Bilbao Orkestra Sinfonikoa 400 ikusleko mugara egokitu da, eta funtzio berria abian jarriko du ostiraletan 17:00etan.
COVID-19ak beste ezusteko bat ekarri digu. Komunikabideen bitartez jakingo duzunez, osasun-agintariek Euskalduna Jauregiko Auditoriumaren aurreko edukiera-muga murriztu dute, eta 400 lagun sartu ahalko dira, gehienez ere. Jakin dugunez, neurri hori aste honetan sartuko da indarrean. Hori gertatu da gainera gure abonatuei, 3., 4., 5., 6. eta 7. egitarau sinfonikoetako sarrerak bidali berri dizkieguenean.
Denboraldi sinfonikoan, muga horrek esan nahi du osteguneko eta ostiraleko arratsaldeko emanaldi bakoitzean 200 abonaturen sarrerak baliogabetuko ditugula, ez baitugu horientzako eserlekurik izango. Hori zehazteko, orain arte baliatu dugun irizpide bera erabiliko dugu: antzinatasunaren arabera, goranzko joera izango du, hau da, antzinatasun txikienetik handienera.
Abonatu horiekin harremanetan jarriko gara, hiru aukera eskaintzeko:
- Laugarren emanaldi bat jarriko dugu martxan, ostiraletan, 17:00etan. Hortaz, lehenengo aukera saio berri horretan birkokatzea izango da.
- Bigarren aukera osteguneko emanaldian 12:00etan birkokatzea izango da. Aukera hori eskuragarri dauden eserlekuetara mugatuta dago.
- Hirugarrenik, aurreko aukerekin ados ez bazaude, abonua “izozteko” aukera eskaintzen dizugu. Aukera horrek honako hau dakar:
- Abonatu izaten jarraituko duzu, nahiz eta gure kontzertuetara ez etorri, eta zure jatorrizko eserlekura itzuliko zara (hala nahi baduzu), egoerak ahalbidetzen duenean.
- Eserlekua erabiltzen duzun kontzertuak bakarrik kobratuko dizkizugu.
- Sarrera solteak erosi ahal izango dituzu leihatilan, abonatuek duten deskontuarekin.
Hala nahi izanez gero, urriaren 22, 23, 26 eta 27an deitu diezagukezu 630 915 646 edo 699 908 489 helburu horretarako jarri ditugun telefonoetara, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (23an izan ezik, orduan goizez bakarrik ahalko baita).
Ondo dakigu irtenbide hau ez dela gure abonatu guztien gustukoa izango. Bizi dugun ezohiko egoerak gure esku dauden aukerak abian jartzera bultzatzen gaitu, ahalik eta abonatu gehienei modurik onenean erantzuteko.
Argibideren bat behar izanez gero, zure esanetara gaituzu.