Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 19-20 denboraldiaren aurkezpena

BOSen 2019-2020 Denboraldi Sinfonikoa aurkezteko prentsaurrekoa ikus dezakezu zuzenean.

Apirilaren 15an izango da, 10:00etan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren entseguetarako aretoan. Egitarau berria ezagutu eta “modu birtualean” bertan izan nahi duten guztiek prentsaurrekoa zuzenean ikusi ahal izango dute; izan ere, gure webgunearen eta Facebookeko gure orriaren bitartez emitituko da denbora errealean.

Gainera, prentsaurrekoa amaitutakoan, denboraldi berriko informazio guztia eskuragarri izango da gure webgunean.

ARRAKASTA “MADAMA BUTTERFLY” EMANALDIAN, OMANEN

Castell de Perelada jaialdiak Maskatera eraman duen opera-emanaldietako lehenengoak 7 minututik gorako txaloak jaso ditu

 

Bilbon, 2018ko urtarrilaren 18an

Urtarrilaren 17an (osteguna), 19:30ean, Maskateko Royal Opera House entzunareto zoragarriaren pezoian, “Madama Butterfly” operaren emanaldia hasi zen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Bi ordu geroago, emanaldia amaitu zen, eta entzuleek 7 minututik gora iraun zuen txalo-zaparrada eskaini zuten.

Pertsiar Golkoko herrialde horretara bertaratu diren 170 pertsonek interpretatu dute Castell de Pereladak eta Deutsche Oper am Rhein operak lankidetzan produzitutako obra hau, Joan Antón Rechik sinatutakoa; 2017ko udan estreinatu zen, Pereladan, orduan ere BOS pezoian zegoela.

Abeslarien buru Uruguaiko María José Siri sopranoa dugu; berarekin batera, honakoak aritu dira: Roberto Aronica, Pinkertonen rolean; George Gagnidze, Sharplessen rolean; Veronica Simeoni, Suzukiren rolean, eta Intermezzo abesbatza. Pezoian BOS egon da, guztiak Marco Armiliato maisuaren zuzendaritzapean.

Lehenengo emanaldi honen ostean, Oriol Aguilàk, Castell de Perelada jaialdiaren zuzendariak, adierazi du Bilbao Orkestra Sinfonikoak “emanaldi zoragarria” eskaini duela.

Datu interesgarri gisa, duela mende bat idatzitako libreto originala aldatu da, herrialdearen kulturara egokitzeko, eta piezaren une batean agertzen den “whisky” hitza “jengibre” hitzarekin ordezkatu dute. Eszenografian ere aldaketa bat egin da, eta Pereladako emanaldian agertzen zen Ipar Amerikako banderaren ordez oihal bat jarri da, agertokian herrialdeen banderarik ez delako erakutsi behar.

Omanera bertaratu diren orkestrako 73 kideek bigarren hitzordua izango dute entzuleekin bihar, larunbatean, bigarren emanaldian.Emanaldiaren ondoren, Bilborako itzulera-bidaia egingo dute, astelehen eguerdian.

Oman Royal Opera House

BOSek Omanera bidaiatuko du, Madama Butterfly interpretatzeko

Orkestra Omanera abiatuko da ostiral honetan, eta Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren «Madama Butterfly» operaren bi emanaldietan parte hartzeko

Bilbon, 2019ko urtarrilaren 8an

Ostiral honetan, BOSek Omanera bidaiatuko du, eta urtarrilaren 17an eta 19an Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren Madama Butterfly operaren bi emanaldietan parte hartzeko.

Musikarien buru Uruguaiko María José Siri sopranoa dugu; berarekin batera honakoak arituko dira: Roberto Aronica, Pinkertonen rolean; George Gagnidze Sharplessen rolean; Veronica Simeoni, Suzukiren rolean, eta Intermezzo abesbatza. Pezoian BOS egongo da, guztiak Marco Armiliato maisuaren zuzendaritzapean.

Joan Antón Rechik sinatutako Deutsche Oper am Rhein-en koprodukzioa da Butterfly hau, eta Castell de Peralada jaialdian estreinatu zen 2017ko udako edizioan, orduan ere BOSen partaidetzarekin.
Oraingoan, BOSeko 73 musikarik bidaiatuko dute, agenda beteta, publikoarentzako bi emanaldiak eskaintzeko, bai eta bost entsegu egiteko ere.

Bilbon ez gauden bitartean, gure denboraldi sinfoniko honetan bi orkestra sinfoniko gonbidatu izango ditugu gurean. Aste honetan, urtarrilaren 10ean eta 11n, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa izango dugu gurekin. Datorren astean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da; zehazki, urtarrilaren 17an eta 18an. Hurrengo denboraldietan bisita itzuliko diegu.

Oman Royal Opera House

DENBORALDI HONETAKO KONTZERTUAK FAMILIAN PROGRAMA HASI DA

Bi proposamen interesgarri, musika familian gozatzeko egokiak, 6 urtetik gorakoentzat. Horietako lehenengoa gaztelaniaz da, eta “¡Vaya día de per…cusión!” izena du. Irratsaio tankera duen istorio dibertigarria da: “esatariak”, BOSen perkusio-sekzioko kide guztiekin batera, familia hau eratzen duten askotariko instrumentuak aurkeztuko dizkigu.

Bigarren proposamena euskaraz da, eta “Peer Gynt”-en, inoiz nagusi egin ez zen pertsonaia bihurri eta ameslariaren, abentura nahiz zorigaitzetan barrena eramango gaitu.

GEHIAGO IRAKURRI:

¡Vaya día de per…cusión!
Peer Gynt

VI. BOSlariak

Beste denboraldi batez, BOSlariak itzuli da, ganbera-musikaren hastapenerako, praktikarako eta hobekuntzarako prestakuntza-programa aurrekaria, musikari amateurrentzat. Horren bitartez, BOSek musikaren praktika suspertu nahi du musika profesionalaren kanpoko gizarte-esparruetan, eta, halaber, orkestrako irakasleen eta zaleen arteko loturak ezarri nahi ditu, horrenbestez, agertokiaren eta publikoaren arteko banaketa desagerraraziz.

LEER MÁS

Emoziotegia (Euskera)

Tailer honen asmoa da haur edo heldu batek musika entzutean senti ditzakeen emozioak ezagutzea eta interpretatzea.

Emozioak berezko egoera afektiboak dira, automatikoak, aldaketa fisiologikoen, kognitiboen eta konduktualen bidez sentitzen direnak. Sentitzen dugun ingurunera hobeto egokitzeko balio dute.

Adriana Grigoras, biola
Alberto Urretxo, tromboia

6 – 12 urte

Leku-kopurua: 15 neska-mutiko
Gehienez 2 heldu neska-mutiko bakoitzeko
Iraupena, gutxi gorabehera: 60’

Izen-ematea: 944 035 205 (Azaroaren 12tik aurrera, astelehena)

Gizarte-tailerrak

Lantegi Batuak logo

LANTEGI BATUAK. erakundeak askotariko prestakuntza-tailerrak ditu antolatuta, non erabiltzaileek, desgaitasun intelektatualen bat izanagatik, aukera baitute beste ahalmen ugari garatzeko, besteak beste, musikarekiko ahalmena.

 

 

Adsis logo

ADSIS BESTALDE. fundazioarekin lankidetzan eta musika-tailerren bitartez, BOSek askatasunik ez duten pertsonen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde egiten du.

 

 

Askabide logo

ASKABIDE. Prostituzioak eragindako marjinazioaren eta bazterkeriaren alorrean aritu izan da 1985etik. Musika-inprobisaziotik abiatuta, kultur arteko komunikazioa, sentsibilitatea eta, halaber, musikarekin nahiz sormen pertsonalarekin lotutako beste zenbait alderdi bultzatzeko egiten dugu lan.

 

 

Gizakia logo

GIZAKIA. Zenbait kolektiboren (drogen menpekotasuna dutenak, arriskuzko jokabidea duten adin txikikoak eta gazteak, etab.) gizarteratzea bultzatzeko asmoz Bizkaian aritzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Tailer hauetan, ongizate eta askatasunezko espazioa eraikiko da, eta musikaren bitartez adierazteko eta komunikatzeko aukera emango du.

 

 

TAILERREN HELBURU OROKORRAK
Sormen jarduera berriak eskaintzea eta garatzea, taldeko musika-inprobisazioen bitartez; musikari eta parte-hartzaileen artean topaketarako espazioa sortzea; eta, soinu-paisaia desberdinak eratzea, horrela, gure kultur aniztasuna sustatzeko (nortasunak eta taldeko nahiz norbanako balioak sendotuta).

Alaitz Zabalo
Tailer guztietako gidoia eta zuzendaritza

Musika familian

3 tailer musikal haurrekin,BOSen entseguetarako Aretoan

Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.

Gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko
Iraupena, gutxi gorabehera: 75’

4 – 8 años urte

Alaitz Zabalo Gidoia eta zuzendaritza
Irantzu Pérez Laguntzailea

Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko:
– Orokorra 4 €
– BOSeko abonatuak 3 €

Larunbat goizetan, 11:30etan

Izen-ematea: 944 035 205 (Azaroaren 12tik aurrera, astelehena)

Musika familian

3 tailer musikal haurrekin,BOSen entseguetarako Aretoan

Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.

Gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko
Iraupena, gutxi gorabehera: 75’

4 – 8 años urte

Alaitz Zabalo Gidoia eta zuzendaritza
Irantzu Pérez Laguntzailea

Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko:
– Orokorra 4 €
– BOSeko abonatuak 3 €

Larunbat goizetan, 11:30etan

Izen-ematea: 944 035 205 (Azaroaren 12tik aurrera, astelehena)