KONTZERTU AURREKO MUSIKA. BILBOKO KONTSERBATORIOKO IKASLEAK, BOSEN DENBORALDIAN

Abenduaren 21ean (osteguna) proiektu berri bat abiaraziko da Bilboko Musika Kontserbatorioaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren artean. Horri esker, kontserbatorioko ikasleek osatutako taldeen emanaldiez gozatu ahal izango da gure denboraldiko 7 kontzertutan.

Abenduaren 21ean (osteguna) proiektu berri bat abiaraziko da Bilboko Musika Kontserbatorioaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren artean. Horri esker, kontserbatorioko ikasleek osatutako taldeen emanaldiez gozatu ahal izango da gure denboraldiko 7 kontzertutan.


Bilboko Musika Kontserbatorioak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) lankidetzazko proiektu berria hasiko dute BOSen denboraldiko Gabonetako egitarauaren barruan. Horri esker, kontserbatorioko hainbat ikasle-taldek emanaldia eskaini ahal izango dute, BOSen denboraldiko kontzertuetako batzuk hasi aurreko denbora-tartean.

Kontzertu Aurreko Musika izen orokorra izango dute, eta Euskalduna Jauregiko “Uretaratze Foyerrean” egingo dira. 19:00etan hasiko dira, BOSen kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, eta 20 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera.

Programak, hain zuzen, bi helburu ditu. Alde batetik, ikasleei euren emanaldia egiteko espazio bat eta publiko bat eskaintzea; izan ere, oinarrizko elementua da, profesional gisa trebatzeko prozesuan. Bestetik, gure Orkestraren publikoak jarduera horretaz gozatu ahal izango du, eta, era berean, Bilboko kontserbatorioan egiten den lana ikusi ahal izango du.

Kontzertu Aurreko Musika egitasmoko lehen kontzertua abenduaren 21ean (osteguna) egingo da, eta tronpeta ensemble baten eskutik izango da.

Proiektua honako egitarauetan gauzatuko da. Osteguna edo ostirala aukeratzea Kontserbatorioaren egitarauaren eta Euskalduna Jauregiaren jarduera-planaren araberakoa izango da:

10.a  Hari laukotea/hirukotea
11.a  Hari hirukotea eta pianoa
12.a  Egurrezko haize-instrumentu laukotea pianoarekin
13.a  Hari laukotea/hirukotea
14.a  Egurrezko haize-instrumentu hirukotea
15.a  Metal taldea

 

 

Musikahazi

Kontzertuak Familian

HARPAREN BILA

Musika Händel, Mozart, Berlioz, Tchaikovsky

Jatorrizko ideia eta harpa: Marion Desjacques

Gidoia eta aurkezpena: Javier Irigoien

Zuzendaritza: Aitor Biain

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA

“Orkestra denboran zeharreko bidaia bati ekiteko puntuan dago, baina, justu azken unean, hidrogeno-motorrak huts egin du, eta misioa bertan behera gera daiteke. Denboraren makinaren prototipo berriarekin ahalegintzea baino ez da geratzen: harpa.”

Adina: 6 urtetik aurrera

Informazio gehiago eta sarrerak

Musikahazi

Kontzeruak Familian

ROSTRO PÁLIDO (Aurpegi zurbil)

Buster Keaton

Kontzertu-Proiekzioa

NEOPERCUSIÓN Rafa Gàlvez, Eloy Lurueña eta Juan Carlos Pelufo

Ana Hernández, aurkezpena

Neopercusiónen eskutik, Buster Keatonen klasiko handienetako batera hurbilduko gara. Kontzertu-proiekzio honetan, ikusleen parte-hartzea ezinbestekoa izango da, gure protagonistari Ameriketako indiarrekin izandako abenturetan lagunduko dion soinu-banda konposatzeko.

Adina: 4 urtetik aurrera

 

Informazio gehiago eta sarrerak

Boslaris V

Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz.

Informazio gehiago

SOINUAREN BIDAIA TALDEAK HASIERA EMANGO DIO BOSEN GANBERA DENBORALDIARI

Urriaren 23an (astelehena), 19:30ean, musikak eta euskal mitologiak bat egingo dute, BOSen Ganbera Denboraldiaren hasieran. Soinuaren Bidaia taldeak, Toti Martínez de Lezea idazleak, Maite Itoiz sopranoak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak hartuko dute parte.

Urriaren 23an (astelehena), 19:30ean, musikak eta euskal mitologiak bat egingo dute, BOSen Ganbera Denboraldiaren hasieran. Soinuaren Bidaia taldeak, Toti Martínez de Lezea idazleak, Maite Itoiz sopranoak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak hartuko dute parte.

Bilbon, 2017ko urriaren 19an

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) hasiera emango dio Ganbera Denboraldi berriari, urriaren 23an (astelehena), 19:30ean. Soinuaren Bidaia taldea arituko da, eta Toti Martínez de Lezea euskal idazleak bere testuak errezitatuko ditu.

Soinu Magikoak ikuskizun multisentsoriala aurkeztuko dute; bertan, euskal kultura musikala eta mitologia hurbilduko diete ikusleei. Ikuskizunean, musika emanaldiak eta kondaira eta pertsonaia mitologikoei buruzko narrazioak txandakatuko dira. Gainera, Gabriel Loidi konpositorearen Basajaun baten eszenak obraren mundu mailako estreinaldia izango da.

Oraingo honetan, Alberto Urretxok zuzendutako Soinuaren Bidaia taldea BOSen hari laukote batek, Adriana Grigoras biolin-jotzaileak, Maite Itoiz harpa-jotzaile eta kantariak, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Urretxok berak, tronboi-jotzaile gisa, osatuko dute.

EGITARAUA

OBERTURA
Basajaun baten eszenak, G. Loidi (estreinaldia)

EGUZKILORE
Capriccio for viola, H.Vieuxtemps 

SORGINEN HERRIALDEAN ZEHAR
Carptim, H. Extremiana

ERRALDOIEN BIDEETAN ZEHAR
Serenade, 6. zk., V. Persichetti

HERENSUGEEN IBILBIDEETAN ZEHAR
Sonata, J.C. Pérez 

AMA JAINKOSAREN MENDIETAN ZEHAR
Ibiltari batentzako kantuak, G. Mahler

EUSKAL IRATXOEN AZTARNEN ATZETIK
Topa eta…TOPA, X. Zabala 

LAMIEN ITURRIETAN ZEHAR
The Storyteller, J. Stephenson

Parte-hartzaileak:

Toti Martínez de Lezea, narratzailea
Adriana Grigoras, biola
Alberto Urretxo, tronboia
Hari laukotea, BOS
Garikoitz Mendizabal, txistua
Maite Itoiz, ahotsa eta harpa

 

Abonu bat musika sinfoniko oneneko 17 kontzertutarako 124,10 €-ren truke, eta 72,50 €-ren truke, adingabea bazara?

Musika klasikoa ez da garestia. Bilbao Orkestra Sinfonikoak 100 urte beteko ditu laster, eta denboraldi berrirako abonuen aukera zabalagoa eskaini du. Aukera gehiago, musika onenaz eta munduan ospea duten zuzendari eta bakarlariez gozatzeko.

Erabaki ezazu zein kontzertu interesatzen zaizkizun, eta abonatu zaitez BOSera. 5 abonu mota ditugu, zure neurrira egindako denboraldiaz goza dezazun. Gainera, batzuek oso prezio harrigarria dute:

ABONU OSOA. C GUNEA: 124,10 €
ABONU OSOA. C GUNEA: 72,50 €

ABONA ZAITEZ

BOSEN JARDUNA 2017KO ABUZTUAN

BOSek Santanderko Nazioarteko Jaialdian eta Pereladako Nazioarteko Jaialdian hartuko du parte, eta Bilboko Aste Nagusian ohiko hitzordua izango du publikoarekin

Bilbon, 2017ko abuztuaren 1ean

BOSek agenda gainezka dauka abuztuan: birritan hartuko du parte Santanderko Nazioarteko Jaialdian, Kataluniara bidaiatuko du Pereladako Nazioarteko Jaialdiaren barruan antzeztuko den Madama Butterfly operan parte hartzeko, eta, amaitzeko, urtero bezala, hitzordua izango du Bilboko publikoarekin, bertako Aste Nagusian.

Santanderko Nazioarteko 66. Jaialdia

Bilbao Orkestra Sinfonikoak Santanderko Nazioarteko 66. Jaialdia inauguratuko du, Rubén Gimenoren zuzendaritzapean. Beste hainbat alditan ere BOSekin batera aritu izan da Gimeno, eta publiko osoarentzako errepertorioa eskainiko du.

MUSIKA GUZTIONTZAT DA

Data: 2017ko Abuztuaren 2an
Lekua: Argenta aretoa · Santanderko Jaialdien Jauregia
Ordua: 20:30

Richard Wagner: Holandar alderraia obraren obertura
Antonin Dvorák: 1. dantza eslaviarra Do maiorrean, Op. 46
Giuseppe Verdi: La forza del destino obraren obertura
Franz von Suppé: Poeta eta baserritarra obraren obertura
Pietro Mascagni: Cavalleria rusticana obraren intermezzoa
Goachino Rossini: La gazza ladra obraren obertura
Goerges Bizet: Carmen obraren 1. suitea
Rubén Gimeno: zuzendaria

Kontzertu hau Gamazo inguruan dagoen kanpoko pantaila baten bidez emango da, baita streaming bidez ere. Horrez gain, kontzertua Kantabriako beste sei udalerritan ere proiektatuko da: Arnuero, Castro Urdiales, Escalante, Noja, Ribamontán al Mar eta San Vicente de la Barquera udalerrietan, hain zuzen. Bertan, pantailak jarriko dituzte, herritarrek zuzeneko musikaz gozatu dezaten.

Santanderko Nazioarteko 66. Jaialdia inauguratu eta 11 egun geroago, Bilbao Orkestra Sinfonikoa Kantabriako hiriburura itzuliko da, Tchaikovskiren musika zuzenean interpretatzeko, Biarritzeko Malandain Balletaren ikuskizun handian.

EDERRA ETA PIZTIA – BALLETA

Data: 2017ko Abuztuaren 13a
Lekua: Argenta aretoa · Santanderko Jaialdien Jauregia
Ordua: 20:30

Piotr Ilich Tchaikovski: Eugene Oneguin, Hamlet, 5. sinfonia eta 6. sinfonia “Patetikoa” obren zatiak

Malandain Ballet Biarritz

Thierry Malandain: koreografia

Castell Perelada Jaialdia

Bilbao Orkestra Sinfonikoak Castell Perelada Jaialdiaren 30. edizioan hartuko du parte. Ekitaldi sendo horrek ospe nabarmena du nazioartean. Jaialdian, Puccini maisuaren “tragedia japoniarra” interpretatuko du. Istorioa eta musika zuzen-zunean helduko dira bihotzera, eta ikus-entzuleak hunkituko dituzte. Obra hau errepertorio klasikoaren opera enblematikoenetako bat bihurtu da.
Jaialdian agertoki nagusian eskainiko diren bi ekitaldietako bat izango da Orkestrarena, eta luxuzko intrerprete-taldea izango du: Ermonela Jaho, Bryan Hymel eta Carlos Álvarez. Bestalde, Dan Ettinger maisuak zuzenduko du BOS, Estatuan egingo duen debutean.
Puccini maisuaren “tragedia japoniarra” Pereladara iritsiko da, Joan Anton Rechi eszena-zuzendariaren begiradapean, Jaialdiaren eta Deutsche Oper Am Rhein-en koprodukzioan. Bertan, Madama Butterfly aztoratzaile eta hunkibera aurkezten da, suntsiketaren unibertso poetikoaren barruan. Bigarren Mundu Gerran, Nagasaki hiriko arorik ilunenean dago girotuta. Atsekabean murgildutako emakumezko protagonistari berari eragiten dion tragedia hau tragedia kolektibo ere bihurtzen da, historiako pertsonaia guztiei eragiten baitie.

MADAMA BUTTERFLY: DENBORAN HARRAPATUTAKO TXIMELETA

Data: 2017ko Abuztuaren 7an eta 9an
Lekua: Lekua: Gazteluko Parkearen auditorioan
Ordua: 22:00

Opera hiru ekitalditan
Giuseppe GIACOSAren eta Luigi ILLICAren libretoa
John LUTHER LONGen kontakizunean inspiratuta, David BELASCOren izen bereko antzerki-obran oinarrituta
Giacomo PUCCINIren (1858-1924) musika

Ermonela JAHO, Cio-Cio-San: Madama Butterfly
Bryan HYMEL, B.F. Pinkerton: AEBetako itsas armadako tenientea
Carlos ÁLVAREZ, Sharpless: AEBetako kontsula Nagasakin
Gemma COMA-ALABERT: Suzuki, Cio-Cio-Sanen zerbitzaria
Vicenç ESTEVE MADRID: “Goro”
Carles PACHÓN: “Yamadori printzea” – Francesc Viñas 2017 lehiaketaren Castell de Perelada Jaialdiaren Ezohiko sariaren irabazlea

Joan Antón RECHI: zuzendari eszenikoa
Cor del Gran Teatre del Liceu
Conchita GARCIA: abesbatzaren zuzendaria
Dan ETTINGER: musika zuzendaria

Bilbao –Aste Nagusia

Bilboko Udalak aurtengo Aste Nagusirako antolatutako kontzertuen barruan, BOSek kontzertu handia eskainiko du El Consorcio ahots boskote enblematikoarekin batera.

EL CONSORCIO + BOS ABANDOIBARRAN

Data: 2017ko Abuztuaren 23an

BOSEK WAGNER PROTAGONISTA DELA ITXIKO DU DENBORALDIA

Aurretik Mozart eta Haydn izango dituela, Wagnerren Walkiriaren lehen ekitaldiak itxiko du BOSen 2016-2017 Denboraldia

Bilbon, 2017ko ekainaren 6an

Denboraldia ixteko, Erdialdeko Europako musikatik mende bateko ibilbidea eskainiko digun egitaraua programatu du BOSek, hiru musikagile bikainen bitartez: Mozart, Haydn eta Wagner.

Goi-mailako egitaraua, denboraldia ixteko. Walkiriaren lehen ekitaldiak osaera dramatiko eta musikal sendo eta bateratua dauka, eta, ondorioz, pieza bereizi gisa gozatu daiteke. Welsungoen drama ahots wagneriar bikain bik aurkeztuko dute: Michelle De Young sopranoak eta Stuart Skelton tenorrak, oso oroitzapen onekoak gure orkestrarentzat. BOSekin arituko den hirugarren bakarlaria Callum Thorpe da. Izan ere, Walkiriaren lehen ekitaldian aritzeaz gain, Mozarten ariari ere jarriko dio ahotsa; bitxia izan arren, azken horrek ere debekatutako maitasuna jorratzen du.

Michelle de Young sopranoa, gurekin aritu baino lehen, Colorado Symphony Orchestrarekin aritu da, eta, irailean, Aida abestuko du English National Operan.

Stuart Skelton New Yorkeko METen aritu ondoren iritsiko da Bilboko publikoarekin daukan hitzordura, eta, gurekin izan ondoren, Fidelio abestuko du Londresko BBCren Proms delakoetan.

Bestalde, Callum Thorpe Bergen National Operarekin izan ondoren etorriko da guregana, eta, Bilboko emanaldiaren ondoren, Britainia Handira joango da, North Operak egingo duen Brittenen Billy Budd operaren antzezpenean parte hartzeko.

Egitaraua
08 – 09 ekaina 2017

F.J. Haydn: 82. sinfonia Do maiorrean, “Hartza”
W.A. Mozart: “Alcandro lo confesso”, baxu eta orkestrarako, K. 512
R. Wagner: Die Walküre, I. ekitaldia

Michelle De Young, sopranoa
Stuart Skelton, tenorra
Callum Thorpe, baxua
Erik Nielsen, zuzendaria