Abonatuak
Dagoeneko zure abonamendua aukeratu baduzu, laster jasoko duzu etxean, posta bidez, denboraldi honetan aukeratu dituzun kontzertuetara joateko txartela.
Gogoratu “nahierako” abonatua izanez gero, aukeratu dituzun kontzertuen berri eman behar diguzula. Hori egiten ez duzun arte, ezingo dizugu txartela etxera bidali.
Abonatu gabeak
2022-2023 denboraldi sinfonikorako prestatu ditugun abonamendu-mota desberdinak prest dituzu dagoeneko. Zure lehentasunetara hobekien moldatzen dena aukeratzea baino ez duzu. Eta gogoratu BOSen denboraldiko abonamenduarekin, sarrera solteen prezioaren gainean deskontu handia izateaz gain, beste abantaila eta onura batzuk ere lor ditzakezula, hala nola kontzertura joateko eguna aldatzea, sarrera solteak erosteko deskontuak, etab.
Abonatzearen abantailak
Abonamendu-motak
BOSek hainbat abonamendu-mota eskaintzen ditu, zure lehentasunetara eta interesetara egokitzeko.
Denboraldi osoko abonamendua (17 kontzertu)
Denboraldi osoko abonamenduak BOSek denboraldian zehar eskainiko dituen hamazazpi kontzertu sinfonikoez gozatzeko aukera eskaintzen du, sarrera solteen prezioaren gaineko deskontu handi batekin.
Gaikako abonamendua. Musika eta kontsolamendua (4 kontzertu)
Programak: 1, 11, 15, 17
Mendeurreneko denboraldiko gure abonamendu tematikoa orkestrako ahotsaren munduari eskainiko diogu.
Hastapeneko abonamendua (6 kontzertu)
Programak: 2, 7, 10, 14, 16, 17
Askotariko sei kontzertu biltzen ditu, berehala gozatzekoak eta musika sinfonikoaren mundurako sarbidea direnak.
Nahierako abonamendua-6 (6 kontzertu)
Abonamendu honek malgutasun handia eskaintzen du, neurrira egindako 6 kontzerturen hautaketa egiteko aukera ematen baitu.
Nahierako abonamendua-9 (9 kontzertu)
Abonamendu honek malgutasun handia eskaintzen du, neurrira egindako 9 kontzerturen hautaketa egiteko aukera ematen baitu. Auditoriumeko edozein eserlekutan erabil daiteke, A+ zonako eserlekuetan izan ezik.
Abonamendu-motei buruzko informazio gehiago
Abonamenduen salmenta
Prestatu dugun denboraldiaz gurekin batera gozatzea espero dugu, obra garrantzitsu eta bakarlari eta zuzendari paregabeez beteta baitago.