratuko du, eta abuztuko ostegun guztietan hantxe joko du. Erik Nielsen zuzendari titularrak gidatuko du.

BOSek kontzertu laburrak emango ditu, eta programan hainbat garai eta estilotako obrak egongo dira: Mozarten klasizismotik hasita, Dai Fujikuraren modernitateraino, eta tartean izango dira Prokofiev edota Varèse, besteak beste. 30 edo 40 minutuko kontzertutxoak izango dira, doakoak. Kalitate goreneko musika egoera informal batean eskaintzea da helburua, malgutasunez eta irekitasunez, eta gozatzeko aukera emango duen inguru seguru batean. BOSek orkestra sinfonikoko formatuan joko du behin (abuztuaren 6an), eta gainerakoan, ensemble modura: haizezko taldean, tronboi-laukotean edo perkusio-sekzioan.

Ostegunero bi emanaldi izango dira. Bata 18:30ean eta bestea 20:00etan.

Sarrera doakoa izango da, plaza-kopurua bete arte.

Egunak: abuztuaren 6a, 13a, 20a eta 27a.

Kontzertuak Bizkaian

Aurten ere, BOSek hitzorduak izango ditu abuztuan Bizkaiko herrietan, ohitura den bezala. Orkestra sinfoniko gisa joko du Lekeition (7an) eta Gorlizen (15ean), eta ganberako formatuan (hari-laukotean) joko du Bermeon (7an).

Kontzertu horietan, Erik Nielsen zuzendari titularra izango da gidari. Bakarlari gisa, Marion Desjacques BOSeko harpa-jotzailea izango dugu.

Kontzertua DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIAN

BOSek Donostiako Hamabostaldian parte hartuko du, Javier Perianes piano-jotzaile bikainarekin batera. Mozarten bi harribitxi izango ditu programan: 20. eta 21. kontzertuak. Haiekiko kontrastean, Prokofieven Sinfonia “Klasikoa” joko du, hots, konpositore errusiarrak estilo klasikoaz bere erara egindako interpretazio bikaina. Erik Nielsen gure zuzendari titularra izango da gidari.

Informazio gehiago

 

ABUZTUA

O 6

 

W.A. Mozart: Cosí fan tutte, obertura (5’)

D. Fujikura: Open string (15’)

W.A. Mozart: Don Giovanni, obertura (6’)

G. Rossini: Sevillako bizargina, obertura (7’)

 

Erik Nielsen, zuzendaria

AZKUNA ZENTROA

Ataria

 

18:30

20:00

ABUZTUA

O 7

 

W.A. Mozart: Cosí fan tutte, obertura (5’)

C. Debussy: Danses sacres et profanes, harpa eta orkestrarako (10’)

W.A. Mozart: Don Giovanni, obertura (6’)

F.J. Haydn: 82. sinfonia, Do Maiorrean “The bear” (25’)

 

 Marion Desjaques, harpa

Erik Nielsen, zuzendaria

KONTZERTUAK BIZKAIAN

LEKEITIO

Andra Mari eliza

 

22:00

ABUZTUA

O 7

 

W. A. Mozart: Dibertimendua, Re Maiorrean K.136

J. M. Usandizaga: Moderé

J. C. Arriaga: Tema anitza laukotean

A. Piazzolla: Libertango

C. Gardel: Por una cabeza

Weiner Leó: 1. Dibertimendua

 

 BOSeko soka-laukotea

KONTZERTUAK BIZKAIAN

BERMEO

Andra Mari eliza

 

20:00

ABUZTUA

O 13

 

E. Varêse: Octandre (7’)

A. Dvorák: Serenata haize musika-tresnetarako (25’)

 

BOSeko haize taldea

Erik Nielsen, zuzendaria

AZKUNA ZENTROA

Ataria

 

18:30

20:00

ABUZTUA

L 15

 

E. Elgar: Serenata harirako (12’)

C. Debussy: Danses sacres et profanes, harpa eta orkestrarako (10’)

R. Vaughan Williams: Fantasia, Thomas Tallisen tema batetik abiatuta (17’)

I. Stravinsky: Kontzertua Ren (12’)

 

Marion Desjaques, harpa

Erik Nielsen, zuzendaria

KONTZERTUAK BIZKAIAN

GORLIZ

Sortzez Garbiaren eliza

 

20:00

 

ABUZTUA

A 18

 

A. Copland: Fanfare for the Common Man (3’)

G. Rossini: Sevillako bizargina, obertura (7’)

M. Ravel: Tzigane, biolin eta orkestrarako (10’)

M. Ravel: Pavane pour une infante défunte (7’)

W.A. Mozart: Don Giovanni, obertura (6’)

Prokofiev: 1. Sinfonia, Re maiorrean, “Klasikoa” (17’)

 

 

Giulia Brinckmeier, biolina

Erik Nielsen, zuzendaria

OHIZ KANPOKO KONTZERTUA

Euskalduna Jauregia

Auditoriuma

 

19:30

 

Iraupena, gutxi gorabehera: ordu bat.

ABUZTUA

O 20

 

L. van Beethoven: Drei Equali, tronboi laukoterako (5’)

M. Monnet: Open, tronboi laukoterako (8’)

S. Konagaya: Amets batetik esnatzea, tronboi laukoterako (2’)

S. Prokofiev: 1. sinfonia, Re Maiorrean, “Klasikoa” (17’)

 

BOSeko tronboi-laukotea

 

Erik Nielsen, zuzendaria

 

AZKUNA ZENTROA

Ataria

 

18:30

20:00

ABUZTUA

O 21

 

W.A. Mozart: 20. kontzertua piano eta orkestrarako, Re minorrean K. 46 (25’)

Prokofiev: 1. sinfonia, Re Maiorrean, “Klasikoa” (17’)

W.A. Mozart: 21. kontzertua piano eta orkestrarako, Do Maiorrean K. 467 (25’)

 

  Javier Perianes, pianoa

Erik Nielsen, zuzendaria

DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA

Kursaal

 

20:00

ABUZTUA

O 27

 

G. Grisey: Stèle (6’)

P. Spiesser: Uracan (4’)

E. Argenziano: Stinking garbage (4’)

E. Kopetzki: Le chant du serpent (7’)

 

BOSeko perkusio-saila

AZKUNA ZENTROA

Ataria

 

18:30

20:00

BOSek bi kontzertu emango ditu jendaurrean, Arriaga Antzokiarekin elkarlanean

Konfinamenduaren ondoren, BOS jendaurrean arituko da berriz; hain zuzen, bi ganbera kontzertu emango ditu, Arriaga Antzokiarekin elkarlanean. Bata, Jesús Guridiri eskainia eta bestea, berriz, Ludwig Van Beethoveni.

COVID-19aren eraginez izandako konfinamendu luzean, BOSek lanean jarraitu du, eta jarraitzaileekin harremanetan jarraitu du, birtualki, sare sozialen bitartez. Orain, agertokira itzuliko gara, jendaurrean jotzera, Arriaga Antzokiak ekainerako antolatu dituen jardueretan parte hartuko dugu-eta. Hain zuzen, hil honetan, ekainean, bat egiten dute konfinamenduaren ondoren ekitaldiak egiteko aukerak eta Antzokia sortu zeneko 130. urteurrenak.

Hala, hiru hilabetez «jarduera digitalean» aritu ondoren, BOSek zuzeneko eta jendaurreko jarduerari berrekingo dio.

Antzokiaren eta Orkestraren arteko lotura sakona da, eta ia mende bat luze: Antzoki horretan eman zuen BOSek lehen kontzertua, 1922ko martxoaren 8an. Ez da harritzekoa, beraz, ekain honetan Arriagan eskainiko diren 19 emanaldiz osatutako zikloan parte hartzea.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak bi ganbera programarekin hartuko du parte. Lehena, Jesús Guridiri eskainia, ekainaren 19an, eta bestea, Beethoven ardatz duena, ekainaren 26an. Kontzertu bakoitzean, Orkestrako musikariek osatutako bi ganbera taldek hartuko dute parte.

Konfinamenduak eragin duen bat-bateko etena igarota, bi kontzertu hauek dira jarduerara itzultzeko lehen urratsak, eta abuztuan eta irailean etorriko dira hurrengoak; 2020-2021eko denboraldi sinfoniko berriaren atariko gisa balioko du. Hain zuzen, laster aurkeztuko dugu denboraldia.

Desiratzen gaude ikusleekin elkartzeko, horien aurrean jotzea baita gure izateko arrazoi nagusia.

BOSen egitarauak, Arriaga Antzokian (2020ko ekaina)

Ekainak 19

Jesús Guridiren ganbera musika

kuartetoa Sol Maiorrean

Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukotea

Bibolina: Pablo Val
Bibolina: María Díaz-Caneja
Biola: Asier Arabolaza
Biolontxeloa: Diego Val


2. kuartetoa La minorrean

Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukotea

Bibolina: David García
Bibolina: Claudia Bak
Biola: Isabel Aragón
Biolontxeloa: Ignacio Araque

Ekainak 26

Ludwig Van Beethovenen ganbera musika

“Canzona di ringraziamento offerta alla divinità da un guarito”. 15. kuartetoa, op. 132-ren Molto adagio

Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukotea

Bibolina: Giulia Brinckmeier
Bibolina: Samuel García
Biola: Lander Etxebarria
Biolontxeloa: Teresa Valente

Septeto para vientos y cuerdas en Mi bemol mayor, op. 20

Septeto de viento y cuerda de la Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS

Bibolina: Giulia Brinckmeier
Biola: Lander Etxebarria
Biolontxeloa: Teresa Valente
Kontrabaxua: Christoph Filler
Klarinetea: Carlos García
Fagota: Pedro Pardo
Tronpa: Luis Fernando Núñez

BOSEN 2020-21 DENBORALDIAREN AURKEZPENA ZUZENEKO PRENTSA AGERRALDIA

Ostiralean, ekainaren 12an, 10:30ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2020-2021 denboraldia aurkeztuko du prentsaurrekoan. Interesa duten pertsona guztiek zuzenean ikusi ahal izango dute, Orkestraren webgunean (www.bilbaorkestra.eus) eta Youtubeko eta Facebookeko orrialdeetan.

Prentsaurrekoan hurrengoek hartuko dute parte:

  • Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako foru diputatua eta BOSeko presidentea
  • Erik Nielsen,  BOSeko zuzendari titularra*
  • Ibon Aranbarri, BOSeko zuzendari nagusia
  • Borja Pujol, BOSeko zuzendari teknikoa

*Une honetan joan-etorriak egiteko ezarrita dauden mugen ondorioz, Erik Nielsenek bideo-konferentzia bidez parte hartuko du.

Prentsaurrekoaren hasieran, BOSeko musikariek osatutako hari boskote batek hartuko du parte, eta Franz Peter Schubert musikagilearen Kintetoa harirako Do Maiorrean Op. 163 obrako Adagioa joko dute.

Giulia Brinckmeier, concertinoa
Laura Delgado, biolin bakarlaria II
Lander Etxebarria, biola bakarlaria
Teresa Valente, biolontxelo bakarlaria
Diego Val, biolontxelo bakarlaria

Argibide gehiago